argia.eus
INPRIMATU
Argi Dorronsoro: «RNEkoentzat euskal saioak konpromezu potitikoa dira»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Argi Dorronsoro, RNE irratiko lankideari elkarrizketa
Argi Dorronsoro: «RNEkoentzat euskal saioak konpromezu potitikoa dira»
Duela hamabi urte hasi zen Argi Dorronsoro Radio Nacional de Españak Donostian duen egoitzan lanean. Gaur egun, beste zenbait gauzaren artean, euskeraz emititzen den 55 minutu inguruko euskarazko saio bakarra aurkezten du. Guztia gaztelaniaz eskaintzen duen irrati batean euskeraz aritzea zer den ongi daki berak.
ARGIA. Euskarazko kultur saio askotan berez kulturakoak ez diren hainbat gai ere sartzen dira, adibidez. Zer dela eta uste duzu gertatzen dela hau?
A. DORRONSORO. Neure buruari askotan egiten diot galdera hori eta nere saioetan askotan aipatu izan dut. Euskaldun izanda, euskal kulturarekin eta orohar kulturarekin arduratuta edo lotuta egoteak euskararekin kezka bat izatea suposatzen du, biak abtera doaz. Euskarak bizi duen egoera ez dago normaldua, euskal kulturaz hitz egin behar badugu beharezkoa da "Euskaldunon Egunkaria"z eta antzekoez aritzea.
ARGIA. Zein zentzu edo funtzio ikusten diezu erdarazko irratietan egiten diren euskarazko saioei?
A.D. Nik uste dul Radio Nacionaleko arduradunentzat konpromezu politiko bat dela. Legeak gutxiengo batzuk eskatzen dizkie gutxiengo horiek eusken dituzte. Ez dakit zenbateraino sentitzen diren konprometituak eta euskarazko programazioari bultzada eman nahi dioten. Ez dakit interes asko jartzen ote duten euskarazko programazioan. Iruditzen zait ez dela medio handirik jartzen. Momentu honetan, bestetik, Radio Nacional orohar krisi bat igarotzen ari da. Krisi ekonomikoa da, baina zer nahi eta espero den ere ez dago oso argi. Guzti hau programazio osoan nabari da eta euskarazkoarekin are gehiago. Zer egiten den ez zaie gehiegi ardura, alde batetik urlertzen ez dutelako eta bestetik, beraiek ere ez dutelako oso argi zein izango litzakeen RadioNacionalen funtzioa euskarazko programazioetan.
AITZIBER YARZA
63


GaiezKomunikabidIrratiaSEGURA IRR
PertsonaiazDORRONSORO5
EgileezYARZA1Komunikabid