"Zenbait komunikabidek txostenaren irakurketa interesatua egin dute"


2021eko uztailaren 20an
Fernando Armendarizekin Anmesti Internationa erakundeari buruz
FERNANDO ARMENDARIZ
"Zenbait komunikabidek txostenaren irakurketa interesatua egin dute"
Maiatzaren 9an iruindar honek Amnesty International-ek 1991ri buruz atera duen txostena aurkeztu zion prentsari. Komunikabideek oihartzun handia eman zioten berriari, nazioarteko erakunde honek plan tesmendu eta erizpideen aldaketa nabarmenak iragarri bait zituen bere baitan. Amnesty Internationaleko partaidea aspaldidanik, bera dugu erakundearen idazkari nagusia Euskal Herrian.
ARGIA. Duela bi aste kaleratu du AI-k (Amnesty International) bere aurtengo txostena. Zein ondorio ateratzen du erakundeak?
F. ARMENDARIZ. Gaur egun munduan giza eskubide oinarrizkoenak ere ez direla errespetatzen. Tortura, txirotasuna, indarkeria... oraindik ohizkoak dira gure gizarteetan.
A. Txosten horretan, "oposizioko talde biolentoen" aurkako salaketak egin dituzuen lehen aldia al da? Zergatik eman duzue aldaketa hau zuen planteamenduetan?
F.A. Orain arte instittizioen, batez ere gobernuen bidegabekeriak salatu izan ditugu. Giza eskubideak zaintzen ez dituzten erakunde instituzionalak dira, oraindik ere, gure aztergai nagusiak.
Baina ez gara horretara soilik mugatzen. Kontzientzia eragozleei laguntzen saiatzen gara. Desagertuak aurkitzen... Eremu zabala dago lan egiteko, eta sail guztien ardura ezinezkoa denez oraindik, batzuetan zentratu gara.
Baina azken urteotan, oposizioko talde biolentoen ekintza batzuk ikusirik, gure ustez giza eskubideen aurkakoak direlakoan, gobernuekin erabili dugun prozedura bera jarraitu dugu. Iazko txostenean Peruko Sendero Luminoso talde armatuaren zenbait ekintza salatzen genituen. Talde hau adibide garbiena izan daiteke, Estatuko Segurtasun Indarretako partaideak zein zibilak torturatu zein erabiltzen dituztelako. Beraz, mota honetako salaketak lehendik datoz.
Hala ere, AI-k ez du oraindik erabaki zehatzik hartu prozedurari buruz. Ez daukagu oso argi zer nolako kriterioei jarraitu. Dakigun gauza bakarra da hori ere giza eskubideen aurka doala. Horregatik hasi gara. Baina oraindik erabakitzear dugu. Gure funtzionamendu sistema konkretuaren gorabeherak dira.
A. ETA ere azaltzen da zuen txosten horretan.
F.A. Oraintxe aipatu dudan arrazoiarengatik. Gure lan eremua zabaldu egin da eta. Alde guztietako indarkerien aurka jo behar dugu, edozein eredu politikoren izenean izanik ere, indarkeria bait da.
A. Prentsak jaso du zuen txostenaren oihartzuna. Honen zer nolako balorazioa egiten duzue?
F.A. Ez gaude batere gustora komunikabide gehienek azaldu dutenarekin. Badirudi zenbait komunikabidek gure txostenaren irakurketa interesatua egin dutela. Berri zalapartatsuaren bila joan dira, txostenak benetan errakusten duenaren azterketa alde batetara utziz.
Askotan gertatu izan zaigu. Oraingoan Estatu espainiarreko komunikabideetan gehien azpimarratu den datua, ETAren atentatuen zerrendarena da, baina inor gutxik esan du 145 estatutan giza eskubideak urratzen direla oraindik. Edota hain europarrak diren Italia, Austria, Alemania, Erresuma Batua, Portugal eta Estatu espainiarrean Estatuko Segurtasun Indarrek tortura praktikatzen dutela oraindik ere. Edo demokraziaren sehaska den Estatu Batuetan gizalege guztien aurka doan heriotz-zigorra indarrean dela zenbaitetan.
Gure lehendakaria den Anette Fiseherrek duela gutxi Sevillan eginiko adierazpen batzuk ere guztiz eraldatu dituzte komunikabideek. ETAk biolentzia utz dezan berarekin kontaktatzeko prest jarriko litzatekeela zioela iragarri zuten, AIk helburu politikoko talde armatuekin jarraituko duen eskema definitu gabe dagoenean oraindik.
Hala ere, prentsaren beharra dugu. Komunikabideen bitartez zabal ditzakegu gure lan eta salaketak. Ezinbestekoa zaigu beraien arreta. Horregatik, askotan gobernuen esku egon arren, gure salaketen aipamena, besterik ez bada ere, zabal dezaten saiatzen gara.
A. Zuen txostenean arlo berriak landuko dituzuela esaten da. Zeintzuk izanen dira arlo hauek?
F.A. BEtidanik landu ditugun gaiez gain emakumearen alde kaleratuko dugun kanpaina dago. Zenbait herritan homosexualek jasaten duten eskubideen zapalketari buruzko ikerketa ere aurrera doa. Haurren hezkuntzari buruzko kanpaina bat ere plazaratuko du AIk. Gai hauek beti kezkatu izan gaituzte.
A. Aurten ere, iaz bezala, Irunberriko eta Mikel Castilloren kasuak aipatzen dituzue zuen txostenean.
F,A, Bai. Iazko txostenean esan genuen bazirudiela ikerketak oztopatzen zirela. Aurten ere aipatzen ditugu kaso hauek, baina egia esan nik zuek hainbeste dakit, Estatuko egoera aztertu duen taldea atzerrian bait dago. Hau AIren filosofiagatik da. Guztiz objetiboak izaten saiatzen gara., eta horretarako bertakoak ez diren ikerlariak beharrezkoak dira. Nik ere txostena irakurri behar izan dut hemengoari buruz AIk zein berri ematen duen jakiteko.
A, Behin baino gehiagotan leporatu zaio AIri 'epélegia' izatea bere salaketetan. Zer diozu horretaz?
F,A, Askotan entzun izan dugu gure funtzionamendua ez dela behar adina zorrotza, baina hori gezurra dela esango nuke. Gure bideak ikerketa, konstatazioa eta salaketarenak dira, eta gure ustez hori da zuzenena.
Badira beste modu batzuetara lan egiten duten beste talde batzuk. Guk horrela lan egiten dugu, barne eztabaidaren ondorioz eratzen joan den antolaketa jarraituz. Orain, bi urtez gure artean aztertu ditugun gaien ondorioz, berrikuntza ugari ezarriko ditugu. Gure ustez hau da jokabiderik zuzenena. Horrela ikusten ez dutenak beste modu batera arituko dira. Askok konprotnezu eza leporatzen digute, baina uste dugu txostenen zorroztasuna handiagoa dela talde bakoitzak bere ingurutik kanpoko arazoak aztertzen baditu.
Askoz ere aberasgarriagoa da lantzen ditugun gaiez hitz egitea. Heriotz-zigorra tortura, kontzientzi eragozpena, desagertuak, epaiketarik gabeko exekuzioak... Guzti horretaz edonorekin hitz egin dezakegu. Azal dezatela denek beren eritzia. Guk geurea azaltzen dugu.
Salaketa eta datu bilketaren ondorioz, zenbait preso politikoren egoera hobetu, desagertutako batzuk aurkitu edota ikerketa judizialak arindu ditugu. Guretzat hori nahikoa da oraingoz, ongi eginiko lana baldin bada behintzat.
A. Hego Euskal Herrian zenbat bazkide ditu AIk?
F.A. Zortzi talde ditugu, eta guztira 250 bazkide inguru. Baina horretaz gain, badira bolondres gisa aritzen direnak. Azken hauek aurrekoekin batuz gero 900 ingurura heltzen gara.
A. Noiztik zara HegoEuskal Herriko taldeen idazkari nagusia?
F.A. Ez naiz ondoegi gogoratzen baina hiru edo lau urte izango dira jadanik.
A. Gure gizarteak dituen ezaugarri bereziek zer nolako tartea uzten diote AI bezalako erakunde bati?
F.A. Egia da Euskal Herriko egoera nahiko berezia dela, baina badira mota honetako lana egiteko prest daudenak. Gure tartetxoa egiten ari garela uste dut. Estatu espainiarrean, adibidez, lehen bazkideak izan zituen herrialdeen artean Euskal Herrikoak zeuden. Elkartasun handiko herria dugu hau, eta ez gure inguruko gaietan soilik. Mugen gainetiko arazoez ere arduratzen gara.
A. Zer nolako harremanak dituzue Euskal Herrian funtzionatzen duten ekimen herritarreko talde desberdinekin?
F.A. Onak. Begirune handia diegu mota honetako ekimenei. Hala ere, esan behar da guk ez dugula inolako harreman berezirik hauetako inorekin. Behin baino gehiagotan saiatu izan dira zenbait komunikabide AI eta Amnistiaren Aldeko Batzordeak nahasten, biak bat izango balira legez. Eta guk ez dugu loturarik beraiekin. Beraiek ere preso politiko batzuen alde aritzen dira, baina guk arlo gehiago ere ukitzen ditugu, eta beste funtzionamendu bati jarraituz. Berdin gertatu zaigu duela gutxi Bakearen Aldeko plataforma zibikoarekin. Partaideen zerrendan AI agertzen da partaide gisa, eta guk ez dugu zerikusirik izan plataforma horrekin. Gure artean ideologia eta alderdi guztietako jendea dago, eta ezin gara horrelakoen bultzatzailetzat azaldu. Guk beste maila batean lan egiten dugu.
A. Zertan ari zarete lanean une hauetan?
F.A. Laster hasiko dugu indigenismoari buruzko kanpaina bat. 500. mendeurrena betetzen dela eta, inoiz egin den sarraskirik handienaren salaketa egin dugu. Izan ere, badirudi askok punto hori ahaztu egin dutela. Gainera, gaur egun ere indioen egoera oso latza da. Indarkeriak egiten dira oraindik, eta inork ez du ezer esaten.
Amagoia Iban

NORTASUN AGIRIA
36 urte ditu iruindar honek
Gaztetan boy scout-a izan zen, eta ondoren gazte talde anitzetan egon zen
1978tik da Amnesty Internationa:-eko partaidea
Bere ametsa: egunen batean AI bezalako erakundeak alferrikakoak bihurtzea giza eskubideak guztiz gordetzen direlako
Betidanik izan du Latinoamerikari buruzko jakinmina
Mekanikaria, fabrika batean lan egiten du, muntaketan
Hegoamerika osoan zehar bidaiatu du
Amagola Iban
34-38


GaiezGizarteaGiza Eskubi
PertsonaiazARMENDARIZ3
EgileezIBAN1Gizartea

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude