argia.eus
INPRIMATU
«Uste Dut Hartu Dudan Bidetik Gehiago Egin Dezakedda Euskeraren Alde»
2021eko uztailaren 23a
Luis Mari Bandres, Donostiako Ingeniaritza Eskolako irakasleari elkarrizketa
Luis Mari Bandres
«Uste Dut Hartu Dudan Bidetik Gehiago Egin Dezakedda Euskeraren Alde»
Donostiako Ingeniaritza Eskolako irakaslea dugu Luis Mari Bandres. Baina beste e arrazoi batengatik joan gara bera dkar hizketatzera. Euskal kultur giroan murgildua gaztetatik, Eusko Jaurlaritzako Kultur kontseilaria izana bi urte t'erdiz, bide luzea jorratu du gizon honek pasatu berri den ekainaren 16an bere alderdiaren izenean, EAJrenean, Eskola Ituna sinatu duen arte. Bide hau ezagutu asmoz, hain zuzen ere, zuzendu gara berarengana.
ARGIA. Has gaitezen zure gazte denboratik... Euskaldun berria zara.
L.M. BANDRES. Bai. Garai hartan Pasai Antxon ez zen euskararik entzuten kaleetan, eta nik etxean ere ez, gurasoak euskaldunak izan arren. Beti erdaraz hitz egiten genuen.
Euskararekin izan nuen lehen kontaktua herriko koruan izan zen. Gero, eta oraindik ez dakit zergatik, euskara ikasi behar nuda erabaki nuen, 14 urterekin. Geroztik ikasten jarraitu dut, eta horrengatik zait ezaguna euskararen mundua.
A. Peritaje eta ingeniaritza ikasketak burutzerakoan, azken urteetan euskal kulturan zer esan handia izan duten asko ezagutu zenituen?
L.M.B. Peritaje egiten ari nintzenean urtebete Baredonan pasatu nuen. Han Mikd Laboa ezagutu nuen. Gero, hona itzuli nintzenean, Mikdek deitu egin zidan, Baredonan egoterakoan abeslari kataluniar asko ezagutu zituda eta ea hemen antzeko zerbait zergatik ez genuen antolatzen esanez.
Ohizko gauza eta berrien artean zubi bat luzatu nahi genuen. Horrda bildu ginen. Lehen bileran, Lourdes Iriondo, Juliantxo Lekuona, Villar... geunden. Norbaitek Orioko gazte bat aipatu zuen, eta horrda jarri ginen kontaktuan Benito Lertxundirekin. Garai hartan Xabier Lete letra egilea zen, baina abesten hasi eta gustatu egin zitzaion.
Horrda hasi ginen, 1965 inguruan. Aurrera zihoala ikusirik, taldea egitea erabaki genuen. Garai hartan oso harreman handiak genituen Jorge Oteizarekin, eta berak proposatu zigun ..Ez Dok Amairu izena. Gustatu egin zitzaigun eta onartu. Zazpi edo zortzi urtez jarraitu nuen bertan, ezkondu nintzen arte.
A. Dhuyar-eko proiektua sortu zenean talde bultzatzaileko partaidea zinen...
L.M.B. EKT (Euskal Kultur Taldea) dda eta hasi ginen eskolan gauza zientifiko batzuk euskaratzen. Ikasketak bukatu eta gero batzuk bildu egin ginen eta jarraipena eman behar geniola erabaki genuen. Gero Dhuyar taldea osatuko genuenak hasi ginen larunbatero bilerak egiten. Nik ingeniaritza bukatu ondoren Kimikako Fakultatean eman nuen izena. Han ere euskarazko talde batzuk osatu nituen, eta zaletasun edo prestutasun handiena zituztenak Dhuyarrera ekarri nituen: Iñaki Irazabalbeitia, Mariaje Barandiaran, Tere Irazabalbeitia... Gero aldizkariari eman genion hasiera. Orduan hartu genuen Dhuyar izena. Neri tokatu zitzaidan zuzendaria izatea. Bertan jarraitu nuen 1985a arte.
A. UEU sortu zenean ere han zinen...
L.M.B. Bai. Dhuyarren nengoenean, Baionan ikastaro batzuk antolatzen hasi ziren. UEUren (Udako Euskal Unibertsitatea) lehen urratsak izan ziren. Gero joan ginen Ustaritzera. Hiru urtez iraun genuen han. Baina hara joaten ziren gehienak hegoaldekoak zirda ikusi genuenez, hona ekartzea erabaki genuen. Horrda etorri ginen Iruñera.
A. Zenbait pertsona harritu ere egin zen postu hau utzi eta EHUko Udako Ikastaroak zure kargu zenituenean. Kritikarik jaso al zenuen?
L.M.B. Kritikak baino gehiago, uste dut EHUren Udako Ikastaroei indarra ematen saiatu nintzda eta ez nuda lortu. Uste dut UEUri –eta garai hartan ere berdin pentsatzen nuen– irteera bat eman behar zitzaion. Ezinezkoa zda giro historiko batean eta arrazoi konkretu batzuengatik jaio zen gauza batekin jarraitzea inguruko gauzak aldatuko ez balira hezala.
Horregatik, UEUra joaten diren gehienak EHUkoak badira, gauzak uztartu egin behar dira. Horregatik, nere asmoa izan zen uztartze hori posible egitea EHUko Udako Ikastaroekin. Lehen esan bezala, ez nuen lortu. Urte batez besterik ez nintzen egon. Gero Jaurlaritzara joan nintzen
A. Eta nola ikusten duzu EHUren euskalduntzea?
L.M.B. Pattal. Baina uste dut jendeak memoria txarra duda. Gu hasi ginenean egoera oso desberdina zen. Ez zegoen ez euskarazko materialerik ezta aukera gehiegirik ere.
Gaur egun, herri baten historian 15 urte ez dda ezer kontuan hartuta, eta lehen zegoen egoera eta gaur egun dagoena ikusita, aldaketa ikaragarria eman dauste dut. Ez da aski, konforme, baina hazia botata dago, eta jende asko dago irakaskuntza ertainetik euskal adarretara datorrena. Hau bi indarren arteko erlazioa da. Batetik. Unibertsitateak bere plangintza du, eta bestetik eskaera kanpotik dator, eta bien artekotik segituko du honek aurrera.
A. Elhuyar EHU... Gauza asko utzi zenituzten, Jaurlaritzara joateko. Harridura izan zen askoren erantzuna. Bapateko aldaketa bat izan al zen hura, edo aspalditik zetorren erabakia?
L.M.B. Bi urte neramatzan EAJko afiliatu bezala. Ez dakit zer arrazoiengatik deitu zidaten. Ardanza jaunak jakingo du inork baino hobeto. Baina nik zerbait egiteko gai nintzela uste nuen, eta ahaleginak egin nituen. Gauza batzuk lortu nituen eta beste batzuk ez.
A. Egungo ikuspegitik., nola ikusten dituzu garai hartan batera ibili zinetenen bide desberdinak?
L.M.B. Garai hartako lagunak mantentzen ditut. Bakoitzak bere bidea hartu zuen, besterik gabe.
Uste dut pertsona batzuek mundu sinboliko-erreibindikatibo huts batetik aterata. historia eta gizartearen garapena da eta, ikusi dugula gauza gehiago egin ditzakegula hartu dugun bidetik euskara eta euskal kulturaren alde. Inongo eragozpenik gabe hartu genuen gure bidea, eta nere ustez zuzenena da.
A. Kultur Kontseilaritzara heldu zinenean euskal egunkari bat sortu nahi zenuela esan zenuen.
L.M.B. Bai. Hori izan zen lortu ez nuen gauzetariko bat. Euskaraz eginiko albiste agentzia bat martxan jarri nuen, baina egunkariarena ez zen gauzatu. Kontuan hartu behar da bi urte t erdiz besterik ez nintzela izan Kultur kontseilari, eta ez nuen betarik izan
A. Zer iritzi duzu zure alderdiak "Euskaldunon Egunkaria"rekiko duen jarreraz?
L.M.B.- Euskara oso garrantzitsua da, baina horretaz aparte gauza asko izan behar dira kontuan. Orain arte egin dugun ikerketaren arabera, ez dugu egokia ikusi orohar egunkari horri laguntza ematea, euskaraz gain beste faktore batzuk ere badaudelako. Askotan, egunkari hori hartu, eta bertan daudenak ikusita, zalantza bat sortzen da. Ez ote da izango euskara beste zerbaiterako aitzakia?
A. Eskola Ituna sinatu berri duzu EAJren izenean. Zein balorazio egiten duzu itun horretaz?
L.M.B. Duda 12 bat urte hezkuntzako transferentziak EAEra heldu zirenean, ez ginen gai izan behar bezalako egituraketa orokor bat egiteko.
Ikastolak duda 25 urte sortu ziren. hirrugarren sare bat suposatuz. Bi sare besterik ez daude leku guztietan. eta hori hemen ere lortu behar zen.
Bitartean, eta hau oso inportantea da nere iritziz. LOGSE dela eta, 3 urteko epea zuten irakasleek funtzionari publikoak izateko, nahi izanez gero. Epe hori datorren urteko urrian amaitzen da, eta aldez aurretik Eskola Publikoaren Legea indarrean behar zen, eta horretan gabiltza. Agian ez da munduko akordiorik onena, baina gure gizartearen egoera ezagutuz, lehen urratsa da. Gizartearen txanda da.
A. EAJk PSE-PSOEren aurrean amore eman duda diote. Zer diozu zuk?
L.M.B. Ez dela egia. Denok dakigu akordio batera heltzeraino guztiok eman behar dutela amore neurri batean baina nik esango nuke gure tesien gehiengoa aurrera atera dela.
A. Zertan eman du amore PSE-PSOEk?
L.M.B. Ez naiz horretan hasiko. Edozein gauza esanda, gezurretan nabilela esango lukete. Orohar eman du amore. Ezin dut gehiago
A. Ikastolen Elkartea ez da ados azaldu.
L.M.B. Ikastola askorekin gaude harremanetan, eta ez daude kontra. Erabaki guztietan bezala, batzuen gustokoa dena besteen disgustoa da. Baina guk somatutakoa, orokorrean, ez da izan kontrako erantzuna.
Amagoia Iban

NORTASUN AGIRIA
Gurasoek andoaindarrak, Pasai Antxon jaio zen, 1944ean. Gaur egun praktikatzen ez duen arren, txistua, dultzaina eta alboka menperatzen ditu. Festazalea, Tolosako ihauteriek dira bere ustez onenak. Zientziaren historiografiari buruzko liburu bat kaleratuko du laister. Bereaan eragin handiena izan duen gizona Luis Agirre apaiza dela dio, berari esker jarri bait zen euskerarekin kontaktuan
35

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEuskal Unib
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIrakasleakBesteak
PertsonaiazBANDRES2
EgileezIBAN1Politika