argia.eus
INPRIMATU
«Nere buruaz beste egitea nahi zuten»
2021eko uztailaren 23a
Imanol Ruizi elkarrizketa
Imanol Ruiz, soldaduzkatik ihes egindakoa:
«Nere buruaz beste egitea nahi zuten»
ARGIA. Soldaduzkan egindako denboran egoera gogorrak pasatu zenituen...
IMANOL RUIZ, Astebete bakarrik egon nintzen soldaduzkan, Valladoliden. Hirugarren egunean, ariketak egiten ari ginela, instrukzioko kaboak sasiartean flexioak egiten jarri gintuen lagun bat eta biok. Flexioak egiten ari ginelarik, kabotik bere bota bizkar gainean jarri zidan, lurraren kontra zapalduz. Arantza artean. eskuak odoletan, ez nuela flexio gehiagorik egingo esan nion, hori entzunda, mehatxatu egin ninduen, zigorrak izango nituela esanez. Hurrengo egunean kabo hori neregana etorri zen berriro. " zer moduz?", –esan zidan–,«hire buruaz beste egitea espero diat».
A, Arazoak hor bukatu al ziren?
I.R. Ez. Handik bi egunetara, sargentoaren aurrean instrukzioa egiten ari ginela, kabo berak izugarrizko kolpea eman zidan. Sargentoak kaboari ederki ari zela esan zion, "jendeari kolpeka erakutsi behar zitzaiola". Egun batzuetara, etxera joateko lehen baimena eman ziguten, eta kaboak mehatxatu egin ninduen berriro, "bueltan gehiago jasoko duk" esanez. Hura ikusita ez bueltatzea erabaki nuen. Gero, bi hilahetez, Ferrol eta Valladolideko espetxe militarretan eduki ninduten
A Izaten al dira soldaduen arteko txantxa famatu horiek?
I.R. Nere kasuan ez behintzat beste soldaduak ondo portatu bait ziren. Zure gainetik daudenek izorratzen zaituzte. Askotan, den den, zure kontra ari dena, zu bezalako gazte bat izaten da.
ARGIA. Zein egoeratan zaude orain.?
I.R. Berriz haruntza joateko deitu didate. Baina nik ez daukat joateko asmorik.
21

GaiezGizarteaSoldaduzkaBesteak
PertsonaiazRUIZ2