argia.eus
INPRIMATU
«Irakurketa posible asko dituen lana da, jakinminez begiratu behar dena»
2021eko uztailaren 19a
Mikel Bergara idazleari elkarrizketa
Mikel Bergara, lehiaketaren irabazlea
«Irakurketa posible asko dituen lana da, jakinminez begiratu behar dena»
ARGIA. Finalera iritsitako 35 lanen artean, zurea gertatu da irabazle. Zer da lan honen bitartez adierazi nahi izan duzuna?
MIKEL BERGARA. Irakurketa posible asko dituen lana egin nahi izan dut, nahiz eta oso interpretazio konkretua ere eman dakiokeen. Nolabaiteko txokea sortu nahi izan dut, jendeak nere lana begiratzerakoan halako egonezina senti dezan. Orduan, norberak bere irakurketa egin beharko du, baina horretarako jakinminez begiratu behar da, eta seguruenera, hori ez da lehenengo begiratuan gertatuko.
A. Lehiaketa honetan azken edizioetatik hona aldaketarik somatu al duzu?
M.B. Disziplina desberdinen arteko mugak desagertzen ari dira, eta lehiaketa honetan ere horixe bera somatzen ari da. Artearen barruko mugak ez daude hain zehaztuta. eta errealitate horri egokituz, lehiaketa honetan ere aukera berriak begiztatu dira, eta saria edozein artelanek eraman dezake. Parte hartzeko oinarriek ere aukera berriak eskaintzen dituzte.
A. Zeintzuk dira lehiaketek, orohar, izaten dituzten alde onak edo txarrak.?
M.B. Esperientzia berria da denontzat. Norberak bere burua promozionatzeko aukera izaten du eta harreman berriak egiteko ere balio dute. Hala ere, lehiaketa.bakoitza mundu desberdin dela esan daiteke. Eta alde txarrak ere izaten dituzte gehien batean epaimahaian nagusi den erizpidea nolakoa denaren arabera. Gainera, batzuetan lehiaketa kutsua oso nabaria izanen dela, eta hori ez dela ona izaten. Edozein modutara ere, merkatu falta ordezkatu ohi dute, eta lanak saldu ahal izateko aukera ematen.
A. Artelanen interpretazioan publikoarekiko harremana nola erraz daiteke?
M.B. Jendea artelanak ondo begiratzen hezi behar dugu. Eta begiratzea, kasu honetan, duda egitea da. Jakinmina bultzatu behar dugu. Azken batean, artea horixe bait da, begirada hezitzea, jakinminarekiko sentsibilizazioa.
49

GaiezKulturaArteaEskulturaLehiaketak
GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakBERGARA2
PertsonaiazBERGARA2