argia.eus
INPRIMATU
«Ekimenok Oso Onuragarriak Dira Gizartearenzat»
2021eko uztailaren 19a
Francisco Letamendia, EHUko irakasleari elkarrizketa
Francisco Letamendia "Ortzi", Ehuko Irakaslea:
«Ekimenok Oso Onuragarriak Dira Gizartearenzat»
ARGIA. "Bakea eta Askatasana" izeneto martxan hizlari bezala hartu duzu parte. Zergatik?
ORTZE, Gernika Batzardeko partaide batek deitu zidan, eta gaiarekin ados nengoenez, baietz esan nion, besterik gabe. Autodeterminazioaz mintzatu behar nintzen, eta hala egin nuen.
A, Zer mantendu zenuen hitzaldi horretan?
O. Herri bakoitzak autodeterminatzeko eskubidea duela. Are gehiago egun Europan gertatzen ari direnak ikusita. Herri batzuek autodeterminatzeko eskubidea dutela diote, zergatik ez guk orduan?
A. Askatasuna eta Bakea da maila honen leloa. Zer eritzi duzu berataz?
O, Guztiz egokia dela. Askatasunik gabe ez bait da bakerik izango, eta uste dut Euskal Herriko biztanle guztiek nahi dutela bi helburu hauen gauzatzea. Eta etsaiak behar badira, ez daitezela izan bertakoak, faxismoa, elkartasun eza, agintariek erakusten duten hipokresia... baizik.
A. Nola baloratzen dituzu mota honetako ekimen herritarrak?
O, Gizartea aberasteko diren heinean oso onuragarriak direla uste dut. Jarraitu behar den bidea dela uste dut. Gainera, martxa bizikletaz egiteak kezka ekologiko bat adierazten du, eta nere ustez hori oso garrantzitsua da, gure gizartea gizakia eta bere inguru naturalaren arteko oreka mantentzen saiatu behar delako. Azken urteetan argi dago mota honetako proposamenek arrakasta geroz eta handiagoa dutela.
A. Jendearen erantzuna ona izan da orain arte. Zergatik dela uste duzu?
O, Gizartearen zati handi batek ez du ezer jakin nahi politikaz, eta horregatik beste mota bateko ekimenak sortzen direnean parte hartzen dute, beren kezkak adierazteko bide berri bat bezala sentitzen dituelako.
9

GaiezPolitikaEuskal HerrEkitaldiakKanpainak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakGernika Bat
PertsonaiazLETAMENDIA2