argia.eus
INPRIMATU
«Monterok egindako planteamenduek ez dute HBren baitan lekurik»
2021eko uztailaren 19a
Jose Luis Elkoro HBko Mahai Nazionaleko partaideari elkarrizketa
Jose Luis Elkoro, HBko Mahai Nazionaleko partaidea:
«Monterok egindako planteamenduek ez dute HBren baitan lekurik»
Urte askotan ezker abertzalearen inguruan buru belarri lanean diharduen gizona dugu Jose Luis Elkoro. Usurbilen gose greban zegoela hurbildu ginen, azken asteotan indarrean dauden hainbat gairi buruz solasatu asmoz: Txema Monteroren kanporaketa, HB eta EAJren arteko elkar hizketak, Juan Maria Atutxaren azken adierazpenak...
ARGIA. Zergatik kanturatu da Txema Montero HBtik? Ze prozedura erabili duzue horretarako?
J.L. ELKORO. Hasteko, Txema Montero kanporatzeko erabakia ez du Mahai Nazionalak hartu, esan den moduan, Herrialdeko Asanbladak baizik. Beraz, Herrialdeko Asanbladak hartutako erabakia onetsi baino ez dugu egin.
Txema Monteroren jokaeraren aurrean HBrena erabat koherentea izan dela uste dut. Berak hartu dituen posizioak, eta HBk dituenak, zeharo ezberdinak dira. Estatutua eta Nafarroako Amejoramenduari dagokionean, kasu. Beti garbi esan dugu ez Estatutua ez Amejoramendua Euskal Herriak dituen arazoak konpontzeko tresna baliagarriak ez direla. Eta hala izan da. Estatutua aztertzen badugu ikusiko dugu nola ez den funtsezko ezer aurrera atera. Ez dugu ezertarako botererik. Porrot egin du.
Gaur egun, Estatutuarenr bidez aurrerantz hainbat urrats eman daitezkela epe batean independentziaren helburua eskuratu ahal izateko, esatea gezur handi bat baino ez da. Gauzak honela, Txema Monterok aritu den legez, guzti honen defentsa HBren barrutik egitea ezi nezkoa da.
A. Txema Monteroren planteamenduek HBn lekurik ez dutela diozu, ezta?
J.L.E. Bai? Txema Monteroren planteumenduek ez dute ezker abertzalearen baitan lekurik. Garbi dugu, Estatutua Konstituzioaren semea den neurrian Espainiako Gobernuak gure helburuen lortzeko jartzen digun muga dela. Muga hori apurtu eta aurrera jarraitu nahi dugu. Muga hori ondo dagoela eta horri jarraitu behar diogula esaten duena ez dago gurekin.
Ulertzen dut HBren barruan planteamendu desberdinak egotea, horrek zabaltasun bat ematen du, Urrats Berrirekin ikusi dugun bezala. Honelako planteamendurik ez dut ikusten ordea; nola uler daiteke demagun marxista-leninista deitzen den balizko alderdi batean kapitalismoaren defentsa egiten duen jenderik egotea? Txema Monterok jatortasunez jokatu izan balu berak hartu beharko zuen irteteko erabakia.
A. Ezker abertzalearen hartan ze nolako erantzunak eman dira kanporaketaren gainean?
J. L. E. Hain erabaki garrantzitsua hartzeko orduan denak ados egotea ez da ez samurra. Kontuan hartuz Txema Montero zein den batzuek pena hartu dute? bosteek mina, baina onartu dute. Ez da zalantzarik egon Monteroren jokaera ezinezkoa zela onartzeko orduan.
A. EAJ eta HBren arteko elkarrizketen aurkako jarrera indartu egin da Juan Maria Atutxak egin deklarazioen ostean. Zertan dira momentu honetan?
J.L.E. Une honetan eztabaidatzen ari garen gaiak politikoak dira. Ez, ordea? politika sakonekoak. Ez dakit elkar hizketek luzez jarraituko duten. Agortzen ari dira euren planteamenduak, eta, azken finean, sakontzera iristen direnean ETAren gaia sartuko da. ETA da gai polemikoa.
ETA eta Estatuaren arteko elkar hizketek zer ikusi handia izango du EAJk elkar hizketa hauei begira jarraitzeko edo apurtzeko har dezakeen erabakiarekin. Oso kontuan hartu behar dira EAJk dituen presio gogorrak (atentatuak egongo balira zer? egindako adierazpenak hor daude). Ziur nago ez duela denbora luzez iraungo eta ekintzarik balego, definitikoki ez bada ere, denbora batean apurtuko ditu elkar hizketak.
A. Juan Maria Atutxa, ETA eta HBren arteko "harreman estuak" frogatzen dituen datuak mahai gainean jartzeko prest azaldu da.
J. L. E. Beti ari dira honelakoak esaten. Noski HBren barruan ETAko jendea dagoela. Baita EAJren barruan ere. Baita Ertzaintzan ere. Sektore sozial askotan bezala. Baina zergatik daude? Hori da azpimarratu beharrekoa. Bestea ez da albistea, betiko kontua da? denok dugu horren herri aspaldi. Zergatik HBko jendea egiten da ETAkoa? Zergatik EAJko jende batzuek jokatzen dute ETAren alde? Hori da sakondu beharreko galdera.
A. Noraino iritsi nahi du HBk elhar hizketa hauen bitartez?
J.L.E. Gure helburua ETA eta Estatua elkar hizketekin hastea da. Guk EAJrekin elkar hizketatzen jarraialko genuke? gai askotan sakontzeko premia dugu? baina paraleloki ETA eta Estatuaren artean elkar hizketa bat sortu behar litzateke. Ikusiko dugu EAJk ze kapazitate daukan bide horretara iristeko? eta PSOE bide horretatik eramateko.
A. Nola dakusazue gaur egungo PSOEren jarrera?
J. L. E. Azkeneko adierazpenetan ikusten da aldaketaren bat. Orain arte elkar hizketa edo kontakturik edukitzea oso hitz gogorrekin ukatzen zuten. Ikusi da eduki dituztela eta, guinera, beharrezkoak direla aitortzen dute. Euren asmoak badakit ez direla garbiak, ez doazela konponketaren bila, epeldu eta menderatzeko asmoz dabiltzala, baina eman dute urrats bat...
J.J. Petrikorena

I Jose Luis Elkorok dioenez, EAJ eta HBren arteko elkar hizketetan "politika sakoneko gaiak ukitzen direnean", ETA eta Gobernuaren artekoak izango dira aztergai.
Jarrera aldaketarik nabari du PSOErengan, azken aIdian ETArekiko kontaktuak ukatu ondoren beharrezkotzat jotzen dituelako orain
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazELKORO1
EgileezPETRIKOREN1Politika