argia.eus
INPRIMATU
«Estamentu guztiekin hitz egiteko prest gaude»
2021eko uztailaren 19a
Mikel Eizagirrerekin Sortzen kolektiboaz eta ikastolaz
Mikel Eizagirre, Sortzen kolektiboko bozeramalea:
«Estamentu guztiekin hitz egiteko prest gaude»
ARGIA. Noiz sortu zen Sortzen kolektiboa?
M. EIZAGIRRE. Lehenagotik ere bazegoen egonezina, hainbat sektoreetan, ea biharko Eskola Publiko hori nola egin beharko ote zen zela eta. Batzuk alde batetik, besteak bestetik, hau lantzen ari ginen aspalditik. Zortzi hilabete bai. Ikastolen Elkarteak bere Kongresuran kaleratu zuen gai hau, eta gu eztabaidatzen hasi ginen.
Betidanik argi izan dugu biharko Euskal Eskola Publikoa, ikastolekin batera, eskola publikek ere osatuko dutela, eta Kongresu horretan zerbait egin zitekewlakoan joan ginen Sare publikoko sektoreak ere bazuen zenbait arazo Administrazioarekin. Guk emendakinak aurkeztu genituen Kongresuan, baina ez ziren aurrera joan. Ondoren Hernanin bildu ginen, ekainaren 6an.
A. Eta nortzuk osatzen dute zuen kolektiboa?
M.E. Hernanin 32 zentrutako pertsonak bildu ziren, errepresentatiboak izan gabe. Lan zerrenda bat proposatu genuen eta gure txostena osatu. Argi geneukan, Ikastolen Elkarteak jaso zuen ezezko biribila ikusita, beste zerbait proposatu behar zitzaiola Administrazioari.
A. Eta zeintzuk dira Ikastola EIkartea eta zuen artean dauden desberdintasunak?
M.E. Administrazioarekin titularitatea, autonomia, finantziazio proiektua... Gauza askotan desberdintzen gara. Ikastolen Elkartearekin titularitatean desberdintzen gara. Beraiek konpartitua proposatzen dute. Guk parte hartzearen filosofia onartzen dugu, baina gero ikusi egin behar hori nola konkretatzen den. Irakaskuntzaren estamentu guztiei erakutsiko diegu gure proiektua, eta eztabaidarako prest gaude.
A. Eta etorkizunerako zer asmo dituzue?
M.E. Momentu hauetan txosten honen zabaltze lanetan ari gara. Ikastetxe guztietara heldu arazi nahi dugu, bertan eztabaidatu dadin, bai irakasle, bai guraso, bai zentruetako langileen artean. Horretarako ekaina eta uztaila beharrezkoak izango dira, eta gure iritzia da irailean, gutxi edo gehiago lortu behar dela ikastetzeen nolabaiteko onespena.
Denbora eta hausnarketaren poderioz egungo txostena aldatu egingo da eta urria aldera eskolak ordezkatuko dituen bilkura gauzatuko dugu. Zentroen laguntzarik gabe ez dugu eta posible ikusten gure proiektua aurrera ateratzeko aukerarik.
27

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
PertsonaiazEIZAGIRRE2