argia.eus
INPRIMATU
«Reala ez dut inoiz guztiz utziko, bazkide gisa jarraituko dut orain»
2021eko uztailaren 28a
Iñaki Alkizarekin Realaz
IÑAKI ALKIZA
«Reala ez dut inoiz guztiz utziko, bazkide gisa jarraituko dut orain»
Bederatzi urte luze Realeko lehendakaria izan da donostiar hau. Baina klub hau betidanik izan duela berea garbi utzi digu berarekin hitz egiten hasi orduko. Txuri-urdinez marraztu ditu Iñaki Alkizak bere bizitzaren azken urteak. Pixka bat nekatu ere egin da. Realera atzerritarrak ekarri eta elkarte anonimoa bihurtzearen arduradun nagusitzat gogoratua izango den honek oinordekoa aurkitu nahi du.
ARG IA. Bederatzi urtez izan zara Realelo lehendakaria. J.L. Orbegozoren ondoren. Klubaren urterik onenak pasatuak ziren...
IÑAKI ALKIZA. Bai, baina lehendik ere banuen zer ikusia klubarekin. Lau urtez izan nintzen zuzendaritza taldeko partaidea. Orduan ezagutu nuen Orbegozo eta orduan izan nuen taldeak bi Liga Txapelketa irabazten zituela ikusteko poza. Zuzendaritza taldean sartu nintzen astean Realak Milanoko Inter-en aurka jokatu zuen. UEFAko Kopako kanporaketa zen, eta galdu egin genuen baina oso gogorapen onak ditut egun hori dela eta. Ordundik hona nago Realean zuzenki sartuta, eta beti esaten dudan bezala, «Realaren mandatuetarako mutila» izan naiz.
A. Eta bederatzi urte horietan, zu hor zinelarik, gauzak asko aldatu dira klubean. Zuk eraginda suertatu direla esan al daiteke?
t.A. Futbolaren arautegia guztiz aldatu da. Erretentzio eskubidea deuseztu zenetik klubek aldaketak ezarri behar izan dituzte. Batez ere, gurea bezala, harrobian oinarritutako taldeek. Horregatik esan dezaket erronka nahiko latza izan dela neretzat eraldaketa lan hori.
Beste apustu gogor bat atzerritarren kontratazioarena izan da. Eta zailtasunak etxean ere izan ditut. Arerio asko izan ditut, baina taldearen ipar-orratza ongi finkatuta, eta aurrera begira beti, ez dugu beste irtenbiderik ikusi. Gutarrak ez izan arren, atzerritarrak behar genituen. Ekarri eta onartu egin behar ziren.
A. Eta zein balorazio egiten duzu etorri diren atzerritarrei buruz?
I.A. Aldridge, Richardson eta Atkinsonekin saiakera bat egin genuen. Lehenarekin ongi atera zitzaigun. Beste biekin ez hainbeste. Baina hirurak batera egoteak uste dut Euskal Herrira egokitzea eragotzi zietela.
Aurrekoen egokitze eza izan zen, hain zuzen ere, bi portugaldarrak ekartzearen arrazoia. Gero Kodro etorri zen. Urtebete besterik ez daramate hemen, baina uste dut ingelesak baino hobeago egokitu direla. Egunero ikusten ditut, eta gero eta gustorago dirudite. Falta zaien gauza bakarra euskara ikastea da.
A. Baina zu lehendakaritzan egon zarenean Realera etorri diren atzerritarrak ez dira jokalariak bakarrik izan.
I.A. Beno, John Benjamin Toshack ere etorri da. Nik lehendakaritza hartu nuenean, 80etako hamarkada hasieran zeharo arrakastatsua izan zen taldea behenantz zihoan. Jokalariak zahartzen ari ziren, eta aire berria eman behar genion taldeari. Alberto Ormaetxeak oraindik kontratua zuen baina entrenatzaile berri bat ekarri behar izan genuen. Ez ginen atzerritar baten bila ibili espreski. Irureta ekartzea ere pentsatu genuen, baina azkenean Toshack aukeratu genuen. Gure zerrendaren lehen postuetan ez zegoen arren. Jainkoari eskerrak etorri zela. Maldan behera zihoan taldea berrindartzea lortu zuen, beherakada geldituz lehenik eta gorantz eramanaz taldea segidan.
Reala lehen postuetan zegoen berriro ere. Errege Kopa irabazi genuen eta baita Ligako bigarren postua eskuratu ere. Gainera, taldea dexente berritu zuen.
A. Hala ere Toshack-i joaten utzi zenioten. Nola uler daitete hori?
I.A. Utzi ez genion egin. Negozio bat da hau azken finean, eta berak Madrilera alde egiteko asmoa adierazi zigunean, ahal izan genuen etekinik handiena ateratzen saiatu ginen.
Beste alde batetik, Real Madrid-era joateko nahia oso ongi ulertu genuen. Joan behar zen une berean bagenekien, bai berak bai nik, bere bidaia txartela joan-etorrikoa zela. Pentsatu bestela, Madrilen lorturiko lehen irabaziekin etxe bat erosi zuen Zarautzen.
A. Beti entzun izan da Alkizak zer esan gutxi izan duela Realeko erabaki nagusienetan. Duela urte batzuk Aperribai eta Arkonada zirela zuzendaritza batzordean, orain Toshack-ek agintzen duela...
I.A. Beti esan izari da nik baino gehiago agindu eta agintzen dutela, baina ni ez naiz aurkakoa esaten ere saiatu. Zergatik? Nerekin dagoen jendeak lan egin dezan atsegin dudulako. Eta lan egin nahi zuenari inoiz ez diot oztoporik jarri ian egiteko. Eta hemen lan asko egindako jendea egon da.
Beste gauza bat da besteek agindu didatela esatea. Hori bai ezetz. Kasu egin bai, gehienetan kasu egin diet. Beti izan dut oso jende ona nere inguruan lanerako beti prest. Agian hori izan da nere lehendakaritzako arrakastarik handiena, Realarentzat lana egiten zekien jendeaz inguratzen jakitea. Eta jende asko pasatu da urte hauetan.
Duela hilebete gutxi zuzendaritza taldea aukeratu behar izan nuen, oso egoera larrian geundelako. Oso gustora nago aukeraketarekin. Beraiek ekarri zuten zortea eta garaipena Realera. Beraietako norbaitek untzia hartu eta itsasoratu zedin nahiko nuke.
A. Zergatik uzten duzu Reala?
I.A. Reala uzteko arrazoi anitz ditudala uste dut. Ez dago esan beharrik ere. Baina Reala inoiz ez dut erabat utziko. Bazkide eta jarraitzaile izaten segituko dut. Beti. Baina zuek kazetariengandik urrun egongo naiz. Gauza hauek utzi egin behar dira noizbait, eta nik dagoeneko lehendakaritza utzi nahi dut.
Une honetan neretzat gauzarik garrantzitsuena familia da, eta bederatzi urte hauetan kargu hau uzteko esan didate etengabe. Heldu da kasu egiteko garaia. Gainera zahartzen hasia naiz.
A. Semeak, Bittorrek, zer dio horretaz?
I.A. Realean jokalari gisa ari denetik, eta sei urte inguru dira dagoeneko, beti eskatu izan dit Reala uzteko. Norbaiti kasu egin behar eta semeari egingo diot. Egin dezala lasai bere futbolari karrera.
A. Kazetariak aipatu dituzu. Zer nolako tratua eskaini dizute komunikabideetakoek?
I.A. Denetarik entzun behar izan dut azken bederatzi urteotan, onerako eta txarrerako, eta horrek ere badu bere pisua. Job-ek baino pazientzia gehiago izan dudala uste dut. Mota guztietako kritikak jaso ditut, arrazoidunak asko, baina beste asko nahiko axolagabeak.
Azken aldian, Reala uztera noalako agian, inoiz baino gehiago zuritzen naute komunikabideetan. Guztiak gustora egon omen dira nerekin bederatzi urte hauetan zehar. Baina hori ez da egia. Aurkakoak izan ditut. Lagunik ez dut oraindik kazetarien artean. Etsaiak bai, ordea, eta beren eritziak ere onartu egin behar dira. Are gehiago mota honetako postuak onartzen direnean.
A. Atzean utziko duzun Reala elkarte anonimo bilakatuko da laister. Kanpotik begiratuz, nola ikusten duzu datorren urtea?
I.A. Ni banoa, eta horrela geratuko dira gauzak. Elkarte anonimoaren kontua legediagatik sortu da. Ekainaren 30erako eratuta egon behar da eta horrela egongo da. Baina argi utzi nahi dut ez genuela nahi. Behartu egin gintuzten. Gaur egun 105-110 milioi pezeta inguru gelditzen zaizkigu saltzeko akziotan, baina ez digute beldurrik eragiten. Hil honetako 30erako bazkideen diruarekin ez bada ere ahal izango dugu zuloa bete.
A. Realeko akzioak erosi dituen alderdi politiko bakarra dago, EA. Kiroletik kanpoko arrazoiak badirela esaten da. Zer diozu horri buruz?
I.A. Partikular gisa egin dute erosketa. Ez dago beste arrazoirik, pentsatzen dut. Reala eta EAren artean ez dago ezer. Gure kluba apolilikoa izan behar da gauza guztien gainetik, mota guztietako bazkideak ditugu eta Euskal Herriko kolore guztietako jendea da Realekoa, eta guztiek dute beren eskubidea.
A. Hitz egin dezagun Euskal Herriko futbol talde nagusiez. Duela gutxi tirabirak izan ziren Reala eta Athletic-aren artean S.D. Eibar-eko akzio batzuk zirela eta...
I.A. Athletic-ek egin dezala nahi duena bere diruarekin, baina esan behar dut Realak ez diola esan ezetz ezerri. Gertatzen den gauza bakarra da Realak ezin duela akzioen %1 besterik erosi. Erosteko asmoa du gainera. Baina Athletic sartzen bada akzio horiek erosi nahian, zergatik erosi %1 hori?
A. Datorren denboraldian UEFAra berriro...
I.A. UEFA dela eta, baditu bere arriskuak. Oso aurkako gogorrak izango ditu, eta esan dezakedan gauza bakarra da Reala ahalik eta hobekien sailkatzea nahi dudala.
A. Realak betidanik izan duen ezaugarrietako bat harrobiaren indartzea da. Azken aldian nahiko bazterturik dagoela ere entzun izan da. Zein egoeratan dago gaur egun harrobi hori?
I.A. Nik ez nuke esango harrobia lehen bezala saintzen dugunik, inoiz baino gehiago zaintzen dugula baizik. Kontuan izan behar da, eta badirudi jendeari ahaztu egin zaiola, inoiz baino gazte gehiago pasatzen direla lehen taldera. Reala zazpi edo zortzi urte luzez jokalari berdinekin aritu zen, eta gaur egun, aldiz, aurpegi berriak sarri ikusten dira.
Realak zorte handia izan zuen bere garaian oso onak ziren jokalariak batera tokatu zitzaizkiolako. Bina hori oso gutxitan ematen da. Gainera harrobitik sortu ziren jokalari berriek ez zuten zer eginik Arkonada eta antzekoen aurrean. Gaur egun alderantziz gertatu da.
A. Zer izan da Realeko lehendakaria izateak suposatu dizun zamarik handiena?
I.A. Kalean lasai ibili ezina. Jendeak ezagutu egiten nau, eta beti galdetzen didate ea zer egin behar duen Realak datorren partiduan.

NORTASUN AGIRIA:
Donostian jaio zen, 1933 ko uztai1aren 31n, «Herreran, eta hangoa naiz, gero Altzara joan nintzen arren»
Zazpi urtez izan zen Gipuzkoako trinkete txapelduna
Realeko jokalaria ere izan zen 6 urtez
Ardo saltzailea, Errioxakoa du gustokoen
1978ko uztailean, eta sei hilabetez, Donostiako alkatetza hartu zuen bere kargu
Duela gutxi ebakuntza arriskutsu bat egin zioten, bihotzean arazoak zituela eta
Hemendik aurrera ahalik eta gehien ibiltzea nahi du, orain astia izango duelakoan dago

Amagoia Iban
34-38

GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
GaiezKirolaFutbolaLehendakari
PertsonaiazALKIZA2
EgileezIBAN1Kirola