Dani Arizala: «Irratiko solaskide asko lagun on bihurtu dira gero»


2021eko uztailaren 19an
Euskadi Irratiko Dani Arizalarekin
Dani Arizala: «Irratiko solaskide asko lagun on bihurtu dira gero»
Gaueko orduetan egunero Daniren ahotsa entzuteko aukera du entzuleak. Baina entzuteaz gain entzuleak irratsaioan parte har dezake eta gaueko ordu horiek era arin batean igaro. Gaueko 12.00etatik 2.00etara bitartean gaua pasatzeko era berezia eskaintzen digu.
ARGIA. Zein da zure saioaren helburua?
D. ARIZALA. Nik uste bizitza bezalakoa dela, ez dakit zein den helburua, baina argi dut zer den nahi ez dudana. Ez nuke nahi irratsaio hau bere horretan geratzea, zubi bat izan behar da. Zubia bai errealitatea eta entzulearen artean, ametsak eta entzulearen artean eta baita entzuleen artean ere.
A. Zer da irratsaio honetatik beti gogoratuko duzun zerbait?
D.A. Zorionez uste dut irratsaio honetatik atera dudana laguntasuna izan dela. Irratsaioa oso aberatsa eta zabala da, jende asko gonbidatzen dugu. Gonbidatu hauek, irratian solaskide izan direnak, irratsaioaren ondoren lagun onak izan dira. Irratsaioa amaitzean, etekin garrantzitsuena aberastasun pertsonala izango da. Beti gogoratuko ditut irratian egindako lagun minak.
A. Zergatik ez duzu aurpegia azaltzea nahi?
D.A. Irratia magia delako, ametsen mundua delako. Gaur egun guztia emana eskaintzen digute eta ondorioz ametsen mundua mugatu egiten da, horregatik ez dut azaldu nahi, ametsen mundua ez mugatzearren. Bestetik, nolabait ere kontra egiteagatik ere bada, kontra egitea atsegin dut.
A. Irratian beste era bateko saio bat egin nahi zenuke?
D.A. Bizitza ezusteez betea dago eta egunero gauza berriak gertatzen dira, ondorioz, beste saio bat baldin badator, ongi etorria. Hala ere, gustora nago saioan. Saioa oso zabala da eta bide asko irekitzen dizkit gauzak egiteko eta beraz denetatik apur bat egiten dut.
A. Zergatik uste duzu entzuten dela irratia gauetan?
D.A. Egia esan, ez dakit, baina pentsatzen dut batzuek ezin dutelako lo egin, beste batzuek gaueko turnoan ari direlako. Baina pentsatuko nuke programaren filosofiarekin bat datozelako ere entzuten dutela irratsaioa. Filosofia hau saioan aipatzen dugun esaldiak laburtzen du: itsasoak isuritako olatu guztiak berdinak ez direlako.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
PertsonaiazARIZALA1
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude