argia.eus
INPRIMATU
Claude Iruretegoiena, «Oinakari» taldearen zuzendari eta ikertzailea.
2021eko uztailaren 23a
Claude Iruretagoienarekin euskal dantzei buruz
Claude Iruretegoiena, «Oinakari» taldearen zuzendari eta ikertzailea.
"Taldeek berek galdu dute ikuslegoa"
ARGIA. Orain arte Dantzari Eguna lparraldean antolatzen zenean Lapurdin izaten zen; aurten, ordea, Zuberoan izan da.
C. IRURETAGOIENA. Azken hogei-hogeitamar urteetako joera nagusia bi talde aitzindari izan eta gainontzekoak atzetik joatea izan da. Galtzear zeuden dantzak berreskuratu eta plazaratu egiten ziren. Orain, berriz, Hegoaldeko hainbat ikertzaile –Juan Antonio Urbeltz, adibidez– eta jenderekin izandako harremanei esker, ikuskizun berriak antolatzeko gai izan gara. Gure kasuan, Argia taldearen zuzendariak buruturiko "Zortziko" muntaian parte hartzen dugu. Gainera, ohizko dantzez gain –Zuberoako maskarada da ezagunena–, beste herrialdeetako dantzak ere ezagutzera ematen saiatu gara. Orain bi urte hildako Betti Beteluk hasitako bidea jarraituz. Lapurdiko dantzen azterketa sakona egin dugu: ihauteri dantzak...
A. Eta ba al dago ikuslegorik?
C.I. Neure ustez, dantza taldeek berek galdu dute ikuslegoa; izan ere denek dantza berberak erabiltzen zituzten eta ez zegoen herritasunik Ikerketa mailan egindako ahaleginari esker, taldeen errepertorioak zabaltzea lortu dugu, antzinako dantzak berreskuratu ditugu... Horretaz gain, Biltzarrak, ikuskizunak ezezik, herriz herri dantza ikastaroak ere antolatzen ditu. Oso gauza xelebrea gertatzen ari da: jendeak, plazer hutsez ikusten du. Gero eta gehiago dira herriko plazan edo lagunartean aritzeko ikasten dutenak. Dantzazaleak emeki emeki ugaltzen ari dira berriro.
A. Eta diru laguntzarik jasotzen al duzue?
C.I. Udalek eta Departamentuak zerbait ematen dute baina jazkiak ordaintzeko ere ez da iristen. Taldeak ikuskizunetan jasotzen dutenarekin bizi dira. Diru iturria, bestalde, Hegoaldeko taldeekin elkartrukean aritzea izan daiteke.
45

GaiezKulturaDantzaEuskal Dant
GaiezKulturaDantzaTaldeakOINAKARI
PertsonaiazIRURETAGOI1