argia.eus
INPRIMATU
Joxe Mari Isasti: «Ekimena dagoenez euskal kultura ez dago hain gaizki»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Joxe Mari Isastirekin kulturaz
Joxe Mari Isasti: «Ekimena dagoenez euskal kultura ez dago hain gaizki»
Duela zortzi urte hasi zen Joxe Mari Isasti EITBn lanean eta bera, badaki euskal komunitabideetan lan egitea zer den. Gaur egun ostegun eta ostiraletan 19.00ak eta 20.00ak bitartean kultur saio bat egiten du «Euskadi Irratian». Berarekin solasean aritu gara irratia eta kulturari buruz.
ARGIA. Zein da zure saioa egiterakoan aurkitzen duzun zailtasun nagusiena?
J.M. ISASTI. Normalean, irrati honetan gertatzen den bezala, eta euskal komunikabideetan izan ohi denez, jende euskalduna aurkitzea zaila da. Zenbait gaitan ez da erraza.Ni orain kultur arloan nabil eta eta badaude zenbait kultur ekitaldi garrantzitsuak izan daitezkeenak, baina bertan jende euskaldunik ez dagoena.
A. Euskal Herrian askotan euskara eta bere inguruak kultur arloan sartzen dira, beste herrialdeetan gertatzen ez den bezala. Zein izan daiteke, zure ustez, honen arrazoia?
J.M.I. Nik uste euskara kulturatik kanpo dagoela, baina kultura hain zabala izanik ezin ditatzakegu espektakuloak eta antzekoak kulturan sartu, are gutxiago Euskal Herrian. Euskara eta kultura elkarrekin joan dira, edo behintzat horretan saiatzen gara. Askotan euskararen inguruko zenbait ekitaldi eta mugimendu kulturan sartzen ditugu, beharbada beste tokietan leku handiegirik ere ez dutelako. Hau hizkuntza normalizatu gabe dagoelako gertatzen da.
A. Egunero euskal kulturaren munduko berriak biltzea erraza gertatzen al da?
J.M.I. Ez da erraza izaten, baina boladak izaten dira. Adibidez udaberria ez da garairik txarrena izaten, baina tarteka izaten dira lehorte batzuk. Hala ere normalean beti izaten da ekitaldi edo istorioren bat eta ez da hain zaila izaten hamar minutuko tarte bat betetzea.
A. .Nola ikusten duzu euskal kulturaren mundua orokorrean?
J.M.t. Gaur egun ez dut egoerarik txarrenean ikusten, jendea diru falta eta bestelako arazoak direla eta kexu da baina ikusten da iniziatibak badaudela. Gero ikusi beharko da hauek zein mailataraino laguntzen diren. Taldeak sortzen dira eta edozein herrisketan ere aste kulturalak egiten dira. Ekimena dagoen momentutik ez dut uste euskal kultura hain gaizki dagoenik. Ez noa esatera ondo dagoenik ere, baina hain gaizki ere ez dago, esperantzarekin behintzat.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrEsatariak
GaiezKomunikabidElkarteakEITB
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazISASTI2
EgileezYARZA1Komunikabid