argia.eus
INPRIMATU
«Nere Garaian Everestera Joateko Aukera Izan Banu, Joango Nintzatekeen»
2021eko uztailaren 27a
Xebe Peña mendizaleari elkarrizketa
Xebe Peña
«Nere Garaian Everestera Joateko Aukera Izan Banu, Joango Nintzatekeen»
Xebe Peña dugu Euskal Herriko mendizaleen aitona. Gaur egun 84 urte ditu eta duela hiru Mont Blanc-aren gailurra lortu zuen bederatzigarren aldiz. 1908tik hona, euskal historia mendi gailurretik ezagutu eta bizi izan du. Duela bizpahiru aste Tolosako Hamalau Orduetan parte hartu zuen, eta baita bukatu ere.
ARGIA. Noiztik zabiltza mendian?
XEBE PEÑA. Gazte gaztetatik geldi ezina izan naiz. Atletismoa egiten hasi nintzen, Tolosan, 1921ean Espainiako lehendabiziko stadiuma eraiki bait zen bertan. Goizeko seietan Berazubira joaten ginen entrenatzera; egunero, berdin zen eguraldi txarra egin ala ez. Han izaten ginen seietatik zazpi t'erdiak arte. 15 urtetik 18ra bitartean horretan aritu nintzen. Mendira ere joaten nintzen, baina oso gutxitan.
1926an Tolosako mendigoizaleen elkartea sortu zen eta partaidea egin ninduten. 1927an 200etik gora partaide ginen. Tolosan, bestalde, oso inguru menditsua dugu. Aitzgorri Aralar... Durangaldera ere abiatzen ginen. Indalecio Oianguren Eibarreko argazkilariarekin joaten nintzen astelehenero, jai izaten bait zuen, eta Tolosatik Eibarrera trenez joaten nintzen berarekin mendira joateko. Bi eserleku zituen kotxez joaten ginen Durangaldera eta atzeko partean -'ahítepudras' izena zuen -bere tresna guztiak eramaten zituen; antzinako kamara zahar eta handi horiek, tripode eta guzti. Eta berarekin Durangalde ia osea ezagutu nuen, 18-19 urte nituen.
A. Eta gerra etorri zen.
X,P, Bai, Tolosatik alde egin behar izan genuen. Erreketeak Nafarroatik sartu ziren eta alde egin behar izan genuen hiru anaiok. Zumaian hilabete egon ginen eta gero Bilbora alde egin genuen, izeba baten etxera.
Jose Antonio Agirrek Eusko Jaurlaritza eratu zuenean Gernikan egon nintzen eta Ekonomiako Kontseilariarekin, Eleodoro Latorrekin, aritu nintzen lanean. Baina gero Telesforo Monzonekin topo egin nuen. Telesforo lehendik ere oso laguna nuen, Tolosara etortzen zelako euskara ikastera. Bergarako zinegotzia zen eta behin gaueko 12etan deitu zioten telefonoz, Tolosan ataltzen ari ginela, hurrengo egunean 8etarako bertan egotea ea posible al zuen esanez. Garantia Konstituzionalen Auzitegirako botoa eman behar zuen. Xehe, joan gaitezke oinez? galdetu zidan. Eta horrela egin genuen. Ernio azpitik Azkoitiraino. Handik Elosuara igo eta Bergarara jeitsi ginen. Telesforok azkenean ezin zuen. Oso nekatuta zegoen. eta Bergarako alkateari Telesforo bazetorrela eta pixka bat itxaroteko esateko aurreratu behar izan nintzen.
Bilbon aurkitu nuen berriro, gerra garaian jada, eta Eleodoro Latorrerekin ari nintzela esan nionean "bihartik aurrera nerekin egongo zara" erantzun zidan berak.
A. Baionan egon zinen errefuxiatuta. Nolakoa izan zen esperientzia hura?
X,P, Baionara joan baino lehen nere anaia topatu nuen Gorbean, gudari zegoela? eta joan eta berriro bere bila bueltatu nintzen. Bilbotik, autoa koltxoi pare batekin babestuta, Erriberatik ibili ginen nere anaiaren bila. Handik Santanderrera joan ginen, eta bertatik Baionara berriro. 12 pertsona atera ginen itsasuntzi batean ezkutaturik. Haien artean, Segundoko 0laeta.
A. Iparraldean errefuxiatuen fitxak egiten zenituen.
X,P, Errefuxiatu guztiek fitxa bana zuten 11 daturekin. Lanbidea bilatzeaz arduratzen ginen baita... Dena kontrolaturik genuen. Alemaniarrak sartu zirenean ere askotan pasatu nintzen Hegoaldera, jendea ekartzen eta eramaten. 1946an Madrilen hiru urte egon eta gero Bilbora etorri ginen.
A.- Aurten Hamalau Orduak egin dituzu, baina 1926an II edizioan ere parte hartu zenuen.
X,P, Bai, gauza asko aldutu dira, batez ere jende kopuruari dagokionean. 1925ean, lehendabizi antolatu zirenean, 14 pertsona aurkeztu ziren. 1926an hamahiru izan ginen. Aurten, 1.675 pertsona iritsi dira helmugara.
A. Oso desberdinak dira oraingo eta lehengo mendizaletasuna?
X,P, Bai. Lehen ez genuen mendira joateko erraztasunik. Trenez mugitzen ginen. Autobusez egin genuen lehendabizko ibilaldia 1927an izan zen, Tolosatik Moncayo mendira. 22 eserleku zituen eta ez zuen kapotarik. Pirinioetara joateko ere zailtasun handiak genituen... Otsagiraino motor txiki batean joaten ginen.
Bestetik, mendizaletasunak lehengo xarmarik ez du.
A.. Mendizaleen artean batzuetan ematen den lehiaketa ezagutu al duzu?
X,P, Ez zait batere gustatzen. Gu ez gabiltza Joko Olinpikoetan. Ondo iruditzen zait Himalaiara eta beste toki batzuetara espediozioak antolatzea, baina ez ezer frogatzeko, baizik.eta bertako mendiak ere politak izango direlako. Bere garaian bertara joateko erraztasunak izanez gero, ni ere joango nintzatekeen. Horretarako diru laguntzak izateari ondo deritzot, baina nik ez nuke propagandarik egingo inoiz; ezta etxe komertzialen esponsorrez baliatuko ere.
Mendia atsegin zaigulako, ederra delako joaten gara. Amatourrak gara, zaletasuna dugu. Baserrietako jendea ézagutu. Eurekin hitz egin. Hori da mendiak duen izaera polita. Eurekin euskeraz asko mintzatu naiz. Bailara batzuetan oso ondo hitz egiten dute eta barru barruan eramaten dute gure hizkuntza. Mendia egiteari esker, lagunak ditut mundu osoan. Baserritarrak, hasieran, harritu egiten ziren. Eurek herrira jaisteko gogoa zuen eta guk kalea utzita mendira jotzen genuen.
A. Baina zu Aconcaguara ere igo zara, duela gutxi Mont Blanc errepikatu duzu, Kilimanjaro edota Nord Kapp burutu dituzu...
X P Bai. Gerra aurretik Pirinioak gehiena ezagutzen nuen. Nahiko berandu hasi naiz Alpeetara joaten. Jada, Alpeetan mendi gehienak egin ditut... Mont Blancen 12 aldiz egon naiz baina hiru aldiz, eguraldi txarragatik, utzi behar izan dut; Cervino ere lortu nuen, baina Suitzatik. Monte Rosako altuena den Dufour-Spitze igo nuen... Nord Kappen, Noruegiako punturik iparraldekoenean, bi gau egin nituen. Aconcaguan ere osa metro gutxitara geratu nintzen, nerekin igo zen laguna osa gaisorik bait zegoen.
Frantziako Elkarte Alpinoko bazkidea egin nintzen eta Kilimanjarora lehendabizi joan nintzenean eurekin joan nintzen. Eta horrela hasi nintzen munduko beste tokietako mendiak egiten.
A. Joango al zinateke Everestera?
X P Arrisku gehiegi dira nere adinerako. Aurreko Everest espedizioan ea eurekin joatea nahi nuen galdetu zidaten, eta jada denborarik ez nuela erantzun nien.
Myrian Gartzia
NORTASUN AGIRIA:
1908an jaio zen Tolosan. Gerra aurreko Aberri Egunetara oinez joan zen, Iruñera eta Gasteizera. Bere anaia Xabier Euskaltzaina izan zen. lodoarekiko alergia du. 63 kilo pisatzen ditu eta soldaduzkatik ez da aldatu. 200etik gora mendi mapa topografikoek ditu. Oso liburuzalea da eta etxeko txoko guztiek liburuz josita ditu. Aneton 20-25 aldiz egona da.
34-.38

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazPEÑA2
EgileezGARTZIA3Kirola