argia.eus
INPRIMATU
Maribi Ugarteburu: «Errealitatea aldatzeko euskeraren erabilpena bultzatu behar da»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Maribi Ugarteburu, "Egin" irratiko lankideari elkarrizketa
Maribi Ugarteburu: «Errealitatea aldatzeko euskeraren erabilpena bultzatu behar da»
Egin Irratia sortu zenetik bertan dabil lanean, eta hasieran informatiboetan ibili bazen ere, denbora ugari darama goizeko saioa egiten. Saio honek epe ezberdinak izan ditu, eta izena ere aldatu doite. Gaur egun "Kale Gorrian", du izena eta goizero entzun daiteke informazio orokorreko saio hau.
ARGIA. Nola hasi zinen irratian lanean?
M. UGARTEBURU Irratian kasualitate hutsez hasi nintzen. Kazetaritzako 3. maila ikasten ari nintzela irakasle batek klasekoei esan zigun "Egin" irrati bat prestatzen ari zela eta froga batzuk egingo zituztela prestaketa horietan. Talde bat interesaturik agertu ginen eta hona etorri ginen. "Hemen" astekarirako frogak ere egin zizkiguten eta lau lagun bertan hasi ginen idazten. Handik, irratia egina zegonean bertako hiru zuzenean irratira pasa ginen. Hasierako bi hilabetetan informatikoetan aritu nintzen eta gero goizeko saioa egiten hasi nintzen.
A. Zein da saioa egiterakoan aurkitzen duzuen oztoporik nagusiena?
M.U. Agian paradoja bat da, baina gure saiakera da alde batetik orokorki interesa duten gaiak, mundu guztiari interesatzen zaizkionak baina hau egunean gertatzen denarekin orekatzea. Askotan estutasuna hortik etortzen da, egunetik eguneko pultsua jarraitu behar duzu. Egun bateko saioa bukatu bezain pronto biharamunekoa prestatzen hasi behar zara. Erritmo hori eramatea da zailena.
A. Nola ikusten duzu euskaraz egiten den irratigintza?
M.U. Nik kritika txiki batekin hasi nahiko nuke. "Egin Irratia"k ezin du euskara hutsez emititu eta lehenengo gure burua begiratu behar dugu. Gure saioan ere batzuetan gauza bera gertatzen da, gai batzuei buruz euskaraz hitz egiteko oso zaila bait da jendea aurkitzea. Hemen botiko paradoja dago, errealitateak erdaraz egitera bultzatzen gaitu, baina erabilpenaren bidez euskara ez bada bultzatzen ez dago errealitatea aldatzerik. Euskal irratigintzari buruz, nik beste irrati batzuk ikusten ditut eta konturatzen naiz kazetari hizkuntza finko bat oraindik ez dela sortu. Bestetik, batzuetan euskararen erabilera defenditzeko asmo horretan edukia ez da hainbeste zaintzen.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazUGARTEBURU3
EgileezYARZA1Komunikabid