«Estatu espainiarraren paretaren kontra joko dugu Alcalá kasuan ere»


2021eko uztailaren 23an
Jone Goirizelaia, HBko Eusko Biltzarraren parlamentariari elkarrizketa
Jone Goirizelaia, Eusko Legebiltzarreko Parlamentaria HBren Izenean:
«Estatu espainiarraren paretaren kontra joko dugu Alcalá kasuan ere»
Mungiarra dio berak, baina amak Bilbon jaio zela gogora erazten diola ere gaineratzen du abokatu bizkaltarrak. 35 urte ditu. Bi urte daramatza parlamentari gisa, eta 10 zuzenbidean murgildurik. Azken boladan protagonismo handia hartu du politika kostituzionala eta zuzenbidea nahasten diren auzi korapilotsuetan: Etxebarria parkea, El Salto del Negro... Alcalá kasuan ere salaketa partikular gisa dihardu, eta, dioskunez, ekainaren 8an burutu beharreko epalketa udazkenera arte atzeratuko da seguru asko.
ARGIA. Legebiltzarrera puntualki joatea erabaki zenuten, baina ba al duzue parte hartze hori zelanbait arautzen duen erizpiderik?
J. GOIRIZELAIA. Maila horretan lehengoarekin jarraitzen dugu, parte hartzearen erizpideak ez dira aldatu. Gure ustez euskal gizartearentzat funtsezkoak diren gaietan parte hartuko dugu eta horretarako ez dago erizpide zehatzik. Unean uneko aktualitateak agintzen digu noiz joan.
A. Zer inpresio jaso duzu Eusko Legebiltzarraz?
J.G. Legebiltzarre horrek txiste tankera du. Eserlekuak erdi hutsik, dauden parlamentariak egunkaria irakurtzen, edo pasiloetan berriketan... - Bilkura goizeko bederatzietan hasten bada, gu egon garenean behintzat, han puntuan geunden bakarrak gu ginen. Hilean bi bilkura egiten dira, horrez gain, astean batzordeko bileraren bat. Gehiago ez. Beraz, irabazten dutena kontuan hartuta –sarritan agertu izan da prentsan estatu mailan gehien kobratzen dutenak direla– lotsagarria da.
A. Politikoki HB oso bakartua egon da. Eusko legebiltzarrera joaten zaretenean nabaritzen al da hori gainerako alderdietako kideen jarreran?
A. Berba egiten dugu baina normalean beste alderdietako parlamentariekin ez daukagu harreman handiegirik. Gainera mundu hori oso diplomatikoa da. PPk azaldu izan digu bere haserrea. Beste alderdietakoek ere antzera pentsatuko dute baina ez dute horrenbeste erakusten.
A. Alcalá auzian ere akusazio partikular moduan ari zara, epaiketa behin atzeratu zen, nola dago orain auzia?
A. Epaiketáren prestaketa prozesuan badago sumarioaren amaiera doitutako unea. Une honetara helduta, alde batek zein besteak froga gehiago eska ditzake. Orduan, sumarioaren amaieraren ondorengo diligentzia edo eginbideak Ynestrillasen abokatuari pasatzea ahaztu zitzaien eta orain abokatuak prozesu guztia sumario amaierara itzultzea eskatu du; eta, beraz, lehen izan ez zuen aukeraz baliatuz, froga gehiago eskatuk du. Epaiketak ekainaren 8an burutu beharko luke, baina aipatutako arazoak epaiketa atzeratuko du.
Horrez gain, orohar sumarioarekin ados bagaude ere, Estatu espainiarra auzian sartu behar dela uste dugu, eta horretarako Estatuaren erantzukizun subsidiarioa eskatu dugu. Epaileak Estatuari eskakizun hori luzatu behar dio, ea honek bere gain hartzen duen ala ez. Eta horrek ere bere denbora eramango du.
A. Azalduko zenuke Estatu espainiarraren erantzukizun subsidiario hori zertan datzan?
J.G. Angel Duce poliziak atentatuan bere ofiziozko pistola erabili zuen. Horrela dela frogatuko balitz, Estatuaren ardura litzateke. Prozedura formal hutsa da, Estatuak ez duelako hori onartuko, baina garrantzitsua da eskaera hori egitea, bestela gero ezin da egin eta.
A. Ynestrillasen askatasunaren inguruko gorabeherak ere hor daude...
J.G. Bere abokatuari epaiketa atzeratzea komeni zaio. Horrela, espetxeratu zutenetik bi urte iragango liratekeelako, baina ez dut uste askatuko dutenik. Legearen arabera, epaitu barik preso batek ezin du urte hi baino gehiago egin espetxean. Dena den, lau urtera arteko luzapen bat izan daiteke. Orain arte, horrelako kasuetan, terrorismo moduan sailkatzen dituzten kasuetan, espetxe denbora luzatu egin ohi dute. Eta epaiketa luzatuz gero –horrela izango da seguru asko, urri edo azaro aldera burutuko litzateke.
A. Zer itxaroperz duzue epaiketaren emaitzaren inguruan?
J.G. Handirik ez. Guk argi daukagu Estatu espainiarra leporaino sartua dagoela, baina eurek eskuin muturraren kontu isolatu modura utzi nahi dute. Euren asmoetarako, atentatuaren egileak hor daude eta kitto. Atentatua Josu Muguruza hiltzeko egin zen, baina Estatuak, Jon Idigoras eta Iñaki Esnaola hiltzeko izan zela eta Josurena kasualitatez gertatu zela sinestea nahi du. Eurek bazuten Josuren garrantziaren berri, negoziatzen izan zela... Dena den, epaiketa amaitu eta haritik tiraka jarraituko dugu, ea zerbait ateratzen den. Erantzuna aste honetan eman behar digute.
A. Zein da epaileen jarrera?
J.G. Auzia Garzónen eskuetan dago, eta bera epaile justizieroa da. Bere jarrera ona izan da, baina une batetik aurrera, hark ere Estatuaren paretarekin topo egiten du, eta gauzak eskatu arren ezertxo ere ematen ez bazaizu, ez dago ezer egiterik. Amedoren auzian Estatuaren ezkutuko diruarekin hori gertatu zen.
A. Presoen abokatu moduan, oso gertutik jarraitzen duzu euren egoera eta azken boladan inoiz baino gehiago hitz egiten da beraien gainean.
J.G. Presoei dagokienez Ignacio Latierro, lehen PCEkoa zena eta egun PSOEn dagoenak, oraintsu Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean aipatutako berbak aski adierazgarriak dira: "Bakea lortzeko baldin bada, guztia da zilegi". Nahiz eta urte honetarako itxaropen handiak zeuden, presoek argi dute luzarorako izango dela. Espetxeak nekatu egiten du eta preso asko hala daude, baina, hala ere, gatxi dira edozein modutan kalera ateratzeko prest daudenak. Azken hauek zenbat izango diren? 20, 30, 40... Gehiago ez. Zabaltzen ari dena baino askoz ere elkartuago dande.. Gobernuak badaki presoak mugimenduaren alderi ahulena direla, eta beraz, eurez baliatzen da ezker abertzalea zatitu asmoz.
Xabier Letona
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakLegebiltzar
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazGOIRIZELAI1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude