Itziar Azpeitia: «Ez da ikuslerik lortuko eskaintza zabaldu ezean»


2021eko uztailaren 19an
Itziar Azpeitia, ETBko aurkezleari elkarrizketa
Itziar Azpeitia: «Ez da ikuslerik lortuko eskaintza zabaldu ezean»
Duela zortzi bat urte edo sartu zen Euskal Telebistan bekadun moduan, lehenengo promozioan. Geroztik albistegietan ibili da gehienbat, baina beste saio batzuk ere egin ditu urte hauetan zehar. Orain asteburuetan ikus dezakegu «Gaur egun» albistegia aurkezten.
ARGIA. Zu ETB1 eta ETB2ko albistegietan aritu zara. Ezberdintasunik nabaritu al duzu batetik bestera?
I. AZPEITIA. Nik uste dut kazetariaren aldetik ez dagoela desberdintasunik. Desberdintasunak gai aldetik sor daitezke, beti daude diferentziak euskal ikusleek eta erdaldunek nahi dutenaren artean. Guk badakigu gai batzuek harrera hobea izango dutela euskal ikuslearengan, adibidez bertsolari txapelketa batek. Baina uste dut saiatzen garela euskaraz zein erdaraz informazio bera ematen hemengo ikuspegitik. Batzuetan erdaraz egitean euskal ikuspegitik egiten dugula ere leporatzen digute.
ARGIA. ETB1 eto albistegiak ETB2koak baino laburragoak dira, zer deritzozu honi?
I.A. Nere iritziz ez litzateke horrela izan beharko. Baina etxe honek apostua era batera egin du informazio kontuetan. Egia da euskarazko informatiboak gutxiago ikusten direla, baina hor amaiera gabeko zirkutu bat sortzen da: ez bada eskaintzen ez da ikuslerik lortuko. Hau hainbat kazetariri ere gogorra egiten zaigu.
A. Zein da albistegiak egiterakoan aurkitzen duzun zailtasunik nagusiena?
I.A. Nik uste dut medioak berak duela zailtasuna. Egunkari bateko albisteak egiteko magnetofoi txikiarekin joan, eta gero berria idatziko du. Telebista alde horretatik oso konplexua da. Bestetik ere oso erakargarria da. Hala ere telebistan zerbait egiterakoan zu katea luze baten puntu txiki bat zara. Dependentzia teknikoa izugarria da eta zure lana pikutara joan daiteke.
A. Zein baste saio egitea atsegingo litzaizute?
I.A. Ni albistegiez gain beste zenbait saiotan aritu naiz eta argi dago telebista ez duzula benetan ezagutzen beste saioetan ibili ezean. Albistegiak telebistaren atal oso txiki bat dira eta saioak askoz ere betegarriagoak iruditzen zaizkit. Nik ikuslearekin harreman zuzena edukiko lukeen edozein saio egingo nuke. Informazioaren kontuekin gogaituta edo bukatzen duzulako, hain sakona izango ez litzatekeen saio bat egitea gustoko izango nuke.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAZPEITIA2
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude