«Euskaltzaindiak ospea eta legitimazioa baino, pertsona langileak behar ditu»


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Miren Azkaraterekin Euskaltzaindiari buruz
MIREN AZKARATE
«Euskaltzaindiak ospea eta legitimazioa baino, pertsona langileak behar ditu»
Miren Azkaratek 1979an hasi zuen bere lana Euskaltzaindian. Gaur egun, lehen emakume euskaltzain osoa da. 13 urte hauetan, donostiar honek gogor ekin dio lanari: Gramatika Batzordeko, Lexiko Erizpideen Finkapenerako Batzordeko eta Euskara Batuko Hiztegi Batzordeko kidea da hauen sorreratik. Badirudi, sarrerarako hitzaldia Barandiaran eta euskararen ingurukoa izango dela, eta bere tesiaren zuzendari eta laguna den Patxi Altuna aukeratu du aitabitxi bezala. Telebistarako ere kolaborazio batzuk egin ditu.
ARGIA. Emakundek zure kandidatura bultzatu zuen. Zer suposatzen du lehen emakume euskaltzaina izateak?
M. AZKARATE. Emakundekoek Euskaltzaindiari karta bat idatzi zioten, emakume baten izendapena eskatuz, eta Haritxelarren erantzuna izan zen Euskaltzaindiak badituela bideak euskaltzain berriak aukeratzeko, emakume izatea edo ez izatea alde batera utzita.
Neretzat, oraingoz, zoramena suposatu du... poztasun handia ere. Guzti honetaz, orain konturatzen ari naiz. Dena den, nere ustez gauzak bere onetik atera dira. Emakumeen aldarrikapenak ulertzen ditut, baina ez dut uste Euskaltzaindiaren erizpideen artean emakume baten izendatzea edo ez dagoenik. Gauzak aldatu egin dira, eta garai batean, beharbada, bazeuden euskaltzain izan zitezkeen emakumeak, eta ez zituzten izendatu garaia halakoa zelako. Baina gaur egun ez da horrela gertatzen. Orain arte Euskaltzaindian emakumerik ez bada egon, aukera egokirik ez delako eman izan daiteke agian baina ez euskaltzainek emakumeen kontra zerbait dutelako.
A. Komunikabideetan agertutako beste hautagai posiblea Txillardegi izan zen. Zein da zure iritzia berataz?
M.A. Nik asko estimatzen dut Txillardegi , baina hautagai bezala ez zen aurkeztu. Egia da bere aldeko hainbat artikulu agertu direla komunikabideetan, eta bere kandidatura bultzatu nahi izan zela. Baina badirudi euskaltzainek ez dutela horrela ikusi. Edo behintzat ez dute aurkeztu...
A. 1979an hasi zinen lan egiten Euskaltzaindian. Espero al zenuen egunen batean euskkaltzain osoa izatera heltzea?
M.A. Hasieran ez nuen horrelakorik espero, baina gero, egunen batean, beharbada, helduko nintzela pentsatu nuen. Baina ez hain azkar... Dena den, nere buruari ez diot gehiegi planteatu halako edo bestelako erronkarik. Batzordeak eta Lana hor daude, eta ez dut pentsatu hau egiten badut euskaltzain osoa izango naiz.
A. Baina zure ustez, zein izan da zure tranpolina euskaltze osoa izateko?
M.A. Nik uste dut, Gramatilka eta LexkLo Erizpideen Finkapenerako Batzordeetako lanak izan direla eta hauek nere tesiarekin lotura zuzena dute. Azken urteatan gramatika eta lexiko kontuetan burubelarri ibili naiz, eta lexikoa, batez ere, izugarrizko garrantzia hartzen ari da. Beharbada, hau izan da.
A. Euskaltzaindiak erabakiak hartzeko behar duen denbora luzearen ingurukoa aspaldito eztabaida da.
M.A. Euskaltzaindiari beste inungo akademia bati eskatzen ez zaiona eskatzen zaio, eta zuk aipatutako zentzu horretan ni naiz erabaki falta hori sentitzen duen lehena, baina askotan oso desberdina izaten da kanpoan esaten dena eta barruko lan egiteko modua. Euskaltzaindiako lana gure ogi bideaz kanpo egiten den lana da, eta horre k erritmo jakin bat ezartzen du. Euskaltzaindian ez dago liberatuirik, euskaltzainak eurak ere ez. Bestetik, ez da batere erraza erabaki hauek hartzea, eta jendeak ez daki gauza txikienak ere zenbat lan ordu eskatzen dituen. Eztabaidatu, berriro egin... Hala eta guztiz ere, denboraren aurka goaz, eta askotan ezintasuna sentitzen dugu. Oinarri sendo bat izateko denbora asko behar da, baina gaudenak gaude, eta ez gehiago.
A. Euskaltzaindia mitifikatuta al daukagu?
M.A. Badirubi Euskaltzaindia gauza guztien gainetik dagoen zerbait dela, eta ikuspuntu hori denok izan dugu. Bestetik, oso ondo iruditzen zait horrelako erakunde bat edukitzea, hizkuntza batzeko beharrezkoa bait da, nahiz eta akademia ez izan. Bidea markatuko duen eta guztiek onartutakoa den erakunde bat izan behar da, eta zentzu honetan Euskaltzaindiak funtzionatu egin du; eta oraindik ere indarra badauka. Nik ez dakit Euskaltzaindia beste guztiaren gainetikako zerbait den ala ez den. Azken finean, euskaltzainak pertsonak dira, eta mugak dituzte. Eta denbora aldetik oso muga estuak daude.
A. Euskalkien inguruan ere aspaldiko eztabaida euskara batua eta gipuzkeraren inperialismoarena izan da. Duela gutxi euskaltzain batzarrak bizkaiera ere aldarrikatzen zuten.
M.A. Nik ez dakit jendeak horrelako iritziak nondik ateratzen dituen, ez eta Kintanak dituenak ere. Nik dakidanez inork ez du ofizialki esan eseri eta ez jarri edo etorri eta ez jin euskara batukoak direnik. Euskara batuaren lexikoaz inork ez du ezer esan, eta ideia horiek hemen ateratzen dira! Gipuzkoa inguruan euskararen aldeko indar handienak daudelako Argitaletxe nagusiak hemen daude. Itzultzaileen artean edo administrazioaren munduan ari direnak Gasteizen arituko dira, baina azken finean gipuzkoarrak dira denak, eta hitz egiterakoan, idazterakoan, gure euskalkia markatzen dugu. Hiztunak ere badu erantzukizuna bereari eusterakoan eta hori txertatzerakoan amore ez ematerakoan. Ez da Kintana bakarrik, duela gutxi Davantek artikulu bat idatzi zuen gipuzkoarrok Lapurdikoak, Nafarroa Beherekoak eta Zuberoakoak ere hortxe daudela jakin beharko genukela esanez Beste hauek ez lukete hain erraz amore eman beharko, eta eutsi beharko lukete. Beraiena gehiago erabiliz errazago ikasiko genuke, bai guk besteen gauza hatzuk, bai besteek gureak.
A. Zuberera eta behe nafarrera euskalkiak oso egoera larrian daude.
M.A. Egia esan oso irtenbide txarra dauka horrek, jendeak bertatik alde egiten duen neurrian. Zuberoan oso euskaldun gutxi geratzen omen dira milaka batzuk besterik ez, eta egoera honetan oso zaila da bertako euskalkiei eustea. Eskoletan bestalde, ezin da zuberera edo behe nafarrera bakarrik irakatsi, nahitanahiez, euskara batuagoa erakutsi behar da. Arazoa ez da euskararen indar falta, baizik eta bertako gizartearen problema bat, hizkuntza berarekin daramana baina askoz ere orokorragoa dena.
A. Datorren udazkenean, sarrera hitzaldia aurkeztuko duzu, eta komunikabideetan agertu denez, Joxemiel Barandiaran eta euskararen inguruan hitz egingo duzu.
M.A. Oraindik ez daukat batere argi zein izango den nere hitzaldiaren gaia. Astirik ere ez dut eduki horretan pentsatzeko. Gai polita izan zitekela atera zitzaidan galdetu zidatenean eta orain, badirudi dena erabakirik dagoela. Zer dagoen ikusi eta pentsatu egin behar dut... Gustatuko litzaidake, baina Barandiaranen euskarazko idazkiak begiratu beharko nituzke... Ez dakit oraindik hizkuntzaren ikuspegitik zer esan daitekeen. Agian beste gai bati heldu beharko nioke.
A. Badirudi, Barandiaran euskaltzain osoa izendatu zutenean, jende ospetsua behar zutela Euskaltzaindian. Egun, pertsona langileak behar omen dituzte.
M.A. Bai, Euskaltzaindiari ospea emateko. Nik uste dut planteamendu hori zuzena dela. Uste dut Joxemiel Barandiaran behin azaldu zela Euskaltzaindian, eta berriro ez zela azalduko esateko. Izendapena onartu zuen. Ohoretzat hartu zuelako, eta berak zuen ospea ere Euskaltzaindiari emateko. Eta, diotenez, frankismoaren garai horretan akademiak babesa emango zioten izenak eta lanean jarraitzeko legitimazioa bilatzen zituen. Baina gaur egun, egoera zeharo aldatu da. Euskaltzaindiak erabateko onarpena dauka erakunde eta gizartearen aldetik, eta orain lan egingo duen jendea behar du. Eta zentzu honetan, ni identifikatuta sentitzen naiz. Lanerako noa aurrera, eta ez beste ezertarako.
A. Patxi Altuna aukeratu duzu sarrerarako aitabitxi bezala. Zergatik?
M.A. Horrela izatea espero dut, oraindik berari serioski ez esan arren. Bestetik, bera izan da aurkezten nautenetako bat, eta Patxi da azken urteetan gehien animatu eta bultzatu nauena. Nigan ikaragarri sinestu izan du betidanik. Eskerrak azaltzeko modu hat izango litzateke.
A. Dena den, hasieratik pertsona ospetsuez egon zara inguratuta: Koldo Mitxelena, Ibon Sarasola, Patxi Altuna...
M.A. Suerte handia izan dut bizitzan. Behar nituen pertsonak behar nituen momentuan eduki ditut eta, gainera, beraien laguntza osoa izan dut. Inguruan animatu eta bultzatzen zaituzten pertsonak izatea oso garratzitsua da.
Myriam Gartzia
NORTASUN AGIRIA
36 urteKo donostiarra dugu bere familia osoá Bergaraka izan arren
Beti izan da liburuzalea, eta horregatik ikasle fin eta langilearen ospea izan du
Dituen helburuak oso epe laburrekoak dira, eta euskaltzain oso izateak ez du aldaketarik supósatu
Hizkuntzak izugarri gustatzen zaizkio, eta euskaraz aparte hiru hizkuntza menperatu eta beste bi ulertzen ditu
Denetik irokurtzen du, Agatha Christie edo hizkuntzalaritzari buruzko edozein liburu
20-24

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazAZKARATE4
EgileezGARTZIA3Hizkuntza

Azkenak
2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Eguneraketa berriak daude