«Amerikan, Expo gisako gauzak zuriei bakarrik interesatzen zaizkie»


2021eko uztailaren 19an
Xabier Lopez Mendizabal, "Amerika eta Euskaldunak" batzordeko kideari elkarrizketa
Xabier Lopez-Mendizabal, «Amerika eta Euskaldunak» batzordekoa
«Amerikan, Expo gisako gauzak zuriei bakarrik interesatzen zaizkie»
Duela bost mende Amerika aurkitu zutela eta, Euskal Herrian batzorde bat sortu zen kontinente hartan ibilitako euskaldunen eragina aztertzeko. Batzorde horretako partaide den Xabier Lopez Mendizabalen hitzak ekarri ditugu ARGIAra.
ARGIA. "Amerika eta Euskaldunak" batzardeak Juan de Garay, Instituto eusko-argentinarraren ordezkari gisa zaude. Erakunde horren ezaugarriak azal iezazkiguzu.
LOPEZ-MENDIZABAL. Hemen 140 bazkide inguru ginen, baina Margarita Imaz lehendakaria hil zenetik nahiko geldirik dago. Argentinan indar handiagoa du, lauehun bazkide inguru dira. Garrantzi handiko jendea. Orain adibidez, euskal liburuaren erakusketa bat antolatu berri dute. Argentinan bizi diren hirugarren eta laugarren belaunaldiko euskaldunak dira. Gu bezain euskaldunak dira edo askotan gehiago. Espainiar, turkiar, arabiar eta italiarrengandik bereizi nahi dute. Orain beste elkarte bat ari gara bultzatzen Donostian, Argentinar Etxea. Hirurogeitamar bat gara, gehienak duela urte gutxi hona lanera etorritako argentinarrak. Maiatzaren 24ean, hango jai nazionalaren bezperan, Zizurkilen bilduko gara "asado criolo" bat egiteko.
A. Noiz eta nola sortu zen "Amerika eta Euskaldunak" batzordea?
X.L.M. Duela lau urte. Neri Juan de Garay Institutoko ordezkari gisa deitu zidaten, Argentina eta Uruguayko gauzez dakidanagatik. Hamabost-hamasei ordezkari ginen hasieran: RSBAP, BBV fundazioa, EHU, Deustuko Unibertsitatea, Donostia eta Gasteizeko Merkatal Ganbarak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Komertzio, Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Bolibariana elkartea (gurea bezalakoa, baina Venezuelako gaiez arduratzen dena). Gehienak Amerikaz oso gutxi zekiten. Orain zortzi bat gelditzen gara.
A. Zein da batzorde horren eginkizuna?
X.L.M. Urtero diru kopuru bat dugu aurkezten diren proiektuen artean banatzeko. Hasieran, Deustutik eta EHUtik barra-barra etorri zen jendea beka eske. proiektu asko ez ziren batere interesgarriak, beste batzuk bai. Onartu eta lagundu ditugun asko daude: iaz Venezuelako Andeetan espeleologia egiten aritu zirenak informazio zabala ekarri dute, XVIII eta XIX mendeetako euskal migrazioaz ikerketa sakon bat egin da, Baztan eta Iparraldeko artzainek zuhaitzetan egindako idatziez beste lan bat egin da, Xabi Otero argazkilariak liburu bat egin du Labrador lurraldean ibilitako euskal arrantzaleez, Iñaki Zumalde ETBrako bideo batzuk ari da egiten, Fermin Leizaola eta Miren Egaña toponimia aztertzen ari dira, Lope de Agirreri buruzko komikia, filme bat ere egin da. Serioa eta aberasgarria iruditzen zaiguna onartu egiten dugu. Lana polita da. Guztira 30-40 liburu argitaratuko direla uste dut.
A. Abenduan batzordea desegingo da. Egindako lanak izango al du jarraipenik?
X.L.M. Batzordean gelditu garen azkenoi pena iruditzen zaigu urtea bukatzearekin lan hau uztea Amerikako gaiez aholkulari gisa edo jarraitzea gustatuko litzaiguke, bostgarren mendeurrena alde batera utzita.
A. Eta zer iruditzen zaizkizu Amerikako aurkikundearen bostgarren mendeurrena ospatzeko antolatutako ebitaldiak?
X.L.M. Diru asko gastatu da Sevillako Expon. Amerikan zuri asko dago eta besteen eskubide berdinak dituzte. Indigenak berriz oso umilak dira eta behartsuak. Indio enpresariorik edo aberatsik ez duzu ezagutuko. Euskaldun asko ere pobre bizi da Venezuelan eta Argentinan. Zuriek agintzen dute luralde guztiak indioei kentzen joan direlako eta Europara begira bizi dira, horiei baino ez zaizkie interesatzen Erakusketa Unibertsalaren moduko gauzak. Duela urtebete egon ginen ikusten. Enpresa handien pabilioi asko gerorako geldituko dira. Hori ondasun bat izan daiteke hangoentzat. Andaluzian ez dago lan asko eta begiak irekitzeko aukera izan daiteke.
Joxemi Saizar
48-49

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazLOPEZ1
EgileezSAIZAR2Kultura

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude