argia.eus
INPRIMATU
Manu Maritxalar: «Lotsagarria da telebistak boxeoa ez eskaintzea»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Manu Maritxalarrekin boxeoaz
Manu Maritxalar: «Lotsagarria da telebistak boxeoa ez eskaintzea»
Kirol munduan oso ezaguna da Manu Maritxalar, boxeoan ez ezik rugbyan ere aritu zen eta gaur egun arraunketan murgildurik dago. Baina ETBko ikusleek ez dute horregatik ezagutzen, baizik eta Pedro Mari Goikoetxearekin batera "Boxeo Izarrak" saioan aritzen delako.
ARGIA. Nolatan hasi zinen ETBko ``Boxeo Izarrak" saioan laguntzen?
M. MARITXALAR. Boxeatzen ari nintzela elkar hizketa batera joan nintzen eta han Pedro Mari Goikoetxearekin topo egin nuen elkar hizketa bukatuta eta berak hurrengo egunean Tysonen borrokaldian komentario batzuk egitea eskaini zidan. Borrokaldia oso interesgarria zen Mike Tysonek munduko txapeldun izateko aukera bait zuen eta onartu nuen.
A. Zenbait telebistatan boxeoa ez da emititzen, zuk zein iritzi duzu horri buruz?
M.M. Lotsagarria iruditzen zait telebistan bozeoa ez eskaintzea. Telebista publikoak guk ordaintzen ditugu eta argi dago ikusleari eskatzen duena eman behar zaiola. Telebista batekoek kirol bat bultzatu nahi ez dutelako ez emititzea diktadura bat iruditzen zait.
A. Boxeoaren aurkakoak oso kirol bortitza dela esaten dute, zuk zer uste duzu?
M.M. Edozein albistegi eta bestelakoetan askoz ere biolentzia handiagoa ikus daiteke. Bestetik, boxeatzera doazenek badakite zertara igotzen diren eta inork ez ditu behartzen. Ikusleak ere ez dira behartuak.
A. Zu beti kirolaren munduarekin loturik egon zara, ez duzu telebistarekin inolako harremanik izan. Orain telebista barrutik ikusita zer iruditu zaizu?
M. M. Egia esan nik telebistan azalpenak besterik ez ditut ematen, saioa Pedro Marik egiten du. Gustora burutzen dut lana, hitz errazekoa bait naiz. Telebista barrutik ikusita nahiko majoa da, konplexua. Kanporik ikusita ez duzu uste hainbeste jende mugitu behar denik.
A. Boxeolari izateaz gain, leben rugby jokalari izan zinen eta gaur egun arraun munduan ari zara. Kirol huetatik zein duzu gustokoen?
M. M. Nik uste bizitzako beste gauzak bezala bakoitzak bere momentua duela. 13 edo 14 urterekin rugbya zen gehien atsegin nuen kirola. Gero boxeoa ezagutzen hasi nintzen eta filmeetan erakusten duten bezelakoa ez zela konturatu nintzen eta azkenean 40 borrokaldi egin nituen.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazMARITXALAR1
EgileezYARZA1Komunikabid