«Esan nahi dudana idazteko atxaki behar izaten dut»


2021eko uztailaren 19an
Martin Iturbe idazleari elkarrizketa
Martin Iturberen «Zelai ezberdiñetan amets-oihu bedeinkatuak» poesia liburua kalean
«Esan nahi dudana idazteko atxaki behar izaten dut»
Baserritarren eta arrantzaleen munduak agertzen dira "Zelai ezberdiñetan amets-oihu bedeinkatuak», Martin Iturbe Baldaren poesia liburuan. Lana, Sendoa argitaldariak kaleratu du eta bertan, bi munduek gaur egun jasaten duten egoera zaila azaltzen du idazleak.
ARGIA. Nekazal eta arrantza munduak dira zure liburuko protagonistak...
MARTIN ITURBE. Ni Hondarribia herri arrantzalean bizi naiz, baina hala ere. jatorriz nekazaria naiz. Aspalditik neukan nekazaritza nahiz baserriei buruz idazlan bat egiteko asmoa eta Xalbador sariak eman zidan gaia lantzeko aukera eta bidea. Baserriari buruzko poemak egin nituen eta ondoren Hondarribira joan nintzen bizitzera. Hau dela eta, itsasoa eta arrantzaleen egoera gertutik ezagutzeto aukera izan dut. "Xalbador" sariketa atxakiatzat hartuta bi gai horiei buruzko poemak egiten hasi eta horrela idatzi nuen «Zelai ezberdiñetan amets-oihu bedeinktuak". Bertan, bai batak eta bai besteak dituen alderdi neketsuak eta egoera zailak azaltzen dira. Dena den mezua hobeto ulertuko du nekazarien bizitza barruan eraman duenak. Arrantzaleak nekez ulertuko bait du baserritarren alderdi hau eta, aldiz nekazariak nekez ulertuko du arrantzalearena. Bi munduak ezberdinak dira baina mamian oso lotuak daude. Askotan, hitz batekin azaltzan da bizitzaren alderdi osoa eta hitz goxoak agertzen badira ere, esaldi gogorrak ere erabiltzen ditut. Lana eta izerdia batentzat izaten bait da, eta irabazia beniz, beste batek jasotzen du, geldi dagoenak.
A. Ezkortasunez azaltzen dira bi munduak...
M.I.B. Bien egoerak latzak dira. Garai gogorrak pasatu ondoren, nekazaritzan aldaketak izan dira, nekazariak beren artean elkartu direlako eta, aurrerapenak emandako erosotasunari esker? baserria hazi edo behintzat lankideak ugaritu egin direlako. Lehen gai gutxirekin moldatzen zirenak, orain gai askorekin lan egiteko aukera dute. Hala ere, nekazaritza egoera ilun eta zaila jasaten ari da. Europatik etorriko diren lege eta neurrien ondorioz baserri asko itxi beharrean bait daude. Etorkizuna beltza ikusten dut berez estutasunez josita dagoen mundu honetan. Garaiak ere aldatu direla argi dago eta orain atzokoari lotuta ez dago egoterik. Atzokoak duenari eutsi bai, baina gaurkoaren gaurkotasona beharrezkoa da. Baserritarra gainera, bakartia izan da betidanik eta bakartia izatearekin gaur egun, ez dago aurrerabiderik.
A. Naturaren aldarrikapena agertzen da poemetan ere
M. I. B. Haurra nintzenean baserrian bizi izan nituen amets eta lurrarekiko loturak erabiltzen ditut, bertan bizi direnen buruhausteak eta arazoak adierazteko. Naturarekiko lotura eta naturak berak duen edertasuna azpimarratuz, baita naturaren zailtasunak eta bera eta gizonaren borroka ere. Azkenik itxaropena agertzen da baserria eta nekazariaren arteko elkar hizketan. Nekazariak bihotzean darama baserria baina beste zerbaiten beharra duenez, ezinbestekoa ikusten du bertatik joan behar izatea.
A. Poesiazgain nobela eta ipuina landu dituzu ere...
M.I.B. Idazlea baino, mihi astintzailea edo hizlaria naiz. Hala ere. prosaz idazteko egokiagoa nintzela uste nuen, baina lehiaketetan poemak saritu dizkidate prosa lanak baino askoz ere gehiago. Idaztea zaila izan da beti neretzat. Esan nahi dudan zerbait idazteko atxakia behar izaten dut, sariketak kasu. Horiei esker egin ditut lan asko.
A. Zer iruditzen zaizu Euskal Herrian egiten den poesia?
M.I. B. Ni autodidakta naiz eta ez dut ondo ezagutzen hemen egiten dena. Jende asko ikusten dut mundu horretan oso sartuta dagoena eta inbidia ematen didate. Nahikoa idazten dela eta jendea bizitasunez dabilela iruditzen zait. Gauzak egin behar dira, egiten ez denean ez bait da ezer izaten. Egiten direnetatik, nereak horien artean, denak onak izango ote diren ez dakit, baina asko egin eta saiatuz gero, gauza on asko ateratzen da. Agian. garai bateko berotasuna pasatu egin da eta beharbada bide errazena aukeratzen dugu orain. Bestalde, poesia gutxi irakurtzen bada, euskal poesia oraindik neketsuagoa izango ez ote den da nere kezka.
Joxi Goikoetxea
48-49

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakITURBE5
PertsonaiazITURBE5
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude