argia.eus
INPRIMATU
«Artisten Kreazio Prozesua Bultzatu Eta Eragilea Dugu Helburu Nagusia»
2021eko uztailaren 19a
Xanti Eraso, Donostiako Artelekuko zuzendariari elkarrizketa
Xanti Eraso, Donostiako Artelekuko Zuzendaria
«Artisten Kreazio Prozesua Bultzatu Eta Eragilea Dugu Helburu Nagusia»
Aurtengo programari azkeneko ikutuak ematen ari dira Donostiako Artelekuko arduradunak. Beste askoren artean, dagoeneko martxotik aurrera "Neguko taller baterako eskultura" tallerra prestatua daukate. Arte garaikidearen belaunaldi berrien harrobia Artelekutik pasatzen da
ARGIA. Zuzentzen duzun Artelekuri buruzko ikuspegi global bat emaiguzu.
XANTI ERASO. Arteleku ez da erakusketa gela bat, eskola edo antzekorik. Berezia dela uste dut, eta berezia izatea nahi genuke g.ainer.l. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez sortu zen orain dela 4 urte t'erdi, eta sorreratik bertatik, arte garaikidearen barruan administrazio publiko batetik orain arte ezagutu gabeko interbentziorik izan du. Batetik, tailer ugari antolatzen ditu, eta bestetik artista gonbidatu asko ere ekartzen ditu, profesionalak, bertakoekin harremanak estutzeko aukera izan dezaten. Era berean, tarteka gai guztietako mintegiak, hitzaldiak, mahainguruak, eta abarrekoak antolatu ohi ditu, eta horrekin batera dokumentazio zentroa, biltegia, eta mendeko liburuekin espezialdutako liburutegia ere eskaintzen du.
A. Nola dago zaindua artistarekiko harremana?
X.E. Hausnartzeko tokia ere bada Arteleku. Espazio bat, zentro bat. Horixe bait da duen funtzio nagusia. Gure helburua artistari ahalik eta eskaintza zabalena egitea da: lokalak, materiaIak, mintegiak, ekipamenduak, mabainguruak, artistai ezagunak... artisten kreazio prozesua bultzatzea da gure helburu nagusia, ez artisten lanak erakustea galeriek ohi duten bezala? baizik eta artistak daukan prozesu kreatiboa bultzatu eta eragitea. Hauxe ahalbideratzea da Artelekuren promiazko helburua. Kreazio prozesuan zentratu, helburu komertzialetan sartu gabe. Promozio lanik ez dugu egiten, eta gehienez ere, bertako artisten lanak katalogo bidez ezagutzera baino ez ditugu ermaten.
A. Zeintzuk dira aurten Artelekuk eskainiko dituenen artean ekimen aipagarrienak?
X.E. Erdi epera ditugun asmoei begira (oraindik aurtengo aurrekontuak aprobatu gabe daudela ahaztu gabe), "ohizkoak" eskaintzeaz gain, beste batzuen artean, maiatzerako bideo aste bat, antolatzekotan gara, eta tailerren artean, bat berezia, egungo fotokopiagailu eta faxen bidez egindakoa daude. Arte garaikidearen barruan ahalik eta egitaraurik irekiena eskaintzen saiatzen gara, eta azpiegitura oso bat eskaintzeaz batera, artistak gaurko pentsamenduaren bidetik jotzera bultzatzea da gure erronka. Artelekuren ikuspegitik oso ondo bereizita daude zeintzuk diren, batetik, kreazio prozesua bultzatzen duten ekipamenduak, eta bestetik, zeintzuk diren bukatu den prozesua bultzatzeko ekipamenduak. Dudarik gabe, aurrenekoetan dugu indarrik eta ahaleginik handiena.
A. Erakunde publikoengandik Arteleku bezalako esperientziarik ez da ohizkoa. Guggenheim museoaren kasua hor dago, aurrekontu murrizketak...
X.E. Egia da, nere iritziz, alor honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak izandako jokaera argiena gurekikoa izan da. Artista askok ere iritzi bera daukate. Guggenheim museoari buruz, ia egunero zerbait desberdina plazaratzen da, eta ia inork ez daki zertan ari diren edota zer nolako negoziaketak ematen ari diren. Zer atera den aurrera eta zer ez. Nik hori argitzea eskatuko nuke; zenbat diru erabiliko den, zein motatako bilduma izango den, zeintzuk izango diren arduradunak, erosketak nola egingo diren, zein kriteriorekin... azken batean, ez dakigu ezer. Eta ea egia den horren atzetik birmoldaketa etorriko dela, "Bilboko dinamizazio soziala", eta zertan; hau dena egia baldin bada, esan dezatela. Nere ustez, hemengo artistekiko harremanak errazteko balio beharko luke, eta hemengoekin batera hainbat esperientzia aurrera eramateko.
A. Zein mailatan dago bertako arte garaikidea Europakoaren aldean?
X.E. Artista pila dago Euskal Herri osoan barrena, uste baino gehiago. Une honetan belaunaldi historiko bat dago, guztiz finkatua. Gero, atzetik beste bat dator, nahiko garrantzitsua, eta azkenik, gazte asko ere badatoz. Madriletik etorri berria naiz, eta hango erakusketa batzuetan hemengo artista gazteak ere aurki daitezke. Pello Mitxelena eta Alberto Oiartzabal gipuzkoarrak, esate baterako, "La Caixa"k antolatutako erakusketa baterako aukeratu dituzte. Hemen une honetan dagoen artea Estatu espainiar zein Europakoaren mailan dago, dudarik gabe. Ezin da gehiago eskatu, baina ezta gutxiago ere.
Patxi Sarriegi
56-57

GaiezKulturaArteaAretoakBesteak
PertsonaiazERASO1
EgileezSARRIEGI1Kultura