argia.eus
INPRIMATU
Maribel Aizarna «Informaziorako joera berezkoa dela uste dut»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Maribel Aizarnarekin ETBko bere lanaz
Maribel Aizarna «Informaziorako joera berezkoa dela uste dut»
Duela 9 urte hasi zen Maribel ETBn lanean eta ordutik hona informazio zerbitzuetan ibili da lanean. Era guztietako albistegi eta informazio saioetan aritu da orain arte. Orain ETBko gaueko azken albistegia aurkezten dabil eta badu dirudienez esparru honetan jarraitzeko asmoa.
ARGIA. Beti ibili izan zara albiste zerbitzuetan. Ba al dago horretaraho arrazoi berezirik?
M. AIZARNA. Kazetaritza ikasketak amaitzean: ETBn sartu nintzen eta hona iritsi nintzenean albiste zerbitzuetan hasi nintzen eta oraindik ere hemen nabil. Hala ere uste dut informaziorako joera naturala dela, eta horregatik lan egin dut beti albistegietan.
A. Gero eta gehiago erabiltzen da eritzi kazetaritza. Zuk zein eritzi duzu honi buruz?
M.A. Nik uste informazio eta eritzia banatu egin behar direla. Ongi bereizi behar da noiz ari den pertsona bat eritzia ematen edo informazioa eskaintzen. Hala ere ez naiz interpretazioaren aldekoa; albistegietan berri hutsak eman behar direla uste dut. Baina bestetik argi daukat informazio huts hutsa ematerik ez dagoela.
A. Zein da informazioaren alorrean dabiltzanetatik gehien atsegin duzun pertsona edo saioa?
M.A. Bertakoen artean ez nuke bat aukeratu nahi, besteak baztertzea izango litzatekeelako, eta nik guztiak onartzen ditut. Baina atzerritarren artean Frantziako telebistan asteburuetan albistegiak aurkezten dituen Claire Chazal oso gustoko dut.
A. Zailtasun berezirik al du gaueko "Gaur Egun" egiteak?
M.A. Gure kasuan bai. Agian TVEko gaueko albistegia egiteak ez dakar eguerdikoak baino zailtasun handiagorik, baina ETBn bai. Alde batetik albistegirik luzeena da eta egiten den orduan oso jende gutxi dago Iurretan. Bestetik egunero albiste den euskaldun bat lortzea zaila bada, are zailagoa gaueko ordu horietan Iurretaraino ekarri ahal izatea.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazAIZARNA2
EgileezYARZA1Komunikabid