«Lur erosleak ez dira euskaldunak baina sailtzaileak bai gehienetan»


2021eko uztailaren 21ean
Albert Pery, Ziburuko auzapez sozialista:
«Lur erosleak ez dira euskaldunak baina sailtzaileak bai gehienetan»
Albert Pery 1965an ekin zion politikari. 1971an, gaur egun ezagutzen dugun alderdi sozialista sortu zutelarik, bertan jarraitu zuen bere militantzia, François Mitterranden gidaritzapean. Ziburuko herriko etxean oposizioan luzaz egin badu lan, lehenbiziko tokian dugu orain, bere herrian gestio berria bultzatu nahian.
A. Datorren martxoan hauteskunde erregionalak iraganen dira. Horiei begira optimista al zaude?
A.P. Hautekunde horiek alderdi sozialistarentzat garai txarrean iraganen dira, egoera orokorra ez bait da funtsean gure alde, baina 1993an Parlamenturako hauteskundeak izango dira, eta ordurako momentu txar hori gainditua izango dugula iruditzen zait. Izatez optimista naiz.
A. Erraza al da auzapez sozialista izatea Ipar Euskal Herri eskuindar batean?
A.P. Beti oposizioan egotea borroka latza da, ideiak ez bait dira pasatzen, ditugun kontzeptzioak ez dira onartzen. Beraz, orain dudan lekutik beste lan mota bat egin dezaket, nere kontseiluan gehiengo nagusia daukadalako. Egia da Ipar Euskal Herria orokorrean eskuindarra dela. Elizak bere ardura ere izanen duela iruditzen zait, baina ardura hori ere ez da betirako. Horrelako egoerak ezagutu ditugu beste lekuetan, Bretainan adibidez, orain dela 15 urte eskuindarra zen, egun gehienbat ezkertiarra da.
A. Ziburun ere langabetuen kopurua inpotantea da. Zer nolako metodoak erabiltzen dituzue egoera hau aldatzeko?
A.P. Hori ez da gure eskuetan bakarrik. Aterabideak aurkitzeko momentuan egoera ekonomiko orokorrari begiratu behar zaio, bai nazionalari eta baita mundialari ere, merkatua zabaldu egin bait da. Guk proposamen batzuk egin ditugu lokalki. Beraz guri dagokigu ideia berriak atzematea, produktu apailatu bat eskaintzea. Ziburun egoera horri aurre egiteko ez zen orain arte pentsaketarik egin, egoera honetara ailegatu baino lehen antolaketa berri bat aurkitzen edo ate berriak zabaltzen ez zen inor saiatu. Aintzineko urteetan aktibitate ekonomiarentzako eremurik prestatzea ez zitzaien gogora etorri, eta orain falta da. Beraz, hortan gabiltza: lur antolaketaren planoarekin. Etorkizuna prestatu behar dugu, eta gaur, bihar hurbildu nahiko duten enpresak errezebitzeko. Bestalde, elkarte bat sortu dugu langabezian daudenei laguntza bat emateko. Ez dira epe luzerako lanpostuak, baizik eta laguntza eskain dezakeen zerbait. Ez da horrekin bakarrik konponduko arazoa, baina zerbaiten egiten saiatzen gara. Ez dugu turismoa baztertzen, jende asko bizi bait da horretaz. Hori ez balitz langabezia kopurua okerragoa litzateke, baina ez dugu hori egin nahi bakarrik ere, eta lanpostuak sortuko dituzten egiturak ekar erazi nahi ditugu. Baina hor erran behar da lurraren prezioa gora doala, eta eremu berri batzuk erosten ditugularik, aurrera begira gehienetan inbestizamendu pisutsua izaten da.
A. Zer diozu azken urte horietako lurren prezio igoeraz?
A.P. Askok espekulazioaz hitz egiten dute, baina hortaz lasai hitz eginen dut, zeren norbaitek erosten duelarik, beste norbaitek saltzen dio. Lur erosleak ez dira euskaldunak baina saltzaileak bai gehienetan. Euskaldun batek beste euskaldun bati lurra prezio apalagoan saltzeko parada duelarik, kanpoko batek gehiago proposatzen diolarik, prezio hoberenean saltzeko zalantzarik ez du. Kanpotarra ez da erruduna. Arazo horrek pentsaketa kolektiboa eskatzen du. Kostaldeko lur jabeduna urrezko domina baten gainean bizi da. Eta beraien ondasunetaz ahal adina diru ateratzen saiatzen direnak ezin ditugu kondenatu. Bistan da guri ere badagokigula arduradun publiko garenez joko horretan sartzea, eta nolabait mugatzea.
A. Uste al duzu kostaldeko urbanizazio plangintza orokorra beharko litzatekeela eraikuntza mugatzeko?
A.P. Nik uste dut herri batzuren arteko lur antolaketaren armonizazio lan bat egin litekeela, adibidez Donibane Lohitzune, Ziburu, Urruña eta Azkaine artean, herri horiek elkarri lotuak bizi bait dira. Errazago da batzuen artean antolaketa berriak eraikitzea. Ez lioke gainera ezer kenduko bakoitzaren berezitasunari.
A. Interesatzen al zaizu euskal kultura?
A.P. Bai, nola ez. Ziburun sortu naiz, nere familian denak sortu gara Euskal Herrian. Euskalduna sentitzen naiz. Nere alderdian ere euskara defenditu izan dut orain dela urte asko, ez zidaten kasurik egin, beraz pozten naiz ikastolak garai hatan sortu izana. Nik euskara eskola publikoan sartu nahi nuen, gaur egun Ikas BI bada, lehenago sortu behar zen hori.
A. Autodeterminatzeko eskubideak balio ote du, zure ustez, euskaldunentzat?
A.P. Ez diot galdera horri erantzunik eman nahi. Azken hilabete horietan aldizkari abertzaleetan parekatzeak egiten direla, Jugoslabian gertatzen denarekin esate baterako. Nere ustez parekatze batzuk zailak dira, estatu guztiek beren historia dute. Ezin da Euskal Herria nazio independentea balitz bezala imajinatu. Historia ez doa hortik. Maastricht-en arabera, defentsa amankomun bat ukanen dugu, hortik joan behar dugula uste dut.
Ixabel Etxeberria
Albert Pery sozialista, eta bere emaztea aldamenean. (Argazkia: Tala).
Albert Pery bizkarrean tirokatu zuten telebista ikusten ari zelarik. (Enbata aldizkaritik hartutako argazkia).
10-11

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSF
PertsonaiazPERY2
EgileezETXEBERRI14Politika

Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude