argia.eus
INPRIMATU
"Bizitza nerea zela uste nuen ezin nuen sinetsi"
2021eko uztailaren 16a
Mari Jose Zaldua, bihotza trasplantatutako 26 urteko donostiarra.
"Bizitza nerea zela uste nuen ezin nuen sinetsi"
Bi urteko alabaren ama, orain dela bi urte, 24 urterekin, bihotzeko trasplantea egin zioten. Iruñeako Klinika Unibertsitarioko berrogeigarren trasplantea bazen ere, bertan egindako lehen emakumezkoa izan zen. Gaur egun ia bizimodu normala egiten du.
ARGIA. Bizifnodua aldatuko zitzaizun...
M. J. ZALDUA. Bai, lehen ikasi eta lan egiten nuen. 23 urterekin bizitza nerea zela uste nuen, ezin nuen sinetsi, baina minez hasi nintzen, angustiak zirela esaten zidaten bihotzean. Zerbait neukala ikusi zidaten arte. Nik ez nuen ezer nabaritzen, baina medikatzen hasi behar izan nuen, poliki bizimodua aldatzen. Zaindu behar nuela, oso gaizki jarri nintzen arte.
A. Zertan ari zinen orduan?
M.J.Z. Bilbon lanean ari nintzela oso gaiso jarri nintzen eta ingresatu behar izan nuen. Iruñera eraman ninduten eta neukanaz konturatzen hasi nintzen orduan, gogorra izan zen.
A. .Nola hartu zenuen?
M.J.Z. Sendagileak esan zidanean ez nuen gaizki hartu. Bi aukera baino ez nituen: trasplantea egin ondo aterako zen ustean ala ez egin, eta heriotza berandu baino lehen iritsi zain egon. Ez nuen batere dudatu. Trasplantea egin baino lehen ezkondu nintzen, eta alaba eduki behar nuela konbentzitua nengoen eta ekarri egin nuen. Zazpigarren hilabetean zesareakin jaio zen, etxera etorri eta hogei egunetara oso gaizki jarri eta segituan ingresatu behar izan nuen. Bi hilabetetara trasplantea egin zidaten.
A. Zertan aldatu zaitu transplanteak?
M.J.Z. Erabat aldatu nau. Dena desberdin ikusten dut. Oso gogorra izan da baina merezi izan du. Ez nintzen ezertaz enteratu baina izugarria izan da.Orain orduak eta orduak pasa ditzaket hitz egiten, neretzako bitala da guzti hori.
A.- Zer esango zenioke transplantearen zain dagoenari?
M.J.Z.-Lehenbailehen egiteko, eta ilusiorik handienarekin. Eta esnatu eta gero kalera ateratzeko ahal duen guztia borrokatzeko.
A. Eta kaleko jendeari?
M.J.Z Inor ez dagoela trasplantearen beharraz libre esango nioke. Nik ere ez nuen ezer, eta urte batean trasplantea egin behar izan nuen. Jendeak kontzientziatu beharko luke, emaileak behar dira, oraindik ere organoaren zain hiltzen den jendea badago; hori denon artean konpondu beharko genuke.
21

GaiezGizarteaOsasunaBesteak
PertsonaiazALDUA1