argia.eus
INPRIMATU
Urko Atxotegi: «Bertso eskolek bertsozaleak sortu dituzte»
2021eko uztailaren 19a
Urko Atxotegi bertsolariari elkarrizketa
Urko Atxotegi: «Bertso eskolek bertsozaleak sortu dituzte»
ARGIA. Iparraldean nola hasten da gazte bat bertsoak botatzen? Zentzu horretan, zer fruitu ekarri dituzte bertso eskolek? Bertsoaren bidean segitzeko asmotan?
URKO ATXOTEGI. Hemen, ikastolan hasten da, ez bait dago beste eremurik non bertsoek beren lekua duten. Beraz kantuekin hasten gara lehenik, eta ikasten ditugun bezala bertso zaharrak lantzen ditugu. Ikastolako lehen urratsaren ondoren Urruñan, hamar bat gazte bildu ginen Hazia elkartean, hortxe, bertsolari gazte lehiaketa batzuk ere antolatu ziren. Bestalde erran behar dut ere Jesus Arzalluzekin lan egin eta berarekin bertsoak lantzen jarraitzen dudala.
Bertso eskolek bertsozaleak sortu eta bertsoak botatzen irakatsi digu. Horrela bertsoei buruz zentzu kritikoa sortu da baina hamar urte arte asko daude eta gero kopurua asko jaisten da.
Bertsotan segitzea ez da erraza, astean behin entrenatzeak aurrerapen gutti ekartzen ditu. Bainan segitzeko asmoa daukat.
67

GaiezKulturaBertsolaritBertso esko
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaATXOTEGI2
PertsonaiazATXOTEGI2