argia.eus
INPRIMATU
Pili Kaltzada: «Batzuetan euskararen erabilpena aurpegi garbitzea da»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Egin irratiko "Noiz eta goiz" eta "Ordu alferren segida" saioetako Pili Kaltzadari elkarrizketa.
Pili Kaltzada: «Batzuetan euskararen erabilpena aurpegi garbitzea da»
Egin Irratia sortu zenetik dabil lanean bertan Pili Kaltzada eta gaur egun bi saio egiten ditu. Bi saio hanek goizeko eta arratsaldeko 6etatik 8tara dira. Berarekin aritu gara bere saioak zertan dautzan azaltzeko eta baita orohar irratiari buruz aritzeko ere.
ARGIA. Zein da "Noiz eta goiz" eta "Ordu alferren segida" saioen oinarria?
PILI KALTZADA. Goizeko "Noiz eta goiz" saioak iratzargailu funtzioa betetzen du nolabait. Goizean interesgarri gerta daitekeen informazioa ematen dugu, eguraldia, errepideen egoera eta abar. Bestetik egunari ere garrantzia ematen diogu, egun horretan gertatu zen zerbaiti aipamen berezia emanez. Kolaborazioak ere izaten ditugu eta prentsa ere ikutzen dugu. Arratsaldeko saioan aldiz bi zati bereizten dira. Iehenengo orduak magazin moduko egituraketa du, herri desberdinetako istorioak sartzen ditugu beste gai askoren artean eta bigarren zatia aldiz euskal kantagintzari dago zuzendua, jendeak eskatzen ditun euskal abestiak jartzen ditugu.
A. Zein da saio hauek egiterakoan aurkitzen duzun oztoporik nagusiena?
P.K. Oztoporik nagusiena agian denbora faltarena da. Gauza asko batera egin behar izatea, kontaktu asko mantendu behar dira. Bestetik ere goizeko saioa 6etan hasten da, baina ni 5ak baino lehen hemen egon behar, eta hau ohitu arte nahiko gogorra gertatzen da.
A. Zein saio mota egin nahiko zenuke etorkizunean?
P.K. Orain egiten dudana osatzea atsegin izango litzaidake. Nere saioen bidez jendea hurbil sentitzea dut gustoko. Bestetik gauetan saio bat egitea ere interesgarri iruditzen zait.
A. Zer iruditzen zaizkizu irrati ezberdinetan euskarazegiten diren saioak?
P.K. Zenbait kasutan euskararen erabilpena aurpegia garbitzeko egiten dela uste dut. Euskararen erabilpena garatzen ez den bitartean erderazkoa gero eta gehiago garatzen da. Nik ez dut euskara maila kritikatzen, baizik eta euskararekiko egiten den erabilpena. Baina nik ez diot euskal irratigintzari etorkizun batere beltza ikusten.
AITZIBER YARZA
69

GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazKALTZADA2
EgileezYARZA1Komunikabid