Balerdi Balerdi musika taldeari elkarrizketa.
Balerdi Balerdi taldea
"10 hazbeteko diskoak oso gustokoak ditugu"
ARGIA. Zeintzuk osatzen duzue taldea?
BALERDI BALERDI. Sara (bateria), Marino (baxua), Blanca (organoa) eta Toñok (gitarra eta ahotsa). Duela urte t'erdi hasi ginen entsaiatzen eta diskoa grabatu aurretik maketa bat kaleratu genuen; nahiz eta Toñok aurretik, erritmo kutxarekin, zinta bat, eta Sararen laguntzaz beste bat ere grabatu. Hirugarren maketa taldeko partaide guztien artean grabatu genuen. Diskoan agertzen diren bi kanta Toñok, taldea sortu aurretik egin zituen.
A. Zer moduz joan da diskoaren grabaketa?
B.B. Ondo. Bordelen dauden estudioetan burutu genuen eta nahiko berezia izan zen: taldeko beste partaideak egun guztietan egon ginen baina, Toño, lan egin behar zuenez, asteburu batean bakarrik egon zen grabaketan. Hala ere, uste dugu oso ondo atera dela.
A. Zergatik hamar hazbeteko diskoa?
B. B. Diskoa kaleratzea pentsatu genuenean hamar hazbetekoa izan behar zuela erabaki genuen. Garestiagoa denez ea ez zen komenigarriagoa izango Lp txiki bat plazaratzea pentsatu genuen baina azkenik 10 hazbetekoarekin egin dugu apostu. Formatoa berezia eta nahiko zaharra da, lehen, ia Lp-ak baino gehiago argitaratzen ziren. Hamar hazbeteko diskoak oso gustokoak ditugu.
A. Nola uste duzue erantzungo duela jendeak?
B.B. Askorentzat oso gauza bitxia izango da. Hala ere, diseinu eta azalarengatik, Maurok oso marrazki txukunak egin bait zituen, jendeak diskoa gustora hartu eta gutxienez.
Joxi Goikoetxea
43