Pedro Mari Goikoetxea: «Boxeoa zalantzan badago beste kirolak ere jarri beharko»


2021eko uztailaren 27an
ETBko "Boxeo izarrak" saioko Pedro Mari Goikoetxeari elkarrizketa.
Pedro Mari Goikoetxea: «Boxeoa zalantzan badago beste kirolak ere jarri beharko»
Zortzi urte daramatza ETBn lanean, kirol saila sortu zenetík. Futbol arloan askotan ikusi dugu, baina oraingoan "Boxeo izarrak" saioan ari da aurkezle lanetan. Boxeoaren inguruan askotan bizten diren eztabaida eta arazoez hitz egin dugu berarekin.
ARGIA. Nola sartu zen boxeoa eta "Boxeo izarrak" saioa ETBn?
P.M. GOIKOETXEA. Boxeoa ETBn sartzearen arrazoia programa arrakastatsua izango zela nuen ziurtasuna bera izan zen. Hasieran konbate parec bat ematen genituen, eta audientzi ikerketetan ikusi zenez, larraitzaile asko zeuden. Gero ostiralero, Bundesligaren ostean, konbate bat ematen genuen eta Bundesligak berak baino ikusle gehiago zituenez honen aurretik jarri genuen. Ondoren boxeo izarrei buruzko saio bat egitea bururatu zitzaidan eta azkenik saioarekin jarraitzea erabaki genuen.
A. Azken aldi honetan eztabaida sortu da boxeolari bat oso egoera larrian geratu delako konbate baten ondorioz. Zuk zein iritzi duzu honi buruz?
P.M.G. Gauzak sakontasun gehiagoz aztertu behar direla uste dut. Alde horretatik kirol hau madarikatua da, baina ez dakit kirol baten baliagarritasuna non neurtzen den, kirol gehienetan gertatzen bait dira ezbehar ugari eta ondorioz boxeoa zalantzan jartzen den bezala beste kirol batzuk ere jarri beharko lirateke. Bestetik. estatistikek agertzen dutenez, zauri larrienak eta ugarienak ez dira boxeoan ematen.
A. Zenbait telebistatan boxeo emankizunak ez dira ematen, bertan agertzen den biolentzia dela eta, zer deritzozu honi?
P.M.G. Erabakia hartu duenak jakingo du horren arrazoia, baina biolentzia agertzen ez duen telebistarik ez dago munduan. Sarritan albistegi eta filmeetan bortxa gehiago agertzen da eta gainera ordu desegokiagoetan, umeei kalte egiteko arriskua egonez.
A. Zein egoeratan ikasten duzu gaur egun boxeoa Euskal Herrian?
P.M.G. Euskal Herrian boxeo zaletasun handia dago, pertsona beraren zerbait izan daitekeelako, borrokarako era bat. Boxeozale ugari dago, eta batez ere baserri giroko jendea da. Une honetan falta dena boxeo figura edo izar bat da. Izar hori izango litzateke dagoen zaletasuna mugierazteko falta dena, lehen "Urtain"ek zuen papera beteko lukeena.
ATZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazGOIKOETXEA9
EgileezYARZA1Komunikabid

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude