"Argi dago diskoaren industria disketxeen esanetara dagoela"
2007ko otsailaren 21
Edurne Ormazabal Euskadi Gaztea irratiko arduraduna
"Argi dago diskoaren industria disketxeen esanetara dagoela"
ARGIA. Nola aukeratzen dituzue kantak eta izango duten maiztasuna?
E. ORMAZABAL. Alde batetik, disketxeetatik promozio diskoak iristen zaizkigu eta, bestetik, guk lortzen ditugu inportazioaren bidez, Inglaterra eta Estatu Batuetatik gehien bat. Estatu Batuetako konpainia batek astero bidaltzen dizkigu hango disko berriak. Gero, Euskadi Gaztean gauden jendea Donostian eta Bilbon biltzen gara astero zerrenda osatuko duten diskoak aukeratzeko eta bakoitzak izango duen maiztasuna erabakitzeko.
A. Nola egiten duzue zerrenda?
E.O. Zerrendan ez dago lehenego eta azken posturik. Lau sail daude, eta sail bakoitzak maiztasun desberdina izaten du. Horretaz gain, 'Top Gaztea' izeneko zerrenda bat dago, entzuleek egindakoa. Beraiek proposatzen dizkigute entzun nahi dituzten diskoak. Diskoek izan dituzten botoen arabera egiten da sailkapena. Baina zerrenda hau ez da kontuan hartzen programaketa egiteko orduan.
A. Musika aukeratzeko garaian ez duzue disketxeen presiotik izaten?
E.O. Disketxeen eragina hasieratik dago, disketxeek aukeratzen bait dute zein disko kaleratu eta zein ez. Gure kasuan, interesatzen zaizkien diskoak bidaltzen dizkigute, eta askotan, eskatu behar izaten dizkiegu. Argi dago diskoaren industria disketxeen esanetara dagoela. Nik, ordea, ez dut presio zuzenik izan. Esaten dizute zer disko jartzea interesatzen zaien baina gero zuk nahi duzuna egiten duzu. Guk, gure gustoen eta gure entzulegoaren arabera aukeratzen dugu jartzen dugun musika. Nik ez dakit '40 Principales' edo beste emisorek nola egiten duten. Beti esaten da diru trukeak egoten direla baina nik ez dakit hori egia den ala ez. Behar bada egia izango da baina argi dago .Madrileko disketxe bati ez zaiola horrenbeste axola Euskadi Gaztea '40 Principales' bezala.
Joxi Goikoetxea
43