argia.eus
INPRIMATU
"Agroturismoa ez da nekazal arazoetarako irtenbide miragarria"
2007ko otsailaren 21
Agroturismoari buruz eta nekazaritzaren etorkizunaz, Paul Nicholson, Bizkaiko EHNEko idazkariari elkarrizketa.
Paul Nicholson, Bizkaiako EHNEko idazkaria
"Agroturismoa ez da nekazal arazoetarako irtenbide miragarria"
ARGIA. Zer dela ea agroturismoaren gorakada hau?
PAUL NICHOLSON. EHNEkoek uste dugu gizarte aldetik gero eta eskaera gehiago dagoela oporrak era desberdin batean ukitu ahal izateko. Merkatuan nekazal mundu bukoliko batera itzultzeko nahia ikusten da. Ingurugiroa eta nekazaritzarekiko beste ikuspuntu butzuk hedatzen ari dira, eta horren ondorioz agroturismoaren eskaera handia dago, eskaintza oraindik nahiko baxua den bitartean.
A. Gauza berdinak al dira nekazal turismoa eta agroturismoa?
P.N. Beno, ongi banandu behar diren bi kontzeptu dira hauek. Alde batetik agroturismoa daukagu, eta bestetik nekazal turizmoa, oso desberdinak biak. Baserritarren artean eztabaida handia dago bi kontzeptu hauek definitzerakoan. Guk uste dugu agrotutismoa baserriko ateak kanpokoei irekitzea dela, osagarrizko ekintza bat dela ahaztu gabe inoiz. Nekazal turismoa turismo profesional bat litzateke, guztiz desberdina.
A. Bi hauetatik badirudi bigarrena ari dela indar gehien hartzen.
P.N. Beno, oraindik ezin dugu balorapen orokorrik egin, mota honetako baserriak oraindik ez direlako behar aina ugariak, baina eskaintzen duguna aztertu behar dugu.
A. Zer etorkizun izan dezake betiko nekazaritzak hau herdatzen bada?
P.N. Europan orain arte egin diren probaketa guztiak aztertu beharko genituzke, euskal baserrira gehien egokitzen dena ezarri ahal izateko. Ez duguna behar zera da, agroturismo mota bat ezarri ondoren bertako nekazal mundua eraldatu.
A. Diru laguntzak nahikoak al dira baserriaren bilakaera mantentzeko?
P.N. Egia esan, agroturismoa ez da oso negozio handia. Hala ere baserritar askok izena ematen dute beraien baserriak berritu eta konpondu ahal izateko.
A..Nafarroa "inguru desfaboratu" bezala sailkatu dute Europako Ekonomi Elkartekoek.
P.N. Europak zera ikusten du, dagoen nekazal politikaren ondorioz baserriak desagertzen ari direla. Diru sarrera berriak topatzeko ahaleginak egiten ari dira, baina gure ustez agroturismoa ez da nekazal politika horren hutsuneak betetzeko gai. Ez da nekazal arazoetarako irtenbide miragarria.
Amagoia Iban
25

Gaiez\Ekonomia\Zerbitzuak\Turismoa
Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\EHNE
Pertsonaiaz\NICHOLSON1
Egileez\IBAN1\Ekonomia