ETBko "Kirolez kirol" saioko Mikel Olazabal kazetariari elkarrizketa
Mikel Olazabal: "Etxeko jokalariei eskaini ez zaiena atzerritarrei eman zaie»
Guztiz ezaguna da ETBko kirol ikusleentzat Mikel Olazabal, duela zortzi bat urte hasi bait zen kirol munduan lanean. Denbora honetan euskal kirolari buruzko kontu asko ikasiko zituelakoan, berarekin solasean aritu gara euskal kirola eta bere saioaz.
ARGIA. Ez al zaizu iruditzen "Kirolez kirol" saioan futbolari tarte zabalegia eskaintzen zaiola?
M. OLAZABAL. Izan daiteke, baina egia esan horretarako dago prestatua, bi orduetatik ordut'erdi futbola bait dira. Igandea futbolzaleen eguna da, eta gure saioan beste kirolei buruzko albiste nagusienak ematen ditugu soilik. Bestetik ETBk futbolean esklusiba garrantzitsu bat lortu du, bai estatu mailan eta baita nazioartean ere, eta honetaz baliatu behar dugu.
A. Nola ikusten duzu euskal kirola orokorrean?
M.O. Nire ustez oso momentu xelebrea bizi du kirolak Euskal Herrian. Orain arte elkarteak gizartearekin zeharo loturik zeuden, baina azken aldian enpresa bilakatzen ari dira, eta hau oso argi ikusten dut ETBtik. Bestetik, kirol mailari dagokionez, esan behar da izugarrizkoa dela kirol batzuetan, eta selekzio bat eginez gero, nere iritziz punta puntakoa izango litzateke. Hau guztiz esanguratsua da.
A. Zein da zure iritzia hemengo jokalariak saltzea eta atzerritarrak erosteari buruz?
M.O. Euskal Herritik joan diren jokalari gehienak hemen gelditzea lor zitekeen. Zuzendaritzek huts handiak izan dituzte, oso diru gutxigatik jokalari oso onak joan bait zaizkie. Euskal harrobia ongi ordaindu behar da, horrela euskal futbolak ez zuen atzerritarren beharrik izango. Ez zait ongi iruditzen etxekoei ordaintzen ez zaiena atzerritarrei ematea.
A. Kirol sailean lanean jarraitu nahi duzu ala beste zerbaitetan hasiko zinateke?
M.O. Nik kazetaritza ikasketak amaitu nituenean, "Egin"en praktikak egin eta gero, ETBn oposizioetara aurkeztu eta kirol sailean hartu ninduten. Geroztik hemen nabil eta gustora gainera. Kirol kazetaritza oso ongi eskertua dago ikuslego mailan. Baina urte asko ditut oraindik aurretik eta ate guztiak zabalik daude.
AITZIBER YARZA
69
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazOLAZABAL3
EgileezYARZA1Komunikabid