«Ingelesek alde eginez gero hobeto konponduko genituzke gure arazoak»


2021eko uztailaren 20an
Hugh Brady, Ipar Irlandako Sinn Féineko ordezkaria
«Ingelesek alde eginez gero hobeto konponduko genituzke gure arazoak»
Derry hiriko Sion Féin alderdiko zigegotzia da Hugh. Hamasei urterekin jada sei aldiz atxilotu zuten. Hogeitamabost urte ditu eta horietatik zortzi gartzelan igaro ditu. Ipar Irlandako egoeraz ihardun dugu. Egoera gordina baina, aldi berean, Hugh-ek baikortasunez ikusten duena, batik bat, behin eta berriro errepikatzen duenez, «ingelesak Irlandatik ateratzen badira.
IPAR IRLANDAN bizi duten enfrentamendu zibil egoera gogorrak bete betean eragiten dio Derryko zinegotzi honi. Aurten, Heriotzaren Eskuadrak talde paramilitar lealistak jadanik 30 katoliko hil ditu. Horietatik lau Sinn Féinekoak, bi zinegotziak ginera. Heriotzaren Eskuadrek Hugh ere sarritan mehatxatu dute heriotzarekin eta ondorioz ez du inoiz etxe berean lo egiten, beti aldenik alde dihardu. Egoera gogor honen aurrean bere jarrerak zirrara sorrarazten du gorputzean, "ni errepublikarra naiz eta orain arte bezala jarraituko dut lanean, nahiz eta badakidan edozein egunetan agian hil egingo nautela».
A. Nola baloratzen dituzue errepublikar eta lealisten artean udaran izan ziren elkar hizketak?
H.B. Elkar hizketa horiek Ingalaterratik jarritako erizpideen inguruan burutu ziren. Bakea ekarriko ez zuten elkar hizketak ziren. Horrez gain, guk haietan parte hartu ez genuenez, ez dakigu barruan zehatz mehatz zer pasatu zen. Ingelesen aldetik ez zegoen bake borondaterik; helburua, finean, IRArekin amaitzea zen.
A. Zergatik egin zuten porrot elkar hizketek?
H.B. Sozialdemokratak eta leialistak ez zetozen bat independentzia eta beste funtsezko gaietan. Bost pertsona zeuden eta euren artean ideiak hain ziren desberdinak, ez zela posible akordiora heltzea.
A. Sozialdemokratekin hitz egitea oso zaila bazen, suposatzen da Sinn Féinarekin hitz egitea are zailagoa izango dela, ez?
H. B. Protestante eta leialistek Ingalaterrarekin batuta jarraitzea nahi dute. Ingelesek diote ez dutela interesik Irlandan baina hori ez da egia, bestela ez lituzkete izango bertan 30.000 soldadu. Errepublikarrek dioguna da, ingelesek Irlandatik alde egiten badute, irlandarrek hobeto konpondu ahal izango ditugu gure arazoak.
A. Baina zeri deitzen diozue ingelesek alde egitea: populazioak, poliziak eta armadak...
H.B. Ingeles armada eta ingeles gobernuari buruz ari naiz. Orduan IRAk borroka armatua utziko luke.
A. Eta orduan posible izango litzateke erretublikar eta leialisten arteko elkar hizketa?
H. B. Bai. Lehenago ere hitz egin izan dugu, eta ingelesak ateraz gero berriro sortuko litzateke elkar hizketarako giroa, leialistek ere Irlandaren oparotasuna nahi dute eta.
A. Hitz egin, akordio batera heldu eta hurrengo urratsa zein litzateke?
H.B. Irlanda osorako gobernu bakarra jartzea.
A. Baina onartuko lukete bada, protestanteek hori?
H.B. Nik uste dut baietz, eurak ere, hauteskundeen bidez, bertan izan daitezkeelako.
A. Eta protestanteek guzti horretarako prest baleude, zein da arazoa, bada?
H.B. Arazoa ingelesak dira. Eta arazoa da, ingelesek behin baino gehiagotan aitortu duten moduan, Ingalaterrak ezin duela IRA militarki suntsitu.
A. Enfrentamendu zibila areagotu egin da azken boladan.
H. B. Bai. Aurten Heriotzaren Eskuadrakoek 30 zibil katoliko hil dituzte. Auzo katolikoetara joan eta kotxetik edonor tirokatzen dute, harrapatzen dutena harrapatuta.
IRAk aurten Heriotzaren Eskuadretako zortzi kide hil ditu, eta duela hiru aste katoliko bakoitzeko IRAk talde horietako hiru hilgo zituela iragarri zuen. Ekintzen aldetik IRAk ere nahiko akats izan ditu. Hala ere, IRAk onartu egin ditu bere akatsak eta aurrerantzean errakuntza horiek gerta ez daitezen saiatuko dela. IRA errudun sentitzen da akats horiengatik, baina errudun nagusienak horrelako enfrentamendu bat aurrera jarraitzen uzten dutenak dira. Komunitateen arteko borroka gogortzen saiatzen ari dira. Areagotze honekin, azkenean, katolikoek IRAri armak utz ditzaten eskatzea bilatzen ari dira.
A. Populazioak nola erreakzionatu du elkar hizketa eta enfrentamenduaren areagotzearekin.
H.B. Nazionalistek ez zituzten negoziazio horiek onartu, ez bait ziren zintzoak izan. Orohar irlandar guztiok nahi dugu bakea, eta gehien errepublikarrak, zalantza barik. Gu hiltzen gaituzte, gu goaz gartzelara, orohar guk sufritzen ditugu gatazka honen ondoriorik txarrenak. Baina ingelesak atera arte ez da bakerik izango
A. Bukatzeko, beste zerbait esan nahi zenuke?
H.B. Guk batez ere eta guztien gainetik bakea nahi dugu: Maitatzea eta bakea nahiago ditut Irlandara joan eta bertan hila izatea baino. Hemendik hamar urtetara ez diat ikusi nahi nere semealabak lehergailuak jartzen.
Irlandarra ez banintz, Euskal Herria hartuko nuke aberri moduan, euskaldunak bait dira pertsona atsegin eta beroenak.
Xabier Letona
Hugh Bradyk heriotz mehatxua du gainean eta inoiz ez du leku berean lo egiten.
18-19

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaIRLANDA
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulIpar Irland
PertsonaiazBRADY1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Behe Banda
Barra warroak
Asko maite zaituztet, baina...

Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Eguneraketa berriak daude