«Ospatzen diren “gudari egun” guzti horiek ez dira Gudari Eguna»

"Gudari Eguna" dela eta, EAJko Bittor Erkiaga eta Alipi Tundaka, Euzko Gudarosteko lehendakariari eta idazkariari elkarrizketa.
Bittor Erkiaga eta Alipi Tudanka, Euzko Gudarosteko lehendakaria eta idazkaria
«Ospatzen diren 'gudari egun' guzti horiek ez dira Gudari Eguna»
Azpeitian ospatuko du EAJko Euzko Gudarosteak bere egunik seinalagarriena. Urriaren 13an izango da aurtengoa, eta Ramon Azkue EAJko gudarien buruzagia eta Santoñan afusilatu zituzten beste guztiak omenduko dituzte. Bittor Erkiaga Euzko Gudarosteko lehendakariak eta Alipi Tudanka idazkariak, gudariak zer diren defenitu digute Gudari Egunaren atarian.
ARGIA. 36an sortu zuen EAJk Euzko Gudarostea, gerrarekin zer ikusia zuen oro horren bidez bideratzeko. Zer funtzio du gaur egurr Euzko Gudarosteak?
BITTOR ERKIAGA. Orduko gudariek edo hauen familiakoek dituzten beharretan laguntzea du helburu Euzko Gudarosteak. Iaz, Franco garaian hiru urtetik gora preso egon zirenentzat diru-laguntza bideratu genuen. Gaur egungo Madrilgo gobernuak milioina pezeta emango die. Ez dugu Alderdiko eta Euzko Gudarosteko gudarien mesedetan bakarrik egin eskaria. Garai hartan hiru urtetik gora preso egon zen oro laguntzen saiatu gara, preso izandako horien pentsamoldea zeinahi izanda ere.
Dena den, zuzendaritza mantentzeak helburu bat du inportantea: urtean behin Gudari Eguna ospatu ahal izatea.
ARGIA. Urriaren erdi aldera izaten da beti...?
B.E. Bai urriaren 15etik hurbilen dagoen igandean antolatzen dugu Gudari Eguna. Egun honekin, duela 50 urte Santoñan, matxinatutako gudalosteak 37 pertsona afusilatu bait zituzten komunistak orduko ELAkoak, EAJkoak, errepublikarrak, sozialistak... Horien artean zen Ramon Azkue, EAJko gudarien buruzagia, eta gizon honen omenez ospatzen dugu urtero Gudari Eguna.
ALIPI TUDANKA. Horregatik, ospatzen diren 'gudari egun'guzti horiek ez dira Gudari Eguna. Euren borrokalari festa egin nahiko dute akaso... Edo beren heroien, beren hildakoen eguna ospatu nahiko dute... baina inola ere ez Gudari Eguna, ez bait dira gudariak. Gogorra da baina hala da.
A. Zer da, beraz, gudaria? Zerk definitzen du?
A.T. Gaur egun ez dago gudaririk. Gudariak, Espainiako Armadaren matxinadaren kontra borrokatu zutenak bakarrik dira. Matxinada gertatu zenean, EAJk gau osoa eman zuen zer egingo ote zuen erabaki beharrean. Aukera bakarra zutela konturatu ziren: kontra egin behar zitzaien Euskadi okupatu nahi zuten Espainiako Armadakoei. Okupazioaren ondorioak oso txarrak izango zirela uste genuen, eta halaxe gertatu zen. Bizkaia eta Gipuzkoa ekonomikoli zigortu zituzten, traidoreak zirela atsakia jarrita, oposiziorik handiena bi herrialdeetan izan zutelako, Nafarroa eta Araba ez ziren herrialde traidoreak izan, baina sekulako sarraskia egin zuten bertan, Gipuzkoan eta Bizkaian adinakoa. Cruzada deitu zioten matxinadari matxinatutakoek berek, baina nola izan zitekeen Kruzada hainbeste apaiz afusilatuta?
'Gudari' hitzak ez du itzulpenik, gudaria ez bait da soldadua. Soldaduak armada erregularreko partaideak dira, eta sariak eta medailak jasotzen dituzte. Guk ez genuen horrelakorik jaso, batzuk heroiak moduan ibili izanda ere. Batere uniformerik gabe borrokatu genuen, eskopeta eskuan eta besterik ez. Baina gerra bukatu bezain pronto, bakoitza bere lanera bueltatu zen ahal izan zuenak behintzat, parapetoetan borrokan aritu ginela ahaztuta.
Neretzat zer esan nahi duen galdetzen badidazu orduak eta orduak pasako genituzke horri buruz hizketan. Amaia liburuak azaltzen du gudariaren izaera, Altabizkarko kantuan. Hamalau urte nituela irakurri nuen.
Zer esango nizuke nik... Ba omen daude gaur egun tiroka dabiltzan batzuk, Askapen Armadakoak omen dira. Ba tiroka dabiltzan horiek Askapen armadako soldaduak izango dira, baina ez gudariak. Lehengoan, Santutxun ikusitako gauza batek sekulako grazia egin zidan. gudari deitzen diren hauek 36ko gerrako gudarien argazkiak jarri zituzten, 20 bat argazki, bat parapetoan, bestea disparatzen... Euzko Gudarosteak eta EAJk lagundutako liburuetatik ateratakoak. Ez zegoen bat ere argazkirik gudaria parapetoaren parean meza errezatzen. Kopiatu nahi baldin badigute, dena kopia dezatela. Ondradua naizela esateko ondradua behar dut izan denetarako. Gudari izateko garai hartako gudariaren araberakoa izan behar da, eta guk zerbitzatu genuena zerbitzatu. Ikusi izan ditut 'gudariak dira, ez terroristak' dioten kartelak... barre egin behar izaten duzu askotan.
A. Nolakoa zen Ramon Azkue?
A.T. Nik ez nuen oso ondo ezagutu, gaztea bait nintzen. Gizon normala zirudien. Kategoria sozial handia zuen herrian.
B.E. Oso pertsona serioa zen, formala, kontzientzia izugarria zuena. Arraro egin zitzaigun hura bezalako gizon ona jartzea gerra departamentuko buru. Ederki asko bete zuen, hala ere, bere lana. EAJko buru zen orduan, edo akaso lehenagotik ere bazen. Pertsona aparta zen.
A. Santoñako afusilamenduari buruz zer oroitzapen duzue?
B.E. Jende asko afusilatu zuten, baina lehenengoak 14 pertsona hauek izan ziren, informaziorako eta organizaziorako izugarrizko boterea izan dugu, gogoan dudanez. Hauek afusilatu zituztenerako martxan zegoen Duesoko organizazio eta informazio batzordea.
A. Zenbat batailoi zegoen orduan?
B.E. Alderdikoak 28 ziren, baina denera 72 zeuden. 72, taldeak, intendentzia, transmisio orokorrak eta sanitatea kontuan hartuta, bestela 60 bat edo. 800 bat pertsona izango ginen.
A. Nola zeuden osatuta batailoiak?
B.E. Lau konpainia infanteria zituzten, ametrailadoreena beste bat, lotura eta transmisioarena beste bat, eta baita zulatzaileen sekzioa ere. Sanitate sekzioa ere zegoen. Bestalde, EAJkook behintzat, kaperauak genituen. Gure artean, gure konpainian hiru genituen, eta horietako bat oraintsu hil dena zen, Lino Akesolo.
Lehenik konpainiak sortu ziren, eta gero, urrian edo Konpainia horiek urrira bitartekoak alderdi politikoenak ziren gehienak, baina baziren nahasiak ere.
Hasieran konpainiak ginenean, eskupeta eta errebolberrak genituen. Baina urritik aurrera fusil txekiarrak, errusiarrak...
A. Zer nolako pertsonek osatzen zituzten konpainiak?
B. E. 17 urteko boluntarioak ere izan genituen Nahikoa zen borondate ona eta kemena.
Garbine Ubeda
Bittor Erkiaga EAJko Euzko Gudarosteko lehendakaria.
Bittor Ruiz de Agirre, gudari izandakoa eta Alipi Tudanka Eusko Gudarosteko idazkaria.
8-10



GaiezGizarteaHistoriaEspainiako
PertsonaiazERKIAGA2
PertsonaiazTUDANKA1
EgileezUBEDA1Gizartea

Azkenak
Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


Eguneraketa berriak daude