"Latinoamerikak bizi duen krisia gizatasun krisiaren ondorioa da"


2007ko otsailaren 21ean
Jon Sobrino misiolariari elkarrizketa
JON SOBRINO
"Latinoamerikak bizi duen krisia gizatasun krisiaren ondorioa da"
Askatasunaren Teologiako pentsalari garrantzitsuenetariko bat dugu Jon Sobrino bizkaitarra. El Salvadorretik kanpo zebilen bera Ignacio Ellacuria bere lagun mina militarrek hil zuten egunean, beste bost jesuita eta bi emakumerekin batera. Orain Euskal Herrian dago, El Salvadorreko biktimei buruzko zenbait gogoeta eta mezu zabaldu nahian. Sistema kapitalistaren kritiko zorrotza, bere hitzek Elizaren egitura ere gaitzetsi izan dute. Planetako iparraldeak behingoz hegoalderantz begiratzeko ordua heldua dela dio.
ARGIA. Romero apezpikua, Ellacuria... Denak hilak eta denak zure lagunak. Zer sentimendu utzi dizute beraien heriotzek?
JON SOBRINO. Nik ez dut inor gorrotatzen. Zergatik? Ba hala delako, besterik gabe. Ez diot inolako abantailarik ikusten gorrotatzeari. Ez dakit, batzuei lanean indartsuago jarraitzeko balio diete, baina neri ez zait horrelakorik gertatzen. Amorrua bai, hori badaukat, baina nere ustez samin honen eragilea, heriotz hauen arduraduna, guztion artean egiten dugun mundu hau da, ez tiro egin zuen soldadu gizarajoa, ezta ere 'Heriotzaren eskuadroi'ko zenbaki bat. Jakina da produktuak, dirua, boterea, eta abar, esku gutxitan pilatzen direla gutxiengo bat ongi bizi dadin, gehiengoaren bizimodu eskasaren kontura. Hori da biziki gorrotatzen dudana, bekatua. Eta nik bekatuan sinesten dut. Hori da fededuna izatearen abantaila bat, benetazko gaiztakeria bat dagoela sinestea, eta hori munduaren egitura bat dela sinestea. Horrek noski benetan ernegatzen nau. Baina hala ere ez dut gorrotoa barneratzen, zeren eta ikaragarrizko maitasuna ikusten da gaiztakeriaren alboan. Ez dakit Europan edo Euskadin benetazko maitasun handiegirik ikusten duzuen, ea alderdi politikoek, edozein koloretakoak izanik, jendearekiko maitasuna azaltzen duten. Ea elizek eta Unibertsitateak ere maitasun hori azaltzen duten. El Salvadorren eta Latinoamerikan jendearekin benetazko maitasuna ikusten duzu, eta amorrua eta gorrotoarenganako joera benetazko maitasuna ikustean sortutako eskerronarekin gainditu egiten duzu, nere kasuan behintzat.
A. Kontestu honetan, zure hitzaldietan askotan aipatzen duzu benetazkoak izatearen garrantzia.
J.S. Norbaitek egunero hiru jatordu egin ahal baditu, salbuespen bat da gizaterian. Eta nik ez dut esan nahi ez duenik edo ez dugunik jan behar, baina... auto bat daukagu, eta hori salbuespena da; hilabetez joan gaitezke oporretara, salbuespena. Dena salbuespena bada, sortzen den sentimendua, nere barruan behintzat irrealitatearena da. Gizatasunaren arazoa ez da gehiago edukitzea, benetazko pertsonekin, planetaren hiru laurdenekin, harremanetan jartzea baizik. Orduan hasten zara piska bat benetazkoa sentitzen. Behintzat ez zait aurpegia lotsaz gorritzen mundu honetan egoteaz jabeturik.
A. Lehen aipatu duzu Eliza eta Unibersitatearen garrantzia benetazko maitasuna eskaintzeko orduan. Zergatrik ikusten dira bi instituzio hauek salbatzaile bakartzat Askatasunaren Teologian?
J.S. Askatasunaren Teologiaren esparruan, esan behar da bi instituzio hauen boterea ez datzala ez armetan, armadetan bezala, eta ez produkzio moduetan, sistema ekonomikoetan. Beraien tresna hitza da. Horrek kezkatzen nau gehien, instituzio hauek askotan, edo batzutan behintzat, txiroen aurka jokatzen dutela, zuzen edo zeharka. Ea hitzen instituzioek behintzat txiroen alde dauden. Agian aurka, zuzen edo zeharka. Horrek kezkatzen nau gehien kristau eta unibertsitari bezala.
A. Esana duzu ez duzula inor iraindu nahi zure hitzekin, baina jendearen erreakzioa lortzeko noizean behin iraindu beharrean aurkitzen zarela ere gehitu izan diozu esaldiari.
. J.S. Bai. Hemen jendea ondoegi bizi da orokorrean. Beraien ikuspuntuaren xedea leku ez nahikoak edo erratuak dira, Europan sartzea adibidez. Nik ulertzen dut prozesu hau, baina jendea oso ez jakina dela uste dut, oso gutxi bait daki Hirugarren Munduaz. Nagusikeria handia dago Mendebaldean. Objetiboki, ez psikologikoki, ez bait dute ezer jasotzea espero Hirugarren Munduko txiroengandik. Eta hau egia da, eta horrekin ez dut iraindu nahi mina egiteko, gauzak ahal den neurrian argitzeko eta aldatzeko baizik. Planetako iparraldeak errekurtsoak pilatzen jarraitzen badu, agortu egingo dira. Eta gero ez daitezela kexa jendea gosez hiltzen bada. Ongizatea, kontumismoa... Hegoaldearen kontura lortzen badu Iparrak, ez da harritzekoa bizitzari ez aurkitzea zentzurik. Sen materialistak ez du salbaziorik eskaintzen. Eta jendea aspertu egiten da eta kuantitatiboki bilatzen du zoriontasuna. Dena den, hemengo herrialdeetan gizartea astintzeko gai diren salaketak egon beharko lirateke, eta nik ez dut uste herri alderdi politikoetatik etorriko denik. Hemengo Eliza eta Unibertsitateek ez dute behar aina astintzen gizartea, eta horrek pena ematen dit. Bi gotzaik istilua sortu dute hemen, eta egin duten gauza bakarra Elizaren egiturak aldatu egin behar direla esatea izan da... Egin zezaketen horrelakoren bat politikari askok, jendeari "honaino heldu gara, ez itxaron gehiago" esanez.
A. Betidanik 'apaiz gorriak' bezala ezagutu izan zaituzte.
J.S. Bai. Ez dut uste boteredunei gehiegi axola zaienik gu gorriak izatea ala ez. Horrela deitzen digutenean iraintzea nahi izaten dute batez ere. Nik apaiz hauetaz dakidana zera da, beraien sormen iturria beti Jesus izan dela. Gaur egun bizi dugun bidegabekeria oso zaharra da. Israeleko profetak baino lebenagotik dator. Jainkoak justizia nahi du, eta Askatasunaren Teologiaren intuizio hori oso zaharra da. Marx baino askoz ere zaharragoa da. Berak egin zuena zera da, horri base zientifiko bat ematen saiatu. Baina ez dut uste gu gorriak edo marxistak izateagatik kezkatzen direnik, baizik eta benetazko kristauak izateagatik. Guzti hau astintzeko ahalmen handia dagoela uste dut.
A. Eta nola ikasten da Ekialdearen porrota Latinoamerikatik?
J.S. Nahitaezkoa zen neurri batean, uste dut. Askatasun ezak sortzen du ondo eza, eta horrela erori da. Baina horrek badu bere alde txarra: Mendebaldearen euforia. Hau da, Mendebaldeak zerbait ona eskaintzen duelako, garaipen bat lortu duela sinestea. Mendebaldeak gaur egun "betirako hil ditugu utopiak" esatea, "pizti kontsumistak bihurtu gara" esatea da. Hori da penagarria, Ekialdearen porrotarekin itxaropena galdu dela. Latinoamerikaren helburua ez zen izan inoiz Ekialdeko sozialismoa. Ellacuria aitak zioen bezala, beste utopia bat nahi dugu, lanaren zibilizazioa kapitalaren zibilizazioaren gainetik, kapital hori estatala edo pribatua izanik.
Ondorio zuzena izango du gure gain Ekialdearen porrotak, lehen gutxi arduratzen baziren Hegoaldeaz, orain gutxiago egingo bait dute. Ez dezatela ahaz 3.500 milioi pertsona bizi direla txirotasunean Hegoaldean.
A.Badira FMLArren aldeko jarrera azaldu duten erlijio gizon-emakumeak.
J.S. Bai, dexente. FMLNko partaide armatu bezala ibilitako apaizik ez dut ezagutu inoiz. Baliteke FMLNkoei lagunduz doazen eliz gizon emakumeren batzuek arma bat eramatea beraien bizia zaintzeko. Baina gerrilaren laguntzaile diren apaiz horien arma nagusia hala ere hitza dela esan behar da. FMLNri ez zaio komeni gainera. Politikoki, badaki gizarteari apaiz armatuak azaltzen badizkio gaizki ikusiko dela. Komeni zaiona benetazko apaizak izatea da. Eskubiak beldur gehiago dio hitza duen apaiz bati errebolberra duen bati baino.
A. Orain negoziaketa hastear dagoela dirudi FMLN eta Gobernuaren artean. Benetazko negoziazio nahia somatzen al da?
J.S. Bai, uste det bi zatiek nahi dutela negoziazioa. Etorkizuna bihurtzen da horrela kezka nagusia, eta bi arazo ikusten ditut etorkizunerako. Lehena indar armatuak kontrolatzea izango litzateke. Bigarrena, txirotasuna. Ez dakit zer gertatuko den guda amaitzean. Kanpoko herriek lagundu beharko lukete. Ez dakit EEBBek zer egingo duten, baina aurreko adibideak erakusten digu herri honi Noriega panamarrarekin bukatzea komeni zitzaionean bota eta beste bat ezarri zuela boterean, herria miserian utziaz. Nicaraguan ere sandinismoarekin amaitzeko, guda mantendu egin zuen, herria bigarren guda batean murgildurik eta etxekoandre fin bat besterik ez den emakume bat lehendakaritzan lagatuz.
A. Herri gurutzeratuak gurutzetik jaitsi behar direla diozu. Bada hori egitera Latinoamerikaraino joan beharrik ez dagoela uste duenik ere.
J.S. Bai, egia da, baina hemengo egoera ezin da inoiz gonbaratu hangoarekin. Kultura eta herri oztopoak daude, ezin da ukatu, baina hemen jendea ondo bizi da, euskalduna izan ala ez izan. Eta horretaz ez ohartzeari oso arriskutsua deritzot. Ona da herri bakoitzak bere nortasuna izatea, baina iraun bizitzeak lehentasuna du. Ellacuriak esaten zuen bere artikulu batean borroka armatua bakarrik onar daitekeela bizitza arriskuan dagoenean; arriskuan dagoena politika bada, borroka politikoa; arazoa kulturarena bada, borroka kulturala. Gizatasunaren aurkako hastapenak egoten dira borroka guztietan, baita ere zuzenenetan. Latinoamerikak bizi duen krisia gizatasun krisiaren ondorioa da.
A. Behin baino gehiagotan esan duzu ez zaudela oso ados Vaticanorekin.
J.S. Egitura bezala ez da oso lagungarria. Aita Sainduak noizean behin mezu sozialagoak zabaltzen ditu, baina gehiago egin daitekela uste dut. Baina gertatzen diren gauzen ardura Elizarena bakarrik ez dela argi utzi behar da.
A. Askok utzi izan dute Eliza agintarien ulermen eza dela eta.
J.S. Bai, baina uste dut han sinesmena indartu egiten dela gehien bat. Bizitza gogorragoa da, zapalkuntza eta jazarkundea egunerokoak direlako, gotzaien laguntza ez duzulako sentitzen behar denean... Baina jendearen maitasunak ezerk baina gehiago balio du. Uste dut han errazagoa dela erlijiosoa izatea. Errazagoa da bizitza galtzea ere, baina hori beste gai bat da.
A. Ekialdea zen orain arte Mendebaldearen "etsaia". Orain, etsai hau desagertu delarik, hegoaldea bakarrik geratzen da aurkako posible bezala. Nola ikusten duzu etorkizuna bi zatien indarrak ezagaturik?
J.S. Epe laburrean, ez dut oso ongi ikusten etorkizuna. zentzutasun kolektiboz jokatuko duela uste dut. Planetako iparraldea jabetu egin behar da Hegoaldearen beharra duela, eta ez lehengaiak lortzeko bakarrik, baizik eta gizatasun piska bat berreskuratzeko.

NORTASUN AGIRIA
Bartzelonan jaio zen, Bilbon bizi izan arren beti. Orain 34 urte joan zen El Salvadorrera, 19 urte zituela. Misiolari joateko 'engainatu' egin zutela dio. Ertamerikako Unibertsitatean (UCA) zuzendari eta irakasle da Ingeniaria eta teologoa da. Astero jarraitzen ditu El Salvadorretik Bilboko Athletic-en gorabeberak Osasun ahulekoa, erretzeari utzi nahian dabil azken asteotan
Amagoia Iban
Vaticanoren lana ez du gehiegi laudatzen.
Kapitalismoak ez duela salbaziorik eskaintzen errepikatzen du beti.
"Hegoaldeak asko irakats diezaioke Iparraldeari.
Jendearen maitasunak gorroto guztia gaindi arazten duela dio.
34-38


Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\EL SALVADOR
Gaiez\Politika\Nazioartea\Gerra/Iraul\El Salvador
Gaiez\Gizartea\Erlijioa\Eliza katol\Besteak
Pertsonaiaz\SOBRINO1
Egileez\IBAN1\Politika

Azkenak
Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


Eguneraketa berriak daude