«Sentimenduak agertzeko manera zuen»


2021eko uztailaren 19an
Mattin Treku bertsolariaren omenaldia dela eta, Txomin Ezponda bertsolariari elkarrizketa.
Txomin Ezponda, bertsolaria
«Sentimenduak agertzeko manera zuen»
ARGIA. Nolakoa zen Mattin gizona, bertsotan agertzen zen gisan?
TXOMIN EZPONDA. Ezagutu dudan Mattin, irria maite zuen beti. Irria edozein lekutara eramaten zuen, nahi zuen jendea bere inguruan barrez, ikusi. Eta bizitzan ere alai izan zen.
A. Irriarazteko bertsolaria baino ez ote zen Mattin?
T.E. Beno, badakizu Mattinek eta bertzek ere, norbaitek nahi badu irria eginarazi, behar du norbaitez burla egin edo arrisku bat hartu. Mattinek arrisku hori hartzen zuen. Bere burua jartzen zuen agerian, honen gainean kantatzen bait zituen bertsoak. Eta hori da zaila. Irria, sentimenduak agertzeko manera zuen.
A. Mattin egun bizizgero, lekurik izango ote zuen? Bere bertso moldeak, alegia?
T.E. Neri ez zait gustatzen konparaziorik egitea. Baina uste dut egun bizi izanda, hainbatetaraino maite zuen bertsolaritza alde batetik, eta hain zen gizon argia, ezen aldatu behar bazen zerbait bere lan moldean edo, eginen zuela. Hark bazekien gazteen arean sartzen, zaharren artean bezela.
A. Entzule falta du bertsolariak Iparraldean?
T.E. Ez dut uste. Euskara galduz doa, eta entzulea galdu da. Gure sehaskak ziren baserriak hustu dira. Hizkuntza aldetik, baserri guttiago eta hizkuntza guttiago. Egia, entzule ezberdina da gaur, baina dagoena iruditzen zaigu, bertsoa hobeki ulertzen duela. Entzule kopuru gutxiago, baina, kalitatea hobeagoa.
A. Zer diozu omenaldiaz?
T.E. Hamar urte laster doaz. Egitekotan, ene ustez egin behar da bizi delarik, eta Mattinek ukan zuen. Oraingoa ez da baitezpada omenaldia, Oroitarri bat ezartzea da. Harri koskor horretan, lehendik ezagutzen dugunok gogoratuko dugu Mattin eta ondokoek ezagutuko dute gehiago eta galdetuko dute Mattin nor zen. Molde horretara bizirik egoten da.
Mikel Asurmendi
48


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaTREKU1
GaiezKulturaEkitaldiakOmenaldiak
PertsonaiazEZPONDA1

Azkenak
2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Behe Banda
Barra warroak
Asko maite zaituztet, baina...

Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Eguneraketa berriak daude