«Lehengo martxa mantenduz gero, “Egin”en jarraitzeko asmoa nuen»

"Deia" egunkariko zuzendariordea den Joxe Felix Azurmendi kazetariari elkarrizketa.
JOXE FELIX AZURMENDI
«Lehengo martxa mantenduz gero, 'Egin'en jarraitzeko asmoa nuen»
Hamaika komentario kaleratu ziren «Egin» egunkaritik 'joan' zenean. Beste hamaika "Deia" egunkarian lanean hasi zenean. Joxe Felix Azurmendi, gaur egun "Deia"ko zuzendariordea dugu, bertako analista politikoa eta hainbat eritzizko artikulu idatzi ohi ditu. Euskal Herriko bizitza politikoa hurbiletik bizi duen gizon energiko honek bere bizipenak kontatu dizkigu.
ARGIA. Azken boladan zure erantzukizun politiko-profesionalei buruzko erreferentziak azaltzen ari dira.
J.F. AZURMENDI. Hori ulertzeko, agertu den artikulua ikurri behar da. J. Iratzarrek, normatik kanpo, ze normalean Iratzarrek astelehenetan bakarrik idazten bait du, zutabe batean nere kontrako eraso gratuitoa idatzi zuen. Gratuitoa zen, aitzakia Anton Galindez ezizenez "Deia"n egindako komentarioa izan zelako. Ezer jakin gabe esan zuten "komentario hau seguru Joxe Felixek egin duela" eta nere kontra hasi ziren. Oso komentario itsusia izan da, osabarena baino gehiago. Osaba, azken finean, gaiso bat delako baina Iratzar ez, kolektibo ideologikoa da eta konturatu behar zara "Egin"eko linea markatzen duela. Nik badakit ezizen hau norekin hasi zen eta nortzuk hartu zuten. Nik ez nuen auzi horrekin jarraitzeko asmorik baina handik pare bat egunera Jose Antonio Osabaren eskutitza jaso nuen. Gizon hau, herbestetik etorri zenetik anti komunista enfermizoa bihurtu zen eta ni marxista-leninista ez naiz sekula izan baina ezta ere antimarxista-leninista. Osabak marxistak eta komunistak leku guztietatik ikusten ditu eta kasu honetan abertzaletasun erradikalaren arriskuak ere ikusten ditu. Abertzale izan ez den pertsona, orain hasiko al da abertzaletasuna nolakoa izango den esaten? Bai, zera.
Orduan, Iratzarrentzat EAJkoa naiz eta Osabarentzat ezker abertzalekoa. Ni ez nago HBko gaurko zuzendaritza estrategikoarekin ados, ez dut istorio hori onartzen. Baina nere burua ezkerreko abertzale, independentista eta euskaltzale bezala sentitzen dut. "Deia"n idazten dudana denok, eta hasteko irakurleek, ulertzeko modukoa da. Egia esateko ez didate sekulan ez zuzendaritzak edo EAJk, ezta irakurleek ere, kontra egin. Baina Osabaren eskutitzean zuzendaritzari eta Xabier Arzalluzi fotokopia bidaliko ziela jartzen zuelako haserretu egin nintzen. Zer pentsatzen du horrek? Arzalluzi bidaltzen badio beldurtu egingo naizela? Horregatik argitara atera nuen gaia.
A. "Egin"eko zuzendaria izan zinen. Orain "Deia"ko zuzendariordea zara. Zer dela eta?
J.F.A. Erantzuna oso erraza da. "Egin"etik bota egin ninduten. Punto. Ez dut sekula hain argi esan baina jadanik ia bost urte pasatu dira eta... "Egin"etik bota egin ninduten.
A. Zergatik?
J.F.A. Ni ez nintzelako euren konfidantzazkoa. Talde berria eratu zuten eta talde horretan konfidantzazko jendea behar zuten. Eta hori normala iruditzen zait: ni aurreko taldearen konfidantzazkoa nintzelako nengoen hor eta zuzendaria konfidantzazko pertsona izan behar da. Zuek eta irakurleek atera ondorioak, zeintzu ziren nigan konfiantza zutenak eta zeintzu besteengan zutenak.
Nere bizitza osoan langabezian egoteko prest nengoen hau Espainia dela esan baino lehen. Zenbat aukera daude Euskal Herriko egunkarietan hau ez dela Espainia esateko? Ni ez naiz politikoa, ni kazetaria naiz eta aukera bakarra "Deia" zen. "Deia"ra etorri nintzen eta esan nien: "begira, ni ez nago zuen linea editorialarekin ados baina egunkari honetan lan egiteko prest nago", pentsatuz nere aportazioa egokia eta ona izan zitekeela. Gero, nere ideien kontra joan gabe, eritzi munduan aritzea pentsatu nuen, eta horretan nabil. Zaila izan ote den? Nerekiko ezagupen profesional eta pertsonala hemen lehen egon nintzen tokian baino handiagoa izan dela esango nuke. Egun batetik bestera heroia izatetik traidore izatera pasatzen zara, gaur ezker abertzaleko kazetari onena eta bihar txarrena. Eta normalean ez da ez bata, ez bestea.
Dirudienez, batzuek uste dute nere bizitza politikoa "Egin"en hasi zela. Batzuek pentsatzen dute Venezuelan egon nintzela nere gurasoak bertakoak zirelako. Venezuelan herbesteratuta egon nintzen, bertan kazetaritza ikasi eta bederatzi urte eman nituen.
A. Noiz egon zinen Venezuelan?
J.F.A. Nere etxetik alde egin nuen polizia nere bila etorri zelako 1963an. Nik Ternera, Argala eta tipo guzti hauek ezagutu ditut, VI. Asanbladatik pasatu zirenean. Tipo hauen biografia osoa ezagutzen dut eta horregatik oso erraza egiten zait laburpen bat egitea, baina badakit arrisku handikoa izan daitekeela. Neri, hiruzpalau belaunaldiz burges abertzalea nintzela esan izan didate ETAn, eta azkenean, EAJn amaituko nuela. Eta hori esan zidanak, azkenean berak eskatu du EAJn sartzea. Nik momentuz ez daukat sartzeko asmorik.
A. Kanporaketa gertatu ez balitz. "Egin"en jarraituko zenuke?
J.F.A. Lehengo martxarekin nere asmoa zen "Egin"en jarraitzea, dudarik gabe. Aldaketa handia egonez gero, igual ez. Ez zuzendari bezala beti baina, txo, ni hogei aldiz egon naiz Audientzia Nazionalean. Besteek aldiz, ez dute epaiketarik izan, kasualitatea izango da baina horrela gertatu da. Sei edo zazpi urtez egon naiz zuzendari, 1980tik 1987ra, eta beste sei zuzendarien artean ez dira hainbeste denbora egon.
A. Denboraldi horretan, zein aldaketa ikusi dituzu ezker abertzalean?
J.F.A. Nik beti pentsatu dut HBn edozeinek zuela tokia. Edozein abertzalek, esan nahi dut.
Nik uste dut, egon dela eta badagoela, legitimitate osoarekin, HBri eduki politikoa emateko proiektua. Nik eduki politiko horrekin ez naiz beti ados egon. Lehen ez zen horrela. Gero, ez dakit zer gertatu zen. Argalaren diskurtsoa hitzez hitz hartu zuten, honek organizatu behar zela esan zuenean. Baina organizatu ziren barruan zegoen jendea kotrolatzeko, ez zabaltzeko. Nahiago zuten jende gehiago ez izatea baina barruan zeudenak, denak oso koherenteak izatea. Koherentzia horri eusteak ideologikoki ere linea baten jarraitzailea izatea suposatzen du. Nik uste, HB ez da horrelakoa izan behar eta, zentzu batean, nik KASeko organizaziotik paso egin nahi nuen. Zirkuloak eginda, nik uste nuen KAS kirkulu estuena izango zela, gero HB zabalago bat egongo zela eta denen arteko zabalena egunkaria izango zela. Beste batzuek ez zuten horrela ikusten. Eurek zeukaten indarra, eta akabo.
A. "Eurek" esaten duzunean zeintzuz ari zara?
J.F.A. Kasu honetan, KASeko abanguardia. HASI eta ASK... KASeko buruak.
A. Orduan KASeko baruzagitzak aterarazi zintuen "Egin"etik.?
J.F.A. Eurek oraindik ere beste abanguardia bat dutela esaten dute. Eurei galdetu.
A. Beste gai batera pasatuz, nola ikusten duzu nazioarte mailan ematen ari den nazionalismoen berrindartzea?
J.F.A. Guk, euskaldun bezala, gure bizitza osoan izan dugun aukera onena dugula uste dut. Eta ez independentzia aldarrikatzeko, edo hemendik bi urtera independentzia izateko. Guk, argi eta garbi utzi behar dugu, nahi duguna egiteko eskubidea dugula. Pausoz pauso beste zerbait egiteko modua izango da. Horrelaxe idatzi nuen duela bi urte eta barre egin zidaten. Orain, inork ez du barrerik egiten.
A. Herrien Europa posible izango dela uste duzu?
J.F.A. Europako herri minorizatuen artean gu oso goiko gailurrean gaude eta beste batzuk oso atzeratuta. Beraz, ezin dugu konpromezu hori hartu.
A. Euskal Herrian eta Catalunyan gertatzen ari diren mugimenduak aldarazi egin al dezake egoera?
J.F.A. Euskal Herrian, momentuz, guda armatuari eta presoei irteera bat eman gabe ez dago ez mapa elektorala, ez ezer konpontzerik. Uste dut, HBn edo EAJn ideia bat baino gehiago badagoela eta, dudarik gabe, presoak eta egoera hori dagoen bitartean gauza batzuk ez dira kanporatzen. Normalizazio hori lortuz gero Txillardegi eta Cereceda, esate batera, ez ditut talde berean ikusten, edo Iñaki Esnaola eta Patxi Zabaleta, edo Iñaki Aldekoa, Txema Montero eta Gorka Martinez. Gehienak gero norekin joango diren, ikusiko dugu. Nere eritziz Gorka Martinez eta hauek MC eta troskoak izan ziren moduan ikusten ditut. Egoera normaltzen denean testimonialen paperean ikusten ditut, oso jende jatorra baina testimonialak. Kontraesan handiena aberria da. Noski, badira beste kontraesanak, zapaltzaileak eta zapalduen artekoak, baina horiek beste herrietan ere gertatzen dira. Hori gero eta argiago dago. Horren harian, Joselu Cerecedak LABen izenean ez dakit zer ihardunaldi antolatu nahi dituela entzun dut. Ba, oso ondo. LABek berak ere, beti izan du indarra Gipuzkoan, baina Joselugatik LAB itxita egongo zatekeen. Abanguardia hau, abanguardia ideologikoa al da? Nererzat ez. Gu beti horien kontraesanak aguantatzen egon beharko al gara? Ba aguantatuko ditugu baina nik nagusitzat ez ditut hartuko. Eta beste batzuek ere ez. Baina, hori, ezin da eztabaidatu. Hori presoak desagertzen direnean eta guda armatua zentzu gabe geratzen denean. Zentzurik gabe gelditu den ala ez? Eritzi desberdinak daude.
A. Zure ustez?
J.F.A. Momentu honetan ez dauka zentzurik. Nik uste, ETAk momentu honetan esanez gero, orain arte zintzo jokatu duela, azierto eta akatsekin, guda armatuak ez duela ezer aportatzen eta armak gordetzen dituela... hau gertatuko balitz, a zer durundia herri honetan. Hain zuzen, hurrengo egunean bat baino gehiago kaleratuko bait ginateke presoak ateratzeko.

NORTASUN AGIRIA
Kasualitatez Durangon jaio zen duela 50 urte
Gernikarra sentitzen du bere burua
Irratiaren bizitasuna gustokoa du prentsa gizona dela onartu arren
Irratia euskeraren komunikabidea izan behar dela mantentzen du
Kazetari guztiak proiektu baten inguruan murgiltzen direla pentsatzen du

Myriam Gartzia
Xabier Letona
Ezkerreko abertzale, euskaltzalea eta independitistatzat dauka bere burua.
"Ez nintzen konfidantzazko gizona eta zuzendaria konfidantzazkoa izan behar da".
"KAS zirkulu estuena, HB zabalagoa eta egunkaria zabalena izan behar zirela uste nuen".
"Argi utzi behar dugu nahi duguna egiteko eskubidea dugula".
34-38

GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakDeia
PertsonaiazAZURMENDI4
EgileezGARTZIA3Komunikabid
EgileezLETONA1Komunikabid


Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude