«Irakasle Asoziatuen arazoan azken galzailea euskara izan da»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
EHUko Euskara Errektore ordea den Andoni Iriondori elkarrizketa
ANDONI IRIONDO
«Irakasle Asoziatuen arazoan azken galzailea euskara izan da»
Andoni Iriondok 18 urte daramatza Euskal Herriko Unibertsitatean eta azken urte korapilotsu honetan Euskara Errektore ordea izan da. Ikastolen sorrera oso hurbiletik ezaguturik, Ingenieritza Eskolara heldu zenean bertatik euskara eta euskal giroa bultzatu zuen. Hasieratik Euskara Batzordeko kidea izan den honek Irailean bere kargua uzteko asmoa du. Bitartean, unibertsitateak erlojuzko lehergailu bat dirudi.
ARGIA. Irailean jubilatzeko asmoa duzu...
A.IRIONDO. Asmoa baino gehiago.
A. Zeintzu dira, oraingoz, zure ordezkoak izateko bota dituzun izenak?
A.I. Nik ez ditut bota. Batzukin egon naiz hitz egiten baina kargu hau hartzeko ez dago jende gehiegi prest. Gaur egunean gutxiago... Prozesua oso arraro doa, Errektoreak bere dimisioa ez baina prozesu berri bat zabaldu du. Jendeak ez daki zer egin, eta beno...
A. Baina suposatzen dut irailean gauza asko egongo direla prestatzeko. Magisteritzan ospatzen diren euskara ikastaro intentsiboak, eta abar...
A.I. Konkretuki, euskara ikastaro horietaz, ni aurten apur bat aurreratu naiz, eta uztailean erabaki genuen zein irakaslek eta zer erakundek emango duen. Uste dut AEK izango dela.
A. Hauteskunde berrien delaldia egina dago eta ospatzen diren artean izugarrizko botere hutsunea egongo da. Zein izango da bi edo hiru hilabete hoien egoera legala?
A.I. Ez dakit nola beteko den. Dimisioa edo botere uzte bat bezain urgentziazko prozesua burutuko dela uste dut. Gobernuak araututako epeak bete behar dira, klaustroak noiz egin... Behintzat botere uztea bada, baina ez bada ba...Nik ez dakit nola konponduko den asuntoa.
A. Zer deritzozu Barberaren dimisioaz?
A.I. Nik ulertzen dut. Egunero agertu da egunkarietan eta ez gauza onik, txerri dela, edo zikin bat dela. Gizon bakoitzak aguante bat du, eta bestetik, herri honetan politikoengandik aske egotea nahi baduzu erdi ezineskoa da. Euskal Herriko Unibertsitatearen autonomia aipatzen dutenek, adibidez. Bai, autonomia bai. Baina, noraino? Politikoen zeregina dena kontrolatzea da, ez dut esaten kontrol ekonomikoa baizik eta politikoa ere. Ez bazatoz bat haiekin zaila daukazu asuntoa eta hemengo unibertsitatean nahitanahiez... Ez dut esaten tripartitoa dagoenik, baina indar politikoak eta sindikalak hor daude, eta libre egotea oso zaila da. Tartean interesak eta politika egon ezkero... ez dut ulertzen. Unibertsitatearen alde edo mesederako gauzak egitea gaur egun bluf bat da. Gizartearen eta herriaren interesak gehienetan albo batera uzten dira eta organizatutako taldeen helburuak betetzea izaten da lehenentasuna duen bakarra.
Unibertsitatea, nire ustez, horren gainetik egon beharko litzateke. Gaur egun, bakoitzak nahi duen iritzia bota dezake, behintzat buru gainean espata bat izan gabe. Zoaz beste erakunde publiko batera. Talde politiko batekoa edo bestekoa zara, ezin duzu zure iritzia bota. Hor duzu Gorordoren kasua. Baina Unibertsitatean bai.
A. Hori, txarra al da?.
A.I. EZ, noski. Unibertsitatea izan da mugimendu desberdinen aintzindaria baina betidanik libre hitz egiten duelako.
A. Zurrumurruak diotenez Patxi Aldekoa izango da hurrengo hiru hiletan funtziotan egongo den errektorea.
A.I. Nik ez dakit baina uste dut jendeak ez duela edukiko gogo gehiegirik, ez? Pentsa ezazu nola hasiko den kurtsoa. Hor duzu irakasle asoziatuen arazoa... Bestetik, azterketak direla edo ez direla 900 ikasle aurkezteke daude. Goi mailako AZPko (Administrazio eta Zerbitzuen Pertsonala) bi pertsona espedientatuak izan dira. Arazoak hor daude eta istiluak sortuko dituzte.
Patxi Aldekoaren izena aipatu da ere baina ez dakit... balorea izan behar da.
A. Euskara Plangintzara bueltatuz, nola ikusten duzu une honetako martxa?.
A.I. Sintesi bat eginez, ni hona etorri nintzenean Euskara Batzordeko azpi batzorde batek egindako plangintza zegoen. Euskara Batzordeko partaidea nintzen eta Errektore ordetza onartu baino lehen plangintzaren gorabeherak ezagutzen nituen. Nire lana izan da plangintza hori aurrera eramateko metodoaren aukeraketa. Horretarako deszentralizazioa izan da nire oinarria, zentru edo ikastetxe bakoitzari lana aurrera eramateko agintea eta ardura emanez. 27 ikastetxe eta 47.000 ikasle daude EHUn, beraz, deszentralizazio eredua egokiena da, ez bakarrik euskara sailean baizik eta alor guztietan, baina hori niri ez dagokit. Nire helburua sistemaren ezarketa eta batzordearen profesionaltzea zen. Errektore ordeak aldakorrak dira baina egiturak mantentzen dira. Programak egin eta aurrera eramaten dituztenak zentruko Euskara Batzorkideak direlako. Guk horren koordinazio lanak egiten ditugu, euren zerbitzariak gara. Sistema aurrera doan ehinean euskarak aurrera egingo du unibertsitatean.
A. Datuak maneiatuz, zenbat irakasle euskaldun berri sartu dira aurten EHUn?.
A.I. Begira, urtearen azken lau hilebetetan gaude eta oraindik ez da onartu 1991ko aurrekontua. Hori nire buruan ez da sartzen. Ze esango dizut? Hori onartu arte ez dakizu zer egin.
A. Zer da Euskara Institutoa?
A.I. Testugintza eta hiztegi teknikoa, euskal adarrak eta abar landuko dituen erakunde bat da. Estatutuak eginak daude eta nire ustez, aurten Gobernuak onartu behar duen erakundea da, behintzat estatutoak. Testu eta liburu unibersitario euskaldunen falta izugarria dago, ikasleak ezta irakasleak ez daukate materialik euskaraz. Irakaskuntzaren kalitatean eragin handia dauka materiala izatea ala ez. Batez ere, hutsune hau 2. zikloan, eta karrera esperimentaletan are gehiago nabaria da. Adar desberdinak aztertu, zer material dagoen, zenbat liburu, izugarrizko lana da eta diru asko behar du. Euskara Institutoa Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskaltzaindia izango litzateke. Testuak landu, hiztegi teknikoa osatu, didaktika, pedagogia, dena.
A. Euskara adarrak osatu dira? Zenbat asignatura daude egun euskaraz ematen direnak?
A.I. Diplomatura, Lizentziatura eta karrera desberdinetan, guztira EHUn 1.565 asignatura edo disziplina daude, hauetatik 504 asignatura euskaraz ematen dira, hau da % 32,2a. Plangintza beteko den ala ez... Leku batzuetan beteko da, beste batzutan gehiago, edo gutxiago, baina datu hauek esaten digutena zera da, irakaslegoaren % 15 euskalduna dela.
Bestetik, lehen aipatutako hiztegi teknikoa izugarri garrantzitsua da. Aurten beste bost zentrutan dagozkien disziplinen hiztegi teknikoa landuko dute. Euskaraz egiten den tesi bakoitzeko 500 edo 600 hitz sortu behar dira baina hitz tekniko hoien sorrerak oinarri linguistiko egokia izan behar du. Gero, beste arazo bat izaten da epaimahai euskalduna aurkitzea, baina beno... Batzutan esatea asignatura hau eta beste hau emango ditut euskaraz, ondo dago baina gauzak ondo eraikitzeko oinarri gogorrak jarri behar ditugu eta gure oinarriak hiztegi teknikoa eta testugintza lantzea dira. Oso zaila da. Askotan esaten da Euskal Herrian kokatutako erdal unibertsitatea dela hau. Hori egia da, eta ez bakarrik legedi aldetik.
A. Aurten ere AZPkoekin esperientzia berri bat egon da.
A.I. Bai eta jendea oso pozik dago. Hor ere nahiko gogor ekin diogu, batez ere AZPko % 7a besterik ez delako euskalduna. 800 pertsona dira guztira eta uste dut 46 direla euskaldunak. Harreman guztiak euskaraz izateko eskubidea, nola bete egoera honetan? Hauek ere, beste funtzionariek bezala, legedi bat bete behar dute. Hor egin duguna da lanpostu bakoitzari bere soslai linguistikoa jarri eta hori onartu. Horrek ere istiluak ekarriko ditu.
HAEEkin (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) hitzarmena sinatu eta gero maila desberdinetako euskarazko ikastaroak antolatu ditugu, batzuk liberatu dira eta euskara ikasten ari dira buru belarri. Konturatu ginen, astean hiru orduko ikastaroekin ez zela ezer konpontzen, afariketan edo jolasean ibiltzea zela. Oso serio hartu dugu arazo hau. Nahiz eta teorikoki 5 urtetan AZP guztia euskaldunduta egon, beti bezala oso zaila izango da baina ekingo diogu gogor.
Nik, behin, galdera ingenuo bat egin nuen, AZPkoei eskatzen badiogu euskalduntze prozesu baten sartzea, irakasleei zergatik ez? Eta, agintariei zergatik ez? Egin nuen horrelako saiotxo bat, baina ez dut arrakastarik izan. Irakaslegoarekin zerbait egin beharko genuke, hemendik aurrera ikasle kopurua beherantz doalako eta gaur egun 10 talde badaude, hoietatik bat euskalduna izanik, bihar 2 talde euskaldunak eta 7 gaztelerazkoak izango ditugu. Irakaslegoa sobran egongo da. Behar dugunean ingeles ikasi, ikasten dugu. Politikoei berdina esaten diegu. Biharko errektoreari esan behar zaio zu izan behar zara katedraduna eta euskalduna zergatik ez? Ipini beharko zen horrelako gauzaren bat estatutuetan.
A. Eta, onartuko zuen komunitate unibertsitarioak?
A.I. Unibertsitatearen barruan egia da euskararen alde baino gehiago kontra dagoela. Hori ere kontutan hartzeko beste indar bat da. Eta nire ustez, irakasle berriak denak elebidunak izan beharko litzateke, nahiz eta erdal asignaturak eman.
UEUk egin du hor lan handia. Eta hiru hasi ziren. Militantismoak eragin itzela du, badakigu zer den euskararen alde lan egin eta duro bat ez kobratu. Baina militantismoz ezin da beti bizi, hori instituzionalizatu behar da, forma eman behar zaio, profesionalizatu eta ordaindu. UEU izan da benetako euskal unibertsitatearen islada. Baina EHUn arazoa ikaragarria da.
A. Joan den kurtsoko balorazioa egingo zenuke?.
A.I. Penagarria izan da. Ez naiz gehiegi sartu, barruan dauden gehienak lagunak dira eta... Euskara Errektoretzan nahiko isolatuta egon naiz, arazoan murgildu den klabea "nirekin edo nire kontra zaude" izan delako. Gauza batzuk izan dira harritzekoak. "Donostin eta Bilbon irabazi dugu'' esaten zutenean eta nik esaten nien, "irabazi baduk zer negoziatu behar duk". Dena den, ez ditut baloraziorik egingo nork arrazoia eta nork ez. Baina bai egia da ondorio latzak ekarri dituela eta denak ikutu gaituela. Bestetik, 100 irakasle hoietatik % 75 euskal adarretakoak ziren. Batek baino gehiagok esan zidan nire ardura handia zela hori konpontzea baina, nola konpondu? Lehentasun desberdinak maineiatzen ziren, etekin politikoak edo euskara? Norberak berea. Azken galtzailea euskara izan da, baten errua edo besteena, azken galtzailea euskara.
Bestetik, hemen entzuten nituen gauzak harritu ninduten. Errektore bati delitu bat burutzearen eskakizuna. Kontrato laborala, figura bezala, ez dago EHU n. Ez nintzen sartu ikusten nuelako ere, euskara izango zela azken galtzailea. Euskara Batzordean ere bronkak, eta gainera euskararen alde lan gehien egiten zutenengandik. Euskararentzat atzerapauso izugarria izan da.

NORTASUN AGIRIA
Mendaron jaio zen 1926an
Ingenieritza Industrialean doktore da
Akademikoak ejekutibo txarrak direla dio
Ikastolen prozesuan 11 urte eman zituen
4 000 hitzen hiztegi teknikoa burutu zuen
Ingenieriek buru kartesianoa dutela uste du
EGINeko Kontselu Fundatzailearen kidea da
50 ingenieri proiektu euskaldun zuzendu ditu

Myriam Gartzia
30-34

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
PertsonaiazIRIONDO7
EgileezGARTZIA3Gizartea

Azkenak
Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


Eguneraketa berriak daude