"Arazoarik larriena biharko janaria lortzea da"


2007ko otsailaren 21ean
Euskal Herrian bizi den errefuxiatu politiko batekin
"Arazoarik larriena biharko janaria lortzea da"
Gurutze Gorrian ari ginelarik Emmanuelekin elkartu ginen. Duela urtebete etorritako angolar honek ez dauka etxebizitzarik. Emmanuelek, emazteak eta euren alaba txikiak babes politiko eskaera egina daukate heldu zirenetik.
EMMANUEL. Zer nahi duzu, interview bat egitea? journaliste bat zara?
ARGIA. Ba?.
E. Tana daukazu?
A.Bai
E. Nik ez. Ez. Fotorik ez.
A. Zergatik?
E. Ez, fototik ez.
A. Zergatik etorri zinen?
E. Ni natorren herrialdean arazo asko daudelako.
A. Ze arazo?
E. Etorri nintzenean gerran ari ziren. Nire alaba hemen jaio zen. Ez dautat lanik, hemen jaiotako alabak ez du ondo jaten. Nik ez dut ondo jaten. Gurutze Gorriak ematen didana gutxi da, 40.000 pezeta. Etxebizitza alokatzeko ez zait heltzen. Bakarrik heltzen diren mutilek arazoak dituze, baina nik arazo horiez aparte familia zaindu behar dut. Zer egingo dut? Lapurretan ibili? Lanbide bat banu... baina ez daukat lan egiteko baimenik.
A. Zein zen zure arazo politiko zehatza?
E. Politikoa. Ni errefuxiatu politikoa naiz.
A. .Nola etorri zinen?
E. Itsasuntzian klandestinoki. Emakumea haurdun zegoen. Handik atera ginenean ez genekien nora abiatzen ginen.
A. Zuen artean elkar laguntzen duzue?
E. Ez, ezin dugu. Bakoitzak bere familia eta arazoak dtul, guretzat heltzen ez bada, nola lagundu besteci? Ez dago lanik. ez ezkonduentzat ezta ezkongabeentzat ere. Gurutze Gorriak familiei 13 hilabeteko laguntza ematen die, baina gero, zer? Ez daukagu lanik, ez daukagu ezer.
A. Zer egingo duzu?
E. Ezin dugu ezer egin. Egun osoa etxean ematen dut ezer egin gabe. Ohean 12ak arte egoten naiz, ez daukadalako ezer egiterik. Ezin dut esnerik edan ezta bazkaldu ere, horretarako diru asko behar da. Gauerarte itxaron behar dugu zerbait jateko, jatordu bakarra dugulako. Egunero horrela. Badaude horrela 13 urtetan bizi izan direnak.
A. Ez duzue pentsatu beste herrialde batera joatea?
E. Nola? Ez daukagu dokumentaziorik, ez daukagu dirurik. Nora joan gintezke?
A. Arrazismoa jasaten duzu?
E. Guri batzuek makako bat bezala, animalia banitz bezala begiratzen didate, afrikar erropak erabiltzen ditudalako, mesfidantzaz beltza naizelako, baina hau ez da orokorra. Lan bat aurkitzeko arazo asko dauzkagu. Oso zaila da.
Nik titulazioa daukat eta eraikuntzan eta zabortegietan lan egiten dut astebetez edo egun sakabanatuetan. Badakite onak garela, indarra dugula lan egiteko.
A. Inmigrante ekonomikoekin erlazioak dituzue?
E. Hona etorritako lehendabiziko mutil beltza senegalarra zen. Ez daukate laguntzarik osasun arazoak dituztenean, nik ez dakit lan egiteko baimena duten ala ez. Ez da nire arazoa. Nire arazoa da biharko janaria loltzea, ulertzen duzu?
Myriam Gartzia

Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Arrazakeria

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude