«Antzerki testua literatur sail bat dela kontsideratu dugu beti»


2021eko uztailaren 19an
Gillaume Irigoienen (Hiruak Bat taldea) bigarren antzerki liburua kalean
«Antzerki testua literatur sail bat dela kontsideratu dugu beti»
Gillaume Irigoienen seigarren antzerki lana, "Don Iban eta Ibai Gorri" argitaratu du Elkar argitaletxeak. Idazle nafarra da azken urte hauetan teatro gehien idatzi duena, hautatu duen komunikaizo bidea komedia izaki. Ainize Mongelosen sortua, gaur egun kostalderat bizitzerat etorria zaigu.
ARGIA. Zure izena Hiruak Bat taldeari lotua da. Esplikatzen ahal diguzu hori?
G. IRIGOIEN. Orain dela 21 urte Hiruak Bat antzerki taldea sortu zen, erretoraren inguruan. Larzabal, Monzon eta Landarten antzerkiak ematen zituzten. Zazpi urte iraun zuen taldeak eta zonbait aldaketa izan ziren. Ordura arte talde horrek zuen helburu nagusia zen hiru herrietako gazteak, Lakarra, Ainize eta Gamartekoak biltzea.
Garai hartan abertzale mugimendua azkartzen ari zen, eta beste gai batzuk hunkitzeko gogoa sortu zen, gehiago gizarteari lotutakoak. Helburua ez zen gehiago komedia egitea, eta horrela Biper Beltx bilakatu zen. Horrek aztarnak utzi zituen eta 83an hiru herri horietan berriz ere dinamika berri bat sortzen ari zenez, adibidez urtero irri gau bat antolatzen genuen. Antzerki labur batzuk idazten hasi ginen eta pittakan antzerkiaren bidea hautatu genuen.
A. Jadanik sei antzerki idatzi dituzu, denak komediak. Zergatik hori?
G.I. Irria maite dudalako, eta taldean ere horrelako testuak errazki etortzen zaizkit. Bestalde, antzerkian galdera da «irri eginen ote dugu antzerki honekin?». Beraz horrek mugatzen gaitu nolazpait. Hobeki erraiteko, mugatu egin lezake, baina irrian ere badira maila asko, eta molde askoz irri egin daiteke.
«Apetitu on» antzezlana eman genuelarik, jendeak irri egin zuen. Alta goseteaz ari ginen. Jendeak irri egiten zuen baina ez zen hala ere gustian atera. Hori ere nahikunde bat da.
A. Noiz idatzi zenuen «Don Iban eta Ibai Gorri»?
G.I. 1989ko gabonak eta urtats besta artean idazten hasi nintzen eta martxoaren 31ean bukatu. Antzerkia emana izan zen urtarrilaren ondarrean. Beraz, antzera bukatu nuen ematen ari ginelarik. Antzerkiak fite idatziak dira, baina gero testua taldean lantzen dugu.
A. Antzerkiak gehien bat Nafarroa Beherean ematen dituzue...
G.I. Gure antzerki mota Nafarroa Beherean gustatzen da. Gu hangoak bait gara, baita gure lagunak ere. Kostaldean aldaketak izan dira eta gaur egun egia da publiko bat badagoela. Azken aldian ehun bat lagunen aintzinean eman genuen Baionan eta hori da publiko normala antzerki batentzat.
Antzerkia muntatzea gauza nekagarria da. Eta orain gehiago, kalitatezko gauzak egin behar direlakoan. Bestenaz ez gara kontsideratuak. Hiru, lau hilabetez lan asko egiten dugu.
A. "Don Iban eta Ibai Gorri" bertsoka idatzia da. Nola erabaki duzu molde hori?
G.I. Hemen, hirugarrenera iristen diren guziek frantses klasikoak ezagutzen dituzte eta horiek bertsotan idatziak dira. Antzerki hau idazten hasi nintzelarik, Euskadiko bertsolari txapelketako garaia zen. Giro horretan murgildua nintzen.
Egin dugun apostua da publikoak testua maite duela. Hautatu dugun gaia ere bilgarria zen, interesa sortu zuen, rugbiaren inguruan ibiltzen direnen artean. Zer erranen zen jakiteko nahia sortu zuen. Modu berezi batez gauza frango erranak izanen zirela susmoa bazen.
Gero jakin nahi nuen ere zer nolako erantzuna emango zuen publikoak bertsoka idatzitako testua entzunez. Arrakasta ukan dugu: publiko largoak ongi hartu du.
A. Zerk eman dizue lan gehien?
G.I. Batzuk ez dira konturatu testua bertsoka idatzia zenik. Zer tonoak erabili, perpausak non eten lerro muturrei eskapatzeko... hori da ongi egina izan den gauza bat . Gure kalitatezko lana izan da testuaren emaiteari buruz, Gerard Bagardiri esker, gure taula zuzendaria.
A. Aurkezten duzuen liburuan Antton Lukuk zure testuaren komentario biziki aberatsa egiten du.
G.I. Fantasma bat bagenuen, antzerki klasikoentzat egiten diren agerpenak egitea. Lan berri bat osatu nahi genuen eta publikoari eskaini. Guk egin dugun lana ez da bakarrik idazle bati esker sortu, baizik eta talde bati esker. Eta hori ere erakutsi nahi genuen.
Guk, taldean, beti kontsideratu dugu antzerki testua literatur sail bat dela eta ez ditugu gure buruak besteengandik moztuak sentitzen. Antzerkia da, literatura zuzenean eramana. Eta ez baduzu kausitzen, ageri da, ez du horrek barkatzen.
Ixabel Etxeberria
54-55


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIRIGOIEN6
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazIRIGOIEN6
EgileezETXEBERRI11Kultura

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude