«Telebistak bertsolaritza sakralizatu du»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Joxerra Garziarekin bertsolaritzaz
Joxerra Garzia
«Telebistak bertsolaritza sakralizatu du»
"Hitzetik Hortzera" edo bertsolaritza telebisiboaren sortzailea dugu Joxerra Garzia. Telebistan lau urte eman ditu eta, beste komunibakideetan kultur saioak egiten egon arren, "lehiatxoa" izan da merezitako ospea eman diona. Literatur kontuetan murgildua, bere azken poesi bilduma «Zotal egunak» laister dugu kalean.
ARGIA. ETBn urte batzu eman dituzu, batez ere, saio kulturaletan. Zer deritzozu ETBko egungo kultur saioei?
J. GARZIA. ETBko kultur saioak beti laino guztien gainetik edo sasien azpitik ibili dira. Duela lau urte "Arkupe" programa euskal kulturaren mugimendua gertutik jarraitzen zuena zen –horren barruan liburuen kronika egiten nuen–. Gero, hori kendu eta "Fahrenheit" jarri zuten. Eta, justo "Fahrenheit" kontrako estiloduna zen. Gogoratzen dut, lehendabiziko programan postmodernismoari buruzko mahaingurua antolatu zutela. Garai batean, "Arkupe" kaseroegia zen eta hemengo errealitateari lotu egia, beharbada. "Fahrenheit"ekin lainoen ganetik ibili ginen, eta laino eta sasien artean ez dugu hegan egiteko tokirik bilatzen. Bestalde, "Fahrenheit" oso minoritarioa gertatu da, audientzi kopuruen aldetik eta nik uste erdibidea badagoela, planteamendu hori serioagoa egin beharko litzatekeela, garai bateko."Arkupe" baino zer edo zer pretenziosoago eta munduari begira, hemengoa ahaztu gabe. "Fahrenheit"en egin den ahalegin estetikoa, irudi aldetik esperimentazioa ona egin dela uste dut, hori zergatik ez aplikatu euskal kulturari?
Kultur munduan, bertsolaritzarena ondo edo gaizki kubrituta dago, baina aldiz literatura babes gutxiko kontua da. Antzerki mundua kubritu da "Ikusmira" aipatu beharko litzateke baina uste dut datorren urterako desagertuko dela, arte plastikoak egon dira ere... Politika garbi bat falta da nire ustez.
A. Telebista aztertzaile batzuren iritziz ETBk euskal kulturaren ikuspuntu "folklorista" eskeintzen du.
J.G. Beno, batzuei bertsolaritza ere folklorismoa iruditzen zaie. Nik ez dut hori uste, ez dut uste esatea dagoenik «Fahrenheit» folklorismoa dela. Hori esaten denean, beharbada ETB2gatik izango da. ETB-2ren funtzioa jende erdalduna euskal telebistarekin konektatu eta gero piskanaka euskal kulturan sartzen hastea bada, hor hutsune nabarmena euskal kultur programa bat da. Zergatik ez da azaltzen erderaz, ETBko bigarren kanalean, zer den bertsolaria, zeintzu diren euskal idazleak, zergatik ez da ematen kultur programa erdaldun baten euskarazko kulturaren ikuspegia?
Azken finean, ETB-lean politika egoki bat, gauzak ondo lotu eta diseinu estrategiko bat egin beharko litzatekeen moduan, ETB-2an zer edo zer asmatu beharko litzateke euskaraz ari diren horiek, kulturgintzan ari diren horiek, zer ari diren erdaldunei esplikatzeko.
A. Nola eta zergatik sortu zen "Hitzetik hortzera"?
J.G. Ni irratian nengoela etorri ziren nigana bertsoekin zerbait egin behar zela. Programaren diseinua prestatu ondoren Bertsolarien Elkartean aurkeztu nuen eta Elkartea eta ETBren artean komenio bat sinatu zuten. Lehenengo urtean ez dut uste asko sinesten zutenik, hemen telebistan, horrek biderik izan zezakeenik eta beno, ni bakarrik egon nintzen. Zuzendaritzan, errealizazioan, produkzioa, dena nik egiten nuen. Lehendabiziko urte horretan hilean behin egiten zen eta batez ere, ni errealizazioan edota editaian trebatzeko balio izan zuen. Bigarren urtean astero egiten genuen, produkzio propioekin, etabar Azken batean, programa ikusienetarikoa bihurtu da. Badirudi demostratu behar izan dugula bertsolaritzak garrantzi kulturaletaz aparte; baduela jendea erakartzeko indarra. Hori frogatu den neurrian, ematen ari zaizkigu medioak, etabar. Baina, zergatik ez da hori lehenengotik egin. Zer gertatuko zatekeen hasieran programa standarrek duten medioekin hasi bagina.
A. Momentuan, zein da "Hitzetik Hortzera"ren audientzi kopurua?
J.G. Gutxi gora behera, 200.000 ikusentzuleren inguruan gaude. Fluktuazioak izaten dira. Udazkenean gehiago; udaberrian, aldiz, gutxiago, apirilean adibidez, baina audientzia finko bat mantentzen dugu.
A. Zertan datza programaren arrakasta?
J.G. Bi ardatz daudela, uste dut. Bertsolaritza bera nahiko modan dagoela eta gero, sortzen dela halako espiral moduko bat, audientzia lortzen du modan dagoelako eta telebistan hasi garenez gero, saioetan jende gehiago ikusten da, bertsolariak ezagunagoak dira... beste dimentsio bat hartu du asuntoak. Esan nahi dut, telebistak eman diola beste presentzia bat, sakralizazioa.
A. Telebista nahiko medio modernoa da. Aldiz bertsolaritza aintzineko ohitura dugu Euskal Herrian. Zaila gertatu zen medioa eta gaia elkartzea?
J.G. Hasieran ez zen gehiegi egin, oso berandu arte ez genuen errealizadorerik izan. Santi Etxebarria errealizadorea etorri zenetik elkar lanean hasi ginen bera ere bertsozalea da eta...
Bertsolaritzak baditu ezaugarri batzu kontutan hartu beharrekoak. Alde batetik, ez dago dudarik bertsolaritzaren ihardunaldietan inportanteena hitza dela, hau da, irudia beti bigarren mailakoa da, nahiz eta prendak edo disfrazak jarri, azken batean bertsoa ona bada, guzti horrek ez du inolako axolarik. Bestetik, espektakulu oso estatikoa da, bertsolaria ez da mugitzen, ez du dantza egiten, espektakulua berez, pobrea da tebistarako. Horren kontra zer asmatu? Gu momentu honetan grabazioak kamara batekin egiten ditugu. Honela ezin da gauza handirik egin. Baina medioak izanda, estatikotasun hori hauts daiteke. Hiru kamara eramaten badituzu, aukerak hirukoiztu egiten dira. Modu askotan egon daitezke, har ditzakezu eskuak, jendearen harrera bitxiak, kamara batekin bazoaz hartu behar duzu kantatzen ari dena eta punto. Horrek espektakuloak duen estatikotasuna gainditzea mugatzen dizu.
Dena den, gauza berriak ari dira asmatzen. Elkartearekin harremanetan gaude propio telebistarako montatutako espektakuluak egiteko: disfrazak direla, pertsona bakar bati bi pertsonaia eman, irudiak tratatu, off-a erabiltzen ari gara zenbait jaialditan batez ere gaia emateko... Baina gauza hauek kontuz egin behar dira, disfrazak eta erabiltzen diren baliabide tekniko guztiak zerbait esateko giroa eman behar dute eta ez baliabidea printzipala izatea.
Bestalde, guk platoan publikorik ez edukitzeak asko mugatzen gaitu. Bertsolaritza bapateko iharduna nola den gertutasuna behar du, kantatu eta erreakzio bat somatu. Baina orain baino espektakulu ikusgarriagoa egin genezakeen medioen arabera. Erronka beti izango da, medio guztiak eman arren, baina nik uste dut medio gehiago ematen zaigun neurrian hori gainditzeko modua badagoela. Bapatean eta ustekabean gertatzen diren horiek behar bezala telebistarako hartzeko medio haundiagoak behar dira guk dauzkagunak baino.
A. Hemendik gutxira ETB utziko duzu. ETB, bertsolaritza edo telebistaz aspertuta?
J.G. Ni hemen hasi nintzenean ia bakarrik hasi nintzen. Piskanaka piskanaka errealizadorea eman digute, platoa eman digute eta hiru urtez orain dauzkagun medioekin egin litekeen guztia egin dugula uste dut. Beste urte bat gauza bera egiteko aliziente handirik ez daukat. Orain, ETBrekin negoziatu eta esaten badidate plato handiago bat emango didatela, grabazioentzat bi kamara etabar, igual geratuko nintzateke. Nik badakit zer esperimentatu behar den, ez dakit seguru ondo aterako den ala ez, baina zer gauzak egin litezkeen nahiko garbi daukat. Orain dauzkagun baliabideekin jarraitzeko ez daukat alizienterik. Bestalde, duela bost urte hasitako nobela bat enpantanatuta daukat eta tarte bat izatea nahiko nuke. Nik ikusiko banu "salto" bat emateko aukera eta desafio berri bat, berriro sartuko nintzateke.
Nik ez dut arazorik izan ez ETBrekin ezta bertsolariekin. Alde egiten dudanerako taldea antolatzen arduratu naiz, programa guztiz normal eraman dezakeena, orain dagoen bezala. Eta ni joatekotan, seguraski Jose Mari Gabiria izango litzateke arduradun berria. Baina hori oraindik misterio bat da.
A. Duela gutxi "Zotal egunak" Irun Saria lortu duen poesi bilduma kaleratu duzu. Kutxak argitaratu eta banatuko du. Kontutan izanik Kutxak duen banaketa sistema arraroa, hau da, liburu dendetatik aparte, ez al da kaltegarria izango zuretzat eta liburuarentzat?
J.G. Esan beharra dago Irun Sariak baduela prestigio bat, baharbada ez oso ondo merezia. Duen ospea eta gauzak nola egiten diren artean desproportzio bat dago. Adibidez, aurkezten duzu poemarioa eta zuzentzeko aukera ematen dizute baina ez ezer aldatzeko. Ni zer naiz argitalpen honetan, azkenengo tximua? Nik konprenintzen dut beraiek saria lortu duen liburua erakutsi nahi dute. Gero, teorian egile eskubideak eurentzako dira bizitza osorako. Erabiltzen dituzten erizpideak oso oso idazlearen kontrakoak dira. Bestalde, epai mahaian daudenak, badira batzu aintzat hartzeko modukoak baina badaude beste batzu literatur epaileak izateko... Nahiko txapuzeroa da. Idazleen Elkartean aspaldi ari da hori salatzen, esaten ea noiz lortuko den literatur lehiaketak piska bat idazlearen mesederako eta ez bakarrik antolatzen duen erakundearen propagandarako izatea.
A. Bestalde, bertsolaritzaz bilduma bateko tomo bat iduzten ari zara?
J.G. Etor argiletxeak erreferentzia izango den bertsolaritzaren historia egin nahi du. Horren koordinaketa egiten ari naiz eta azkenengo tomoa ere nik idatziko dut. Lehenengo tomoak aurten aterako dira. Kronologikoa izanik, eta definitiboa ez bada ere, oso sakona izango da, bertsolaritzaren korpus-a jasoko duena. Hor egongo dira Amuriza, Jon Sarasua, Joxean Agirre, Pello Zabala, Inaxio Mujika, Jesus Mari Mendizabal, Zaldubi, Jon Aurre eta Patri Urkizu. Bakoitzak tomo bat egingo du, batzuk bi. Bertsolari nagusien biografia nobelatuak izango dira. Gaur egunekoetan Joxean Agirre ari da eta lan periodistikoa izango da. Nik, azken tomoan, bertsolaritzaren historia jasotzerakoan eman gabe geratu diren datuak aztertuko ditut: bertsolaritzaren balorazio sozialaren eboluzioa, emakume bertsolariak, bertsoak neurtzeko erizpideak, jaialdi klaseak... Bertsolaritzaren argazkia ateraz gero zer agertuko litzateke.
A. Eta nobela, zertan datza?
J.G. ~Mahaian datza. Franco hil aurreko bi urte eta hil ondorengo bi urteen istorio subjetibo bat da. Hortik tira egiteko denbora falta daukat.

NORTASUN AGIRIA
38 urte ditu, Legazpin jaioa
Inguruan gairik badago gai librea nahiago du
Datorren mendeko bertsolaritza Andoni Egañarena dela uste du, Amurizak bertsolaritzaren teorizazioan eman duena txapela kentzekoa da, Lazkao Txiki bertsolari klasikoen errenkarnazioa
Irratia nahiago du inmediato eta singleena delako
Elene Lizarralde ETBn zuen konsiderazioagatik joan zen
«Lehenengo euskal prentsa, gero pribatua baina ikastolak pribatuak diren bezala»
Myriam Gartzia
35-38


GaiezKulturaBertsolaritBesteak
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazGARTZIA4
EgileezGARTZIA3Komunikabid

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude