"Kalapo" taldea kalapitaren bila pop-rockaren alorrean


2021eko uztailaren 23an
"Kalapo" musika taldekoei elkarrizketa
Joseba Gotzonen talde berriak diskoa aurkeztuko du maiatzean
"Kalapo" taldea kalapitaren bila pop-rockaren alorrean
Joseba Gotzon kantariak bakarkako lanak utzi eta Kalapo taldean agertu da oraingoan. Kalapo pop-roe karen esparruan kokatzen dute, eta maiatzaren lehenengo astean kaleratuko dute lehen elepea «Kalapo». Udako modako kantuak bilaka litezke «Bakardadean» eta«Euripean».
ARGIA. Nondik atera duzue Kalapo izena?
KALAPO. Hiztegi batean aurkitu dugu eta kemen hitzaren sinonimoa da. Iparraldetik datorkigu, Lapurditik hain zuzen. Eta ez genuen aukeratu adierazpenagatik, soinuagatik baizik.
A. Noiz sortu da taldea?
K. Taldea berria da izenez baina Joseba Gotzanen lanaren jarraipena kontsideratu daiteke. Taldeko bi kide berriak izango dira, baina aspaldlan finkaturik dauden oinarriekin aurrera segituko ditugu. Moldakuntza da berriztapenik nabarmenena. Orain arte lan honi Joseba Gotzonek ekiten zion, baina elepe berri honetan Pedro Hoyuelos dugu moldaketa egilea.
A Joseba Gotzon ezaguna da euskal musikaren arloan. Gainera zuek azaldu duzue taldea ez dela funtsean aldatuko. Zer dela eta taldearen izena berritzearen arrazoia?
K. Orain dela hamar urte Joseba Gotzon kantautore bezala hasi zen, garai hartatik bere estiloaren esentzia izango zena hartu zuen. Gero kantautore eta taldearen arteko zubian zintzilik geratu zen eta ziur aski jende askok ez zekien bere garapenaren norabidea eta urte guzti horietan egindako lana Horregatik erabaki zuen bakarlari lana uztea eta taldearen ideia bultzatzea.
Bestetik, Euskal Herrian ohitura dago izen propioak estilo zehatz batekin berdintzeko, eta gero jendeak zugan espero duena ematen ez badiozu ez du konprenitzen zertaz ari zaren. Hala ere, bi urte barru edo Joseba Gotzonek bere bakarlari lanaren bilduma bat kalera dezake.
A. Kontzerturik eskaini al duzue?
K. Lehenengo elepea ez da agertuko maiatzaren lehenengo astera arte, baina kontzertu batzuk emateko konpromezurik badaukagu. Lehenengoa Lekeition, maiatzaren azkenengo astean. Portugaleteko jaietan, Enkarterrietan, Ibar Ezkerraldean, Getxo... guztira hamar kantaldi. Herriz Herri kanpainaren barnean gure diskoa Gipuzkoa aldean aurkezteko aukera izango dugu.
A. Zuen musika "pop rock euskaraz" bezala definitua izan da. Zuek nola definitulo zenukete?
K. Musika definitzea oso zaila iruditzen zaigu, baina pop-rock inguruan koka liteke. Hala ere kritikoek eta publikoak izango dute azken hitza gure estiloa musikaren munduan kokatzerakoan. Guk gustoko dugun musika egiten dugu eta kasu honetan pop-rock ingurukoa da.
A. Ze ideia izan duzue buruan musika egiterakoan?
K. Ez dugu estilo bat bakarrik, gustatzen zaizkigu baladak eta musika arina. Baina kontzertu batetan publikoaren erizpideak kontutan izan behar ditugu eta jendeak martxa eskatzen du. Gu agian erosoago gaude balada bat egiten. Baina publikoa hor dago eta agindu egiten du.
A. Orduan erntzulegoak eragina da disko baten produkzioan.
K. Noski. Guk nahi duguna egingo bagenu, agian salmentak oso eskasak izango lirateke, eta orduan hasiera hasieratik eta ezer pentsatu baino lehen oso garbi ikusi behar ditugu bi baldintza hauek: batetik, guri gustatzen zaiguna, eta bestetik, publikoak eskatzen duena. Talde gehienek bide honetatik jo behar izaten dute merkatu finko bat osatzen dutenean, lortutako publiko horren fideltasuna gordetzea ezinbestekoa bait da. Azkenean beti aukeratzen duzu gehien saltzen duena eta arrakasta lortuko duena.
A. Zer eskaini nahi duzue zuen musikarekin?
K. Batez ere kalitatea. Horregatik daramagu urte t'erdi diskoa prestatzen eta moldaketa lanak egiten. Beste helburua, jendeak zuzeneko kontzertuetan ondo pasatzea da. Jotzeko orduan teknikari garrantzi handia eman behar zaio, baina hitza eta musika artean konbinazio hoberena lortu behar dela ahaztu barik. Musika ona bada eta hitza ez, koherentzia apurtzen da.
A. Batzuk esaten dute musika konposatzean teknikari gehiegizko garrantzia ematen zaiola.
K. Guk teknika erabiltzen dugu batez ere soinu egokiena lortzeko. Gaur egun disko gehienak ordenagailuekin egiten ari dira. Guk ezin izango genuke gure diskoa atera ordenagailuen laguntzarik gabe, musikariak kontratatzeko dirurik ez bait dugu. Beraz beharrezkoa da gure kasuan gailu elektronikoen erabilpena.
A. Ze gaien inguruan idatzi dituzue kantuen hitzak?
K. Joseba Gotzonek egin du kanta guztien musika eta moldaketak Pedro Hoyuelosek. Hitzak autore ezberdinen ideietatik jaio dira. Batzuk Josebak berak idatzi ditu eta bere gustoko gai bati ekin dio. Batez ere amodizko istorioak kontatu ditu. Beste kolaboratzaileak izan dira Joseba Sarrionandia –gartzela eta isiltasunari buruz–; eta Portugaleteko hiru olerkari: Marisa Gutierrez, Mercedes Estibaliz eta Iñaki Ojeda. Hiru hauen gaiak gizartea, gerra eta barne sentimenduak dira. Amurizaren laguntza ere izan dugu letrak hobetzeko.
A. Zein dira zuen xedeak?
K. Euskal Herrian musikaren arloan toki bat aurkitzea lehenengo premia litzateke. Hori lortzea ez dakusagu zailegi. Kezkatzen diguna da hurrengo elepea hobeto egitea eta etorkizunari begira landu beharrekoa Aldaketak egin behar ditugu.
A. Baina ez al da arinegi ibiltzea hurrengo lanetaz mintzatzea, lehen diskoa kaleratu gabe dagoenean?
K. Hau beti gertatzen da, disko bat grabatu bezain laster gauzak aldatuko zenituzke. Une honetan gauza batzuk ezberdin planteiatuko genituzke. Berriztapen guzti horiek barneratzen ditugu geroan erabilgarriak izan daitezkeelako.
A. Promozio lan berezia egingo omen duzue.
K. Hilargi Records disketxearekin mintzatuko gara, ea denon artean lan dexente egiten dugun diskoari behar duen publizidadea emateko. Eta hau aipatzen dugu, ze askotan Euskal Herriko disketxetakoek grabatutako diskoen gain duten ardura ez bait da, gure ustez, egokiena. Askotan promozioa eskas samarra izaten da eta ez dugu ondo ulertzen jarrera hau, produkzioan bakarrik miloi t'erditik bi miloi pezeta bitarteko gastuak egiten dituztenean.
Amaia Nabaskues

Joseba Gotzon, Pedro Hoyuelos, Fernando Villar, Jose Mari Santamaria eta Fabian Akarregi, Kalapoko bost kideak.
48-49


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakKALAPO
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakGOTZON1
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
EgileezNABASKUES1Kultura

Azkenak
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Eguneraketa berriak daude