argia.eus
INPRIMATU
"Mutilek bezain ondo jolas dezakete"
2007ko otsailaren 21a
Gipuzkoako emakumezkoen futbol selekzioak Estatuko txapelkeaeskuratu duela eta, Gipuzkoako futbol selekzionatzailea den Alfredo Patusi elkarrizketa.

Alfredo Patus, Gipuzkoako selekzionatzailea
"Mutilek bezain ondo jolas dezakete"
ARGIA. Nola izan daiteke Gipuzkoa aldiro txapeldun gertatzea?
ALFREDO PATUS. Gure artean futbolean aritu den nesken kopurua oso altua izan da betidanik. Honen arrazoi nagusia zera da, ikastolan neskak eta mutilak txikitatik ari direla futbolean elkarrekin. Jolasten ohituta daudenez gero, neska-mutilen artean ez da hainbesteko alderik somatzen.
A. Baloratzen al da behar bezala selekzioen arteko txapelketa eskuratu izana?
A.P. Inola ere ez, eta oso arriskutsua da. Izan ere, jendea ohitu egin da bertako taldeak garaile ikusten. Harrigarri egiten zaie partidu bakarra ere galtzea eta normaltzat, ia obligaziotzat jotzen dute tituluak eskuratzea. Ez omen da merito kontua.
A. Aretoko futbolak itzal egin al dio zelai handiko futbolari?
A.P. Selekzionatzailearen ikuspegitik bai, dudarik gabe; erosoagoa egiten zaienez gero jokalari asko joaten dira. Zaletuaren ikuspegitik, berriz, ez, Sanpedrotarra taldeak lortutako txapela Gipuzkoako futbolaren nagusitasunaren adierazgarria da eta.
27

Gaiez\Kirola\Futbola\Entrenatzai
Gaiez\Kirola\Futbola\Txapelketak
Pertsonaiaz\PATUS1