argia.eus
INPRIMATU
Iparraldean bertsolariek ateratzeko ezinbestekoa da eskolekin segitzea»
Ixabel Etxeberria 2021eko uztailaren 19a
Jesus Arzallus, Hendaiako bertso eskolako sortzaileari elkarrizketa
Jesus Arzallusek orain dela lau urte sortu zuen Hendaiako bertso eskola
Iparraldean bertsolariek ateratzeko ezinbestekoa da eskolekin segitzea»
Gipuzkoako Goiazen jaio zen Arzallus 1954ean, eta errefuxiatu bezala Hendaian bizi da 1978az geroztik. Nafarroako bertsolari txapelketetan azken lau urteotan puntan ibili arren, finaletan Hegoaldean ezin parte hartu izanagatik, ahantzi samar geratu da.
ARGIA. Zaila dea zuretzat plazara agertzea bertsoen botatzeko?
J. ARZALLUS. Zaila da. Baina noiz plazaratzen naiz?, bada guttitan. Egia da ez dakizula zer maila duzun eta urduri sentitzen zara. Azken saioan, Izuran, Olano Hernanikoa nerekin joan zen eta bazkaldu baino lehen ezin zituen eskuak geldirik eduki. Hori ikusi eta kontsolatzen naiz.
A. Noiz hasi zinen bertsotan?
J.A. Nik egin dut bertsotan hasi eta utzi. Hasi, erran dezagun 73an. eta non ere erraitea zaila da. Publikoaren aurrean Oñatin hasi nintzen. Sebastian Lizasok deitu ninduen ea joan nahi nuen, eta horrela igande goiz batez hasi nintzen Murua eta beste batzurekin batera.
A. Aipatu dituzun izenak gaur egun oso ezagun al dira.
J.A. Horretan entregatu dute bizia. Horiek nik ezagutu nituelarik, jadanik bertsolari eginak ziren, ikusi zuten bertsolari izateko gai zirela eta hori landu dute. Nik, hasi eta berehala Iparraldera etorri behar izan nuen, eta bost urtez izan dut utzia. Hemen berriro? Azkaine eta Sarako festetan eman nituen. Urruñan ere prima egunetan eman ditut beste pare bat aldiz.
A. lparraldean errefuxiatua izaki, arazoak izan dituzu bertsotan kantatzen ibili ahal izateko.
J.A. 1989ko Txapelketa Nagusian Iparraldetik eta Nafarroatik zazpik zuten eskubidea parte hartzeko eta kopuru horretan sartu nintzen. Hendaian egin nuen saioa, baina gehiago ezin. Beste behin gauza bera gertatu zait: Lesakako erdi finaletarako aurrera egin nuen, baina beste batek joan behar izan zuen nere ordez.
Baina hori ongi bizi dut, badakit non dauden nere mugak. Ni hemen nago solidaritatez. Norbaitekin hitzegin eta posible nuke Hegoaldera itzultzea, baina bakoitza bere aldetik bere arazoa konpontzen hasten bada, ez goaz inora.
A. 87an Lapurdiko txapelduna izan zinen.
J.A. Ez ginen denak benetan lapurtarrak. Lapurdin bizi ginenak bildu ginen. Kontua da hemen gutti ibiltzen garela. Xanpun eta Ezponda gehiago ibiltzen dira, bainan hemen parada gutti dugu plazara ateratzeko. Herriko bostetan zenbait aldiz, Saran edo.
A. Bertso eskola ere sortu duzu Hendaian.
J.A. Hendaian lau urte daramagu bertsotan aritzen erakusten. Zelaia eta biok hasi ginen. Berak aldegin behar izan zuen laster, lau bat hilabeteren buruan. Bakarrik gelditu nintzen, baina jarraitu behar izan nuen. Iparraldean bertsolariak ateratzeko ezinbestekoa da eskolekin segitzea, ez dago beste erremediorik. Lehenago hemen bertsolariak aterazen ziren, bertsolari eskolak pentsatuak izan baino lehen
Orain dela hogei urte zaletasuna sortzea posible zen. Aldiz, gaur egun hori bukatua da. Beraz, hemendik hogei urtetara bertsolariak egon behar badira, Iparraldean nahitaez eskola hauek beharrezkoak dira.
A. Hendaiako eskolan biltzen direnen artean ba al duzu elementu onik?
J.A. Haur guziak elementu onak dira. Zazpi urtekin hasten dira bertsotan eta saiatzen badira, urte batez edo bigaz salto handia egiten dute. Koplak idazten hasten dira eta segituan ikusten da gai direla gauzak txukun esateko, esateko modua ona dela bertsotakoa Zailena da hamabitik hamalau urte bitartean, bertsoa landu behar duten momentuan, eta beren zaletasuna bitartez beren burua landu behar dutelarik.
A. Zure ikasle izandako bat famatua bilakatu da, Urko Atxotegi. Zurekin hasi zen bertsotan.
J.A. Bai, Urruñan. Nere ikasle izan da, baina orain nik baino hobe badaki. Berari gertazen zaiona da denbora gutti daukala. Bertsolari izateko denbora behar da, denbora bertsoak idazteko, irakurtzeko, entrenatzeko edo beste norbaitekin kantuz aritzeko. Berak dioenez, gustora joango litzateke Hegoaldera beste gazte batzurekin kantatzeko, bere adineko bertsolariekin saioak emateko.
Bestela kalitate guziak ikusten dizkiot. Hamasei urtekin ezin da esan nolako bertsolaria izango den, ikasi egin behar du dena. Nafarroako Txapelketan parte hartu du eta Nafarroan punta puntako bertsolaririk ez dago. Baina hor ez da urrun gelditu goian ibiltzen diren bertsolarietatik. Beste hamar urte iharduten badu bertsolaritza lantzen, beste batzuk aritu diren bezala ikasiko du.
A. Nolako antolaketa duzue Hendaiako bertso eskolan?
J.A. Astean behin biltzen gara, dozena bat ikasle. Bestalde, aparte Alkat astean behin izaten da ikastolan hiru gelatan, eta bakoitzean ordu bete pastzen du.
Ez dugu lan bera egiten. Bera geletan ibiltzen da, non ikasle mota guzietakoak dauden, batzuk bertsoa gustukoa dutenak eta beste batzuk bertsea zer den ere ez dakitenak. Nik egiten dudana ezberdina da. Nerekin bertsotaz interesatzen direnak gelditzen dira astean behin. Bistan da ez dute denek grina izigarria, baina badira zazpi nahiko interesatuak direnak.
A. Ilusiorik badute bertsolari izateko?
J.A. Bederatzi urteko haurrek futbolarekin dute burua bete betea egina. Neskek erresponsabilitate gehiago dute. Adin horretan lehen ilusioa futbola da, diru gehien hor irabazten delako. Pilotan aritzen direlarik ere, galtza xuritan ari dira, kopak irabazten dituzte eta etxera eramaten. Aitzitik, bertsolaritzan ez da fitsik.
Hemen Xampun eta hile xuriak dituztenak kantatzen ikusten dituzte. Eta horrela ez dute ilusiorik izaten ahal. Beste gauza but da Hegoaldeko bertsolari eskolen arteko txapelketak ikustera eramaten baditugu. Hamahiru urtekoak kantatzen ikusten dituzte, txapelak eta kopak irabazten eta abar. Beste egoera bat da, beste motibazio bat.
Ixabel Etxeberria
48-49


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaARZALLUS1
GaiezKulturaBertsolaritBertso esko
PertsonaiazARZALLUS1
EgileezETXEBERRI11Kultura