argia.eus
INPRIMATU
"Afizio hutsez jolasten dugu"
2007ko otsailaren 21a
Gipuzkoako emakumezkoen futbol selekzioaren kapitaina den Marian Arizetari elkarrizketa.

Marian Arizeta, Gipuzkoar selekzioaren kapitaina
"Afizio hutsez jolasten dugu"
ARGIA. Ba al da etsairik aurre egingo dizuenik?
MARIAN ARIZETA. Hasieran oso erraz irabazten genituen partidu guztiak. Gaur egun, ordea, talde guztiek entrenatzea seri hartu dutenez gero, aldea jaisten ari da. Lehen, gehien batean, adin haundiko emakumeak aritzen ziren (hogeitamabost urtekoak), baina orain jokalarien adina bataz beste askoz baxuagoa da.
A. Garai bateko ostikadak teknikaz ordezkatu al dituzue?
M.A. Bai, hala da. Jendeak kontrakoa uste badu ere, teknika aldetik gizonezko talde askoren pareko maila dugu, nahiz eta onartu behar den indar aldetik alde handia dagoela oraindik. Edozein modutara ere, badakigu zelai batean zehar jolasteko garaian zein toki hartu behar den.
A. Beste herri askotan (Bulgaria, Dinamarka, eta abar.) emakumezkoen futbolak gizonezkoen adinako arrakasta du, eta jokalariak erdi profesioanalak dira. Zer diozu honetaz?
M.A. Guk afizio hutsez jolasten dugu, Estatu osoan ez da futbolaz bizi den emakumezkorik. Honetaz gain, ikuslegoarengan ez du horrenbesteko arrakastarik. Kirol aldea da benetan interesatzen zaiguna.
28

Gaiez\Kirola\Futbola\Jokalariak
Gaiez\Kirola\Futbola\Txapelketak
Pertsonaiaz\ARIZETA1