argia.eus
INPRIMATU
«Ohizko burdin-meatzaritza hil da»
2021eko uztailaren 23a
Joakin Sagastiberri, Meatz barrutiko buruari elkarrizketa
Joakin Sagastiberri
«Ohizko burdin-meatzaritza hil da»
Meatzaritzaren gaur egungo egoera nolakoa den jakiteko eta sektore honen etorkizunaz hitz egiteko, EAEko hiru probintziak biltzen dituen Meatz Barrutiko buruarekin mintzatu gara.
ARGIA. Esan al daiteke meatzaritza krsian dagoen sektore bat dela EAEn?
J.SAGASTIBERRI. Gaur egun meategi baten hustiraketa egiteko inbertsio handiak behar dira, eta ez dago horretan edonor sartzerik. Konpainia garrantzitsuek bakarrik egin dezakete horrelakorik.
A. Meatza atzerritik ekartzea merkeagoa omen da, zergatik?
J.S. Beno, merkeagoa ez dakit, kalitate hobeagokoa bai. Lehen Bizkaian kalitate handiko burni-mea zegoen, baina bukatu egin zen. Gehientsuena ingelesek eraman zuten, gainera. Orain burni-karbonatoa besterik ez da geratzen eta kalitate eskasekoa da.
Gaur egun burnigintzan kalitate handiko mearekin egiten da lan, kataian ekoiztu ahal izateko. Honek, europar burnigintzarekin konpetentzia latza dakar eta bertoko lantegi txikiak ez dira errentagarriak ez eta kalitate onekoak ere.
Brasil, Australia edo Indiatik ekartzen da meatza itsasuntzietan –gainera erraztasun izugarriak ematen dira horretarako, han erreserba handiak bait dituzte eta merkeago ateratzen da. Azken urteetan mundua oso txikia geratu da eta meatza ugari eta kalitate onekoa dagoen lekuetatik ekartzen da.
Gipuzkoan ere, 1984ean Oiartzungo Arditurriko meatzak itxi egin behar izan ziren arazo berberagatik. Gaur egun Mutiloako Troya meategian langile kopuru berdinarekin sei aldiz gehiago ekoizten da. Honekin adierazi nahi dut,. gauzak aldatzen ari direla. Lehen hektarea bat edo biko kontzesioen bidez lan egiten zen. Gaur egunean meatoki baten hustirapena egiteko gutxieneko kontzesioa hogeitamar hektareatakoa izaten da.
A. Sektore hau beraz, EAEn desagertzeko arriskuan dago?
J.S. Gauza berriak bilatzen dihardugu. Euskadin ditugun lurrak aberatsak dira sulfatuetan, baina ezkutuan daude. Adibidez, Troyan aurkitu ziren zinka eta beruna lortzeko sulfatoak.
Orain ikerketa sakonak egiten ari gara meatoki berriak aurkitzeko, bai atzerriko enpresa garrantzitsuen laguntzaz baita Euskal Energiaren Erakundearen bidez ere. Momentu honetan beruna eta zinka dira interesgarrienak eta horiez gain ofita, marmola eta kalizak eraikuntza lanak egiteko beharrezkoa denak–ere diru asko mugitzen dute. Ikerketa hauen bidez beharbada, meategi berriak aurkituko ditugu.

Joakin Sagastiberri.
27


GaiezEkonomiaLehen sektoMeagintza
PertsonaiazSAGASTIBER1