argia.eus
INPRIMATU
Edurne Aitzakiende: «Eusko Jaurlaritzak ahaztuta gaitu»
2021eko uztailaren 19a
Edurne Aitzakiende, Gernika Irratiko lankideari elkarrizketa
Edurne Aitzakiende: «Eusko Jaurlaritzak ahaztuta gaitu»
Gernika Irratiaren uhinak Itsasalderaino batetik eta Durango eta Galdakaoraino heltzen dira bestetik. Nekazal eta arrantz zonaldeen erdian, Eusko Jaurlaritzatik dirua jaso ezean publizitatea du diru iturri bakarra.
ARGIA. Zertan datza zuen programazioa?
E. AITZAKIENDE. Apur bat denetatik. Gastronomia, medikuntza, magazinak, meza aurrerapenak eta abar. Egunez botatako saioak gauez errepikatzen ditugu eta 24 orduz aritzen gara. Gaur egun irrati gutxi dago gu bezala, kate handirik gabe zaila baita oso. Guk lortutako publizitatetik bizi gara eta egia esan, ez da nahikoa. Eusko jaurlaritzak ahaztuta gaitu, irrati gehienei laguntza eskaintzen bait zaie.
A. Gernika ingurua nahiko berezia da. Baserri eta arrantz munduen erdian bait dago, hala ere hiri guneetara ailegatzen zarete ere, nola daramazue egoera hau?
E.A. Beno, alde batetik Bermeo, Lekeitio eta Mungiaraino heltzen gara. Bestalde Durangora eta azkenik Galdakao eta Barakaldoraino. Aniztasun hau barneratzeko izena aldatuko dugu, izaera ez hain lokalista izateko. Aurki «Onda Vasca Gernica» izenez kaleratuko gara. Bestalde arrantz eta baserri mundurako saio bereziak egin ohi ditugu, eta astean zehar albiste garrantzitsuak egon ez gero, horien berri ematen diegu ere.
A. Gernika historia handiko herria da. Izaera historiko horri eutsi al zaio?
E.A. Nik uste baietz. Baina Gernika irratiak ez du bakarrik Gernika barneratzen. Ingurua ere kontuan hartu behar dugu eta ez hain lokalistak izan.
A. Zuen entzulego gehiena euskalduna izango dela suposatzen dut. ..
E.A. Aniztasun handiko entzulegoa dugu. Galdakaon eta Barakaldon euskaldunen kopurua ez da hain altua. Horregatik gure emisioa elebiduna da. Goizen euskaraz eta eguerditik gauerarte euskaraz.
MYRIAM GARTZIA
61


GaiezKomunikabidIrratiaGernika irr
PertsonaiazAITZAKIEND1
EgileezGARTZIA3Komunikabid