"Zelai publikoak eraikitzeko borondaterik ez dago"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal Herriko Golf Elkartearen Lehendakaria den Jose Luis Mendezi elkarrizketa.

Jose Luis Mendez, Euskal Herriko Golf Elkartearen Lehendakaria
"Zelai publikoak eraikitzeko borondaterik ez dago"
ARGIA. Zein da horrenbeste golf zelai egitearen arrazoia?
J.L.MENDEZ. Figura handiak sortu direlako, bai estatu mailan Ballesteros bezala, zein Euskal Herri mailan Olazabal adibidez... tenisarekin bezala Santana sortu zenean, interesa sortzen da. Hala ere Estatu Espainiarra Europako azkena da instalazioetan eta trena ez galtze arren, turismo dibisak ere hor bait dira, baina ezin da esan benetazko augea denik. Azkeneko 10 urtetan federatuen kopurua Europan %231 igo da eta golf zelaiak %78ko gorakada izan dute. Gorakada hau batez ere Frantzian, Alemanian eta Suitzan nabaria izan da. Baina herri horietan "Udal Iharduera Plangintzak" daude eta parke publikoak dira gehienak. Hemen berriz, administrazioarekin zailtasun eta trabak agertzen dira golf zelaiak egiteko. Golf publikoa hemen ez da esistitzen. Eta hori behar da, elite itxurako hori kentze arren. Masifikatu behar da.
A. Eta instituzioetatik, ze neurritan eta ze laguntza mota behar da golf zelai publiko horiek lortze arren?
J.L.M. Hori jakitea nahiko genuke. Kontutan izan behar dugu haiek ere oztopo handi bat dutela: lur falta. Patrimonio falta, munizipala edo Autonomi Elkarte mailan. Golf zelaiek landa haundiak behar dituzte, ondorioz erosi beharra dago eta espekulazioaren eraginez asko garestitzen da, bestalde euskal orografi menditsua ez da batere ona. Gainera golfa elite kirol bezala ikusia dago eta ez duela laguntzarik merezi uste da.
A. Baina Elite deportea da...
J.L.M. Bai, zelai publikorik ez dago eta ondorioz jende gutxik praktikatzen du. Ez publikorik eta ez pribatu merkerik. Beti izan da horrela, Europan (Bretainia salbu) behintzat. Golf zelaia egitea garestia da, eta Euskal Herrian gehiago, menditsua denez lur mugimendu asko egin behar dira. Lur falta da arazoa, golfa bera ez da elitista klub pribatuek bihurtu dute elitista. Klub publikoak orain arte ez dira posible izan, eta horietako borondaterik ere ez da egon, aurrekontu handiak eskatzen dituelako.
A. Zenbait talde herrikoi eta talde ekologista batzuk golf zelaien kontrakoak dira?
J.L.M. Hori arazo generala dela uste dut. Andaluzian ere izan da. EEUUn ere... informazio falta izan daitekela uste dut. Guk jasotako ikerketen arabera lurraren erosioa ebitatu egiten da.
Myriam Gartzia
24

Gaiez\Kirola\Golf
Pertsonaiaz\MENDEZ1

Azkenak
2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria “berdea”

Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude