Joxe Arantzabalekin Arrasate Telebistaz
Joxe Arantzabal: «Telebista txikiak babesteko bidea ireki da»
ATB Telebistak komunikabideen esparruan urrats nabarmenak ezagutzen ari den Arrasateko herria du zeregin nagusia. Euskararen problematikarekin hestuki lotua, ATBko zuzendari den Joxe Arantzabalekin heuren asmo eta helburuetaz aritu gara.
ARGIA. Komunikabideen esparruan urrats nabarmenak ematen ari zarete Arrasate inguru horretan, hor ditugu, horren lekuko, Arrasate Press aldizkaria eta ATB Telebista. Zein erantzuna izan du herriak hauen aurrean?
J. ARANTZABAL. Erantzuna oso ona da. Halare bidea urratu duena Arrasate Press izan da behar bada. Euskal Herri mailan zazpi mila ale ateratzen ditugu eta herrian bertan lau mila, Arrasateko etxe gehienetara heltzen gara beraz. Horren haritik, telebista ere dexente ikusten dela uste dut. Joan zen astean "Alkatearekin Berbetan" izeneko programa egin genuen inguruko kazetari batzuk konbidatuta eta azken ordu laurdenean jendeari aukera eman zitzaion deitu eta alkateari galderak zuzenean egiteko, programa osoan zehar telefonoa ez zen gelditu eta sekulako erantzuna izan zen.
A. Arrasate Press eta ATB Telebistak proiektu amankomuna osatzen dute beraz, Euskarari garrantzi handia ematen zaio bietan...
J.A. Bai, helburu berdintsuak dauzkate. Aldizkaria Arrasate Euskaldundu Dezagun taldeak argitaratzen du eta ATBn bestelako erakundeak ere inplikatuta daude. Helburuak berdintsuak dira halare, euskaraz informatzea eta nolabait euskararen bitartez herria integratzea.
A. Bestetik, Abenduaren bukaeran "Euskal Herriko Telebistaren Elkartea" sortu zen, herri mailako bost telebista bildu ziren hor. Zuek ez zineten bertan ordea, sartzeko asmorik bai? Nola baloratuko zenuke emandako urrats hori?
J.A. Oraindik ere sortzen ari dela esango nuke nik, estatutuak eta eztabaidatu gabe bait dande oraindik. Elkartea sortzeko erabakia oso positiboa izan da, eta oso beharrezkoa gainera. Telebista txikiak babesteko bidea ireki da ,baita ekonomiko aldetik ere. Denboraz sare polita sor daiteke, programazioa zabaldu ahal izateko saioen elkartrukea da elkartearen funtzioetariko bat.
A. Zeuen egoera legala finkatzeko bidea ere izango da noski...
J.A. Sortzen ari den errealitate berria da eta horrelako egoeretan oztopoak ipintzea edota kontrolatu nahi izanaren politika ikusi ohi da, asmo horietatik babesteko elkartea aproposa eta beharrezkoa da.
EÑAUT APAOLAZA ALBERTO IRAZU
61
GaiezKomunikabidTelebistaHerri telebATB
PertsonaiazARANTZABAL1
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid
EgileezIRAZU1Komunikabid