"Instituzioek herri ekimenaren adierazbide izan behar dute»


2021eko uztailaren 19an
Gorka Martinez HASIko kongresuaz mintzo:
"Instituzioek herri ekimenaren adierazbide izan behar dute»
Urtarrilaren 12 eta 13an HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) erakundeak bere IV kongresua burutu zuen Nafarroako herrixka batean. KAS blokea eta HBren barruan duen lekua, barne egoera, Euskal Herriko une politikoa eta nazioarte mailan azken urte hauetan eman diren aldaketak jorratu dituzte. Gorka Martinez exekutibako kidearekin izan gara IV. kongresu honen emaitzak ezagutu asmoz.
ARGlA. Ze asmorekin abiatu zineten kongresu honetara eta zeintzu dira atera dituzuen ondorioak?
GORKA MARTINEZ. Lehenbizi testuingurua kokatu beharko genuke, batik bat ikusirik azken hiru urte hauotan baldintza politikoak argitzen joan direla. Guk uste dugu fase berri batean gaudela, negoziazio polititoarena,eta bai Estatu Espainirra eta bai NAEM (Nazio Askapenerako Euskal Mugimendua) fase horri egokitzen ari zaizkiola euren eguneroko ihardunean. Argi da Estatu Espainiarrak errepresioaren bidea hautatu duela gatazka konpontzeko (horretarako gainera Ajuria Eneako hitzarmenaz baliatuz), eta egoera horrek baldintzaturik jokatu behar izan du askapen mogimenduak. Munduan zehar ateratzen ari diren joera eta ideia berriak ulertzeko gure ulermen ahalmena garatu behar dugu etengabe. Eta horren baitan kokatu behar diitugu HBren barne mailako antolaketa berria, KASeko barne mailako lanak, gero eta ideia indartsuagoen kaleratzea (estatutu nazionala adibidez), egitura sozial desberdinetan egin den lana... Kongresu honetan ideia guzti horick aurrera nola eraman ikusi dugu, bai antolakuntza aldetik eta baita ere ideien azterketaren aldetik. Kongresuan, beraz, analisi horretatik abiatuta joera politikoaren zehaztean eta Mogimenduari eta Euskal Herriko gizarteari begira nola antolatu behar dugun ikustean ihardun dugu.
A. Aurreko kongresuan HASIk KAS blokea eta HBren baitan bete behar zuen funtzioa zela eta kaleraketak izan zenituzten. Dagoeneko nola dakusazue pasarte hura?
G.M. Beharrezkoak izan ziten kaleraketa haiek eta joandako jendearen saltsa maltsa harek utzitako eraginari dagokionean ahaztuta daukagu, sotoan. Kongresu harek alderdiak blokeko gainontzeko taldeenganako zituen behar batzu eta beste zenbait kontraesan atera zituen mahai gainera, bere funtzioa etabar. Emaitzak ikusirik aldrebeskoa badirudi ere, guretzat positiboa izan zen, azken finean gure betebeharraz sakontzea ekarri bait zuen. Harez gero alderdiak konfidantza handia hartu du eta honek HASIko militanteari ere segurartasuna ematen dio bere eguneroko lanean. Eta honek irudi aldaketa dakar: militanteak pertsona itxi eta misteriotsu moduan ikustetik, ezer gordetzekorik ez duten militanteak eta aportazioak egiten dituen erakunde bateko pertsona jator eta langileak ikustera.
A. Eta uste duzu hori benetan gertatzen dela?
G.M.- Bai, eta funtsezko arrazoi bategatik, gure erreflexioan apur-apurka konturatu izan garelako badagoela gizarteak egiten digun eskaera bat, eta zera da: utz diezaiogula gizarte horri protagonista izaten. Hots, egingo dugun lana zabala izan behar du, gizarteak lanerako elementuak bezala ikusi gaitzan eta ez gidari bezala. Askotan gerta liteke zenbait egitura politiko edo sozialetan militantea ez dela ezaguna HASIko militante bezala baizik eta taldeko langile fina bezala. Eztabaidak erakutsi digu badaudela zuzendu beharrekoak diren zenbait bizio eta joera. Hori ez da gauetik egunera egiten, baina dagoeneko egiten ari da.
A. HASIk KAS blokean eta HBn duen betebeharraz mintzatu zara. Ze betebehar da hori?
G.M. KASen barruan egoera politiko orokorrari buruzko analisiak beste egitura batzutara eramatea, batik bat HBra, baina beti ere beste analisi bat gehiago bezala. Gure Herri honen askapen prozesuan HBk funtsezko zeresana du, epe motzean zein luzean. Masa borroka eta borroka instituzionala dira bere lan esparruak, eta maila horretan gure lana da eremu horietan lana ondo egin dezan ahalik eta azterketa elementu gehienez hornitzea. Beraz, ez da gidaritza kontua, baizik eta ekarpenak egitea. Zelabait esateko ogia nahi izanez gero irabazi egin behar dugula ogi hori. Baina ez da ekarpenak egitea bakarrik, HBk baliabide tekniko eta humanoak behar ditu, eta gu ezin gara zerura begira egon. Gure Herri honetan eta HBren baitan dauden sentsibilitate desberdinak biltzeko kapazak izan behar dugu. Posible da zenbait unetan zerbait HBk ikusten duenetik zerbait modu desberdinean ikustea, eta orduan HBren ikuspuntutik egin beharko dugu aurrera, bere zerbitzuan bait gaude.
A. HASIk indarra galdu ei du HBen baitan bertako "independienteen" mesedetan.
G.M. Ñabardura bi: ez dago bi militante mota HBn. Bata ez da "militantea soilik'' eta bestea "HASIko militantea HBn". HBko militanteak dira guztiak. Baina, bestalde, zelabaiteko indarra galtzeak ere poztu egiten gaitu, lehengo joera okerra zuzentzen ari garela erakusten bait digu.
A. Zein da Euskal Herriko egoeraren gainean egin duzuen analisia?
G.M. Ezker abertzalearen inguruan biltzen den proiektua dago batetik, zeinaren inguruan esparru sozial handi bat biltzen den. Eta bestetik estatuaren osaketa konstituzio espainoletik ulertzen dutenen proiektua. Bi proiektu horien enfrentamenduaren areagotzean dihardu estatuak. Isolamendu sozialaren ahalegina handia izan da eta gizarte honetako bi alderdien arteko borroka bultzatu dute. Oso gogorra izan da hori. Gure aldetik ikusi dugu hasiera batean Hitzarmenaz egiten genuen azterketa ez zela egokia eta zuzendu egin dugu. Ez dute lortu ezker abertzalea ahultzea, eta hori argi ikusi izan da azkenengo hauteskundeetan.
Argi ikusi da baita ere ETAren ihardun politikoak eta blokearen gainontzeko aldeak sekulako garrantzia duela ezker abertzalearen proiektuaren mantentzean eta gatazkaren irtenbidearen bilatzean. Finean, Hitzarmenekoak eurak ahuldu dira. Azkenengo hauteskundeek Herri honetan hiru proiektu daudela erakutsi dute, PSOE estatuaren ordezkari gisa, EAJ euskal burgesia erregionalistaren proiektu gisa, eta HB Herri honen subiranotasuna eta eraldakuntza sozialaren proiektua. Argi da beraz eutsi egin behar diogula egoerari, estatuaren nahia oraindik suntsitzea delako eta ez negoziatzea.
A. HBk gero eta parte hartze gehiago izan dezake instituzioetan. Maila horretan aitatu izan da kongresuan gogor aztertu duzuela gaia. Ba al da aldaketarik?
G.M. Instituzioetan izaten dugun parte hartze handiago eta txikiagoaren arabera neurtzen dute sisteman dugun integrazio maila. Borroka instituzionala guretzat beste borroka mota bat da, ez dugu iharduera politiko bide bakar moduan. Bultzatzen ari gara HB barnean gaia eztabaidatu dadin baina beste borroka batzuekin batera ulertuta, talde sozialak eta herri ekimen eta mobilizazioarekin lotuta egon behar du. Herri ekimenenaren adierazbide izan behar du. Egun baino gehiago joateak egoera politikoak baldintzatuko du.
Baina herri ekimenarekin izan behar duen loturaz gain, gaur egun funtsezkoa da lan instituzionala jarraitzea, bertan egindakoak eragina bait du gizarteko arlo eta taldeetan. Ezin gara boletinaren zai geratu instituzioak zertan ari diren jakiteko. Honek esan nahi du bertan izan behar dela, baina horrek ez du esan nahi parte hartzen egon behar denik. Honek bi ekarpen dakar: batetik alternatibak ezagututakoaren gainean egiteko ahalmena, eta talde sozialei beraiek ez dituzten zenbait elementu eskaintzea. Eta noski, gero eta jarraipen hobea egin gero hau ahalik eta ondoen aprobetsatzeko. Gure ustez bide egokian gabiltza gai honetan. Hauek ez dira euskal instituzioak, ez dira eraikuntza nazional eta sozialerantz garamatzaten instituzioak.
A. Munduan aldaketa ugari eman dira eta ematen ari dira, batik bat Europako Ekialdean eta SESBn. Urte askotan harantz begira igaro ondoren, nola eragin dizue eredu horien desagertzeak?
G.M. Guretzat krisi hori positiboa izan da. Argi ikusi genuen perestroikak eragina izango zuela bai bere inguruko herrialdeetan eta baita ere askapen prozesuan dauden mogimenduetan. Euskal Herriari eta NAEMari ere eragiten dio. Erakusten digu ezin dela mimetismorik egin ereduekin, eta bakoitzak bere eredua landu behar duela. Historikoki bestalde, eta batik bat ETAk, eredu desberdinetatik jan izan du apur bat, maoismoa, marxismo-leninismoa...
Guk uste dugu honek ez dakarrela ideologia sozialistaren desagertzea, baizik eta berritzeko eta egungo errealitate aldakorretara egokitzeko aukera bat suposatzen duela. Marxismoak zerbaitetarako ahalmena badu egoera desberdinen analisia egiteko da eta analisi horretatik jokabide zehatza ateratzea. Horixe egin zuen Leninek 1917an. HASIk marxismoan du errealitatearen analisirako tresnetariko bat, baina ikuspuntu zabal eta ez dogmatiko batetik abiatuz, historia eta giza garapenaren analisiari zabaldua. Egia da ekialdeko herrialdeak eredu gisa izan ditugula, baina ez erreferente bakar moduan, horregatik ez dugu gure norabidea galdu beste alderdi askok bezala.
A. Eta orain nola dakusazue sozialismoaren bidea Euskal Herrian?
G.M. Gure helburuetariko bat Euskal Herrian esplotazio bako gizartea eraikitzea da. Ez da komunismoari uko egiten diogunik, baina KASen asko aztertu izan dugu klase borrokaren atal berri bat, hots, borroka nazionalak, eta hauek azken urteetan une bizienetarikoak bizitzen ari dira. Beraz, gizarte sozialista bat Herri honen izate eta erroetatik atera behar du, eta ez ikuspegi ekonomikotik bakarrik. Horretarako demokrazia parte hartzailea bultzatu behar dugu gure askapen prozesuan, zeren eta gure proiektu politikoa modu horretan aurrera ateratzeko kapazak ez bagara, zaila izango zaigu ondoren proiektua gauzatzea. Ekialdeko akatsa gizartearen parte hartzeari uko egitea izan da, eta bere ordez sistema burokratiko bat sortzea. Ez dugu eredurik baina zerbait argi badago zera da, demokrazia partehartzailea eta nazio ikuspuntua oinarrizkoak direla sozialismoaren gauzatzerako.
A. Gaur egungo zenbait arazo zehatz ere aztertu dituzue, autobia, euskara, amnistia...
.M. Azken finean negoziazio politikorako oinarrietan datza amnistiaren arazoa, hots bide errepresiboa ez dela konponbidea. Finean, proiektu politiko baten alde borrokatzen dutenen askatasuna da amnistia. Euskarari dagokionean, bera izan behar du Euskal Herriaren hizkuntza bakarra. HASI erakunde euskaldun bat izan dadin mekanismoak jarri ditugu. Ideia abstraktoa gainditu dugu eta militantea euskalduntzeko tresnak jarri ditugu.
Autobiaren arazoari begira, oinarrian arazoa elkarrizketaren bidetik konpondu behar du, ekimen sozialei zor zaien errespetutik. Ez digu balio erabakita duten proiektu baten aldeko alderdien nahiak. Proiektu zehatz bat armen bidez inposatu nahi da, eta ez zaio inongo aukerarik ematen proiektu desberdinen eztabaidatzeari. Instituzioek herri baten bilakaerari dagozkien funtsezko arazoak daudenean gizarteari zuzenean erabakitzen utzi behar zaio, ez dezatela inposatu. Eta, azkenik, Golkoaren arazoaren inguruan. Gatazka soberania kontutan kokatzen dugu, finean herrialde arabiarrek euren errekurtso naturalak kontrolatzeko ahalmenik ez zaielako ematen. Alde guztietatik daude erru ugari baina argi da, arazoa herrialde arabiarren artean konpondu behar dituzte, gerrek ezer ez dutelako konpontzen eta arazoak elkarrizketaren bidez konpondu behar direlako.
X. Letona
8-11


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHASI
PertsonaiazMARTINEZ4
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude