argia.eus
INPRIMATU
Pedro Luis Uriarte,
2007ko otsailaren 21
Pedro Luis Uriarte,
BBVko Zuzendari Orokorra (Ekonomia eta Hazienda kontseilari ohia)
ARGIA. Kontzertu Ekonomikoak hamar urte bete eta ,gero zein balorazio egin dezakezu honetaz?
P.L. URIARTE. Politikoki, esan nahi handienetarikoa duen Kontzertua da hau, itun moduan onartu zelako eta Eusko Autonomia bereizteko erabakigarria delako. Autonomia ezarri eta bizitza politikoa normaltzen lagundu du.
Ekonomikoki gure istituzioak baliabide ugariz ornitu dira, beste elkarte auntonomikoek dituztenak baina askoz gehiago. Honela, kudeatasun gaitasun handia eskuratu da. Euskal Herriaren garapenerako erabat beharrezkoak diren lanak egin ahal izan direlarik. Kontzertu ekonomikoa lortu zenean Euskadik bere azken 40 urt4tako krisi gogorrena bizi zuen eta buelta ezinezko egoera bat ekiditzea lortu zen. Sektore pribatua oso lagunduz eta indar handiko sektore publiko bat eratuz. Kontzerturik gabe gure bizitza maila txikiagoa litzateke, aktibitate ekonomikoa ez litzateke hainbeste garatuko eta langabezia handiago izango litzateke.
A. Zein aukera ditu Kontzertuak, araudi mailako benetako autonomia fiskal bat osatzeko?
P.L.U. Garrantzitsuak dira, EAEko lurraldean eragiten duten zergei buruzko arau fiskalak egiteko erabateko gaitasunean oinarritzen bait da. Orain gainera kontutan izan behar da Elkarteei buruzko zergei dagokion araudia dela eta gaitasun hau asko indartu da.
A. Fiskal pizgarrien politika Estatuak errekurritu egin zuen eta Madrilgo Auzitegi Kostituzionala erabaki bat hartzeke dago oraindik, zer deritzozu?
P.L.U. Kontzertu Ekonomikoak pizgarri ekonomiko hauek egiteko gaitasuna ematen digu Hontaz gain, Diputazioek aurrera daramaten pizgarrien politika Euskadiren berrinduztrializatze prozesurako oso komenigarria da.
A.- Europan sartzak ez ote du EAEko autonomia fiskala murriztuko?
P.L.U. Fiskal mailako armonizazioan eduki dugun esperientziaren izpirik ere ez dute jaso Europako bete herriek eta beraz Europako Nerkatu Bakarra Osatzeko beharrezko den aldaketarako egoera onuragarrian gaude.
B. Artola.
10


Gaiez\Ekonomia\Hazienda
Gaiez\Ekonomia\Zerbitzuak\Banka
Pertsonaiaz\URIARTE4
Egileez\ARTOLA3\Ekonomia